Argitalpenak

Data honetako argitalpenak ikusgai: Otsaila, 2014

Euskal Herriko mendi eski txapelketa-Memoriala

Irudia
Aurten ere iritsi da Mendi-eskiko Euskal Herriko txapelketia. Aurreko urteko bidiari segitzen, erdigunia Izaban euki dau lasterketak, zapatuko proba Belaguako aterpetxe ostian daon Lakora mendixan bueltan, eta domekakua Linzako aterpetxe parian daguan Gamueta inguruetan izan da. Bi egunetan mendi mendixan jokatu dira probak. Aurten elurra hegotik ari da jotzen nabarmen. Horrek piriniuen hego partera elur gehixo ekartzen dau, baina elur maila nahiko altuakin; hau da, elurra leku batzutan dexente egon arren, beste batzutan nahiko eskas dago, baina oso egonkortuta aurkitzen da orokorrian, eta hezetuta oso gora arte. Horregatik, presio nahiko altuak eta oskarbi dagonian gogor gogorra geratzen da. Horrela zauan elurran basia, eta gainian elur hauts geruzatxo bat ere bazauan. Zapatuko lasterketa Lakoran inguruan diseinatu zaben, oso lasterketa teknikua baina politxa atara zan. Irteera militarren kuartela zauan ostetik eman zan, eta lehenengo igoeran ixa tontorra in ostian, aterpetxia zau

Liburua itxi da

Irudia
Berriatik ateratako argazkia Amari entzun izan dizkiot gaztetako mendi kontuak. Kontatzen dabanian interes handiz entzuten diot nola juten ziran mendira sasoi batian, zauken arropa zaharrena jantzitxa eta abar. Morkaikori eskerrak Piriniotara irteera batzuk egin zituztela... Pako Sebitas en izena botatzen dau kontu horiekin batera, kontakizunari lotuta: "Sebitasek beti esaten zion motelen juten zanari aurrian juteko, hartara talde osua batera juten ginan motelenan ritmuan!" Zenbat aldatu diran ordutik ohitxurak! Pako betidanik ezagutu dot nik, federazioko lehendakari bezela. Elgoibar ez da herri handixa, eta Morkaikoren bueltan ibiltzen zanez, berarekin askotan koinziditu izan dot, batez ere azkenengo urtetan. Beti harrituta geratu izan naiz zelako burua zeukan. Hasi ahal zitzaizun duela 50 urteko kontuak kontatzen, fetxa zehatzak, nortzuk ibili ziran, diru kontuak zenbat izan ziran... berdin zan aterpetxe bat egiteko, federaziuan lokala egokitzeko edo beste edozein

Altitoy 2014

Irudia
Guretzat oso berezia da beti Altitoy proba, eta aurten are bereziagoa egin dau Andoniren hutsuneak . Halere, erreleboa ezin hobeto hartu dabela pentsatzen dot, lantalde bikaina daolarik proba honen atzian. Zorte pixka bat gehixo merezi zaben eguraldixakin, baina aurten ere ez zan lan erraza izango antolatzaile eta trazadorientzat. Halere, lasterketa polit eta luziak egin ditxue bi egunetan, nahiz eta lasterkarixon segurtasuna bermatzeko zati batzuk pistetatik itxia beste aukerarik ez jakuen geratu. Hori dala eta, bi egunetan goizeko 7:30etan hasi dira lasterketak, argitzen hasi bezain pronto, pistetara eskiatzailiak iritsi ordurako alkarri trabarik ez itxeko. Lehenengo bi igoerak pistetatik egin ditxugu bi egunetan, eta horrek eman dio luzera, espektakularidadia kendu dion arren, baina gure segurtasunagatik danez, eskertzekua edozein kasutan. Zapatuan Grand Tourmalet-eko Tournaboupeko parkinan ingurutik atera ginan, eta esan bezela, zapaldutako alpinoko pistetako bi igoeren ondoren