Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: April, 2012

Pal-Pic des Lacs-Cabus

Irudia
Porte Puymorensetik Andorra barrura sartu eta hurrengo egunerako Col de Ordinotik Pic de Casamanya egiteko asmoa geneukan. Teorian aukera ona zan, inguru honetan elurra bazegoen, eta 2000m ingurutik ateratzen ginan.
Behean, El Tarterren lo egin ondoren, goizian Ordinoko portura ixo eta... elur askorik ez! KAKA!!!
Behelainoa kentzen joan zan, eta parez pare Pal eta Arinsaleko pistak genituen. Bien osteko mendixak txuri txuri.
Furgonan sartu eta Pal-era zuzenean!!!
Gora iritsi, eta parez pare geneuzkan mendiok, baina tartean bailara bat pasatu behar eta elur gutxi, eta errepidea itxita (muga da eta ezin da pasatu kotxez)
Kasualitatez, bi bikote ikusi genituen bertan trabesiako eskiekin eta monoekin. Hauek gutarrak? Ala pistetan gora eta behera ibiltzera doazen sasi mendizaleak izango dira?
Beraiengana gerturatu eta galdetu genienean, beraiek ere pareko mendietara zijoazela! AUPA ZUEK!!!
Bidea nundik zan esplikatu ziguten, eta aurrera joan ziran.
Elur gutxiko leku bat oinez pasa beharko …

Porte Puymorens

Irudia
Eguraldi txarra hegotik sartua zegoela eta, iparreruntz probatzea erabaki genduan, akaso Andorra aldera edo. Bidean Carlit egitea pentsatu genduan baina ez Font Romeu ingurutik, baizik eta beste aldetik, Porte Puymorens ingurutik, jende gutxiago eta igoera lasaiagoa egingo genuela pentsatuaz.
Teorian inguru honetan elur gehiago egotiaz gain, orientazio horretan ere elurra beherago omen zaguan eta. Irtetzeko lekura iritsi ginanian (1800m inguruan) ez genduan esperotako panorama aurkitxu, batere elurrik ez zaguan, eta elurra bilatzeko gainera nahiko urrutira jun bihar ginanez eskixekin aldian, planez aldatu eta bertatik urtetzen baina Andorra alderuntz jutia erabaki genduan.
(Inork interesik baleuka, nota hartu, Carlit egiteko hobe Font Romeu ingurutik egitea, hain leku lasaia ez izan arren)
Eta besterik ezian, Porte Puymorenseko itxitxa zaguan sektoreko pistetatik gora egin genduan igoera.
Behin goian, zabalik zauden eski pistak zeharkatu genituen eta Pic de la Mina egin. Hurrengo bai…

Cerdanya-Puigmail d'err

Irudia
Formigaletik Cerdanyara bidian, Estanys Amagats izeneko mendi ibilbidian nundik hasi pentsatu genduan. Cap De Rec-era ixo ginan, Lles-eko iraupen eskiko pistak daozen lekura.
Duela makina bat urte iraupen eskiko "agilutxo" kategorian espainiako txapelketak jokatzera jun ginan La Molinara. Bai, bai, espainiako txapelketak, baina hori sakontzeko beste baterako lagako dot.
Kontua da ixa 2000mtan dagola, eta aterpetxez aterpetxe egin nahi genduan ibilbidia hasteko elurrez nola zauan ez zekigunez, aukera ona beintxandu jakun, kotxez bertara allau leikelako.
Horrela ba, zuzenian ixo ginan bertara.


De 2012 Apirila

Iritsi ginanerako ilun egon arren, elurrik ez zagola ikusi genduan. Aterpetxera jun ginan garagardo bat hartzera eta bide batez nola zaguan galdetzera. Bertako jabiakin demaseko hizketaldixa euki genduan. Elurra eta ibilbidiaz gain, Kilianen aitxan lehenengo aterpetxia izan omen zan Cap de Rec, eta eskixari buruz, kilianez, eski pistez eta pelotazo inmobiliarioaz, abertzal…

Aste santua

Irudia
Aurreko post-ean komentatu bezela, aste santuan Alpeetara juteko plana eginda geneukan aspalditik. Chamonixetik Zermattera egin nahi genduan eskiekin. Lehenago ere eginda daukagu txiriosek eta biok, barrenen eta urgazin publikatu zutenez. Aurrekoan baina, eguraldi exkaxagatik ezin izan genduan osorik egin, eta Bourg St Pierren (Suitzan) eman genion hasera zeharkaldixari.
Normalian lehenengo zatixa, Chamonixetik MendiZuri zeharkatuz Suitzara iristen da bi egunetan, eta ondoren Taxi bat hartzen da errepidez zati bat egiteko Bourg St Pierrera arte (GdStBernard portuan gora). Guk beste era batean planteatu genduan orainguan; Chamonixetik Suitzarako zatia egun bakarrean egin, La Foulyn lo egin, eta hurrengo egunean taxia hartu beharrean, eskiatzen jarraitu Gd St Bernard porturaino. Handik aurrera bide arruntarekin topo egitea zan asmoa. Beraz, lehenego bi etapak gogorrak zetozen. Gutxi gora behera, zoro hauek egindakoa zen, baina guk etapaka egiteaz gain, desbio txiki bat egingo genuen GdS…

Gorbeia Zaldibartxotik

Irudia
Aste santuan Alpeetan Chamonix-Zermatt eskiekin egiteko plana geneukan, aterpetxeak aspalditik hartuak geneuzkan, plana nahiko itxia eta bidaia luzea eta neke asko metatuko genuenez hurrengo egunetan, aste santu aurreko astebukaeran etxean geratzia erabaki genduan, motxila prestatu eta azken egunetako nekeak errekuperatu nahian.
Halere, zerbait egin gabe ezin geratu. Jada eskien ondorenean ere pentsatzen  hasiak, aurten Hiru Handietan parte hartzeko dorsala daukadanez, hori prestatzen hastia pentsatu genduan.
Zaldibartxora fondoko eskixekin jun gera aurtengo neguan, nahiz eta arrakasta asko ez eduki espediziuak. 17 urte neuzkala ere handik hasi zan egin genduan 3Hk, orain arteko bakarrak, eta entrenamentuan hasera (horrela deitxu baleike mendi buelta edar bat ematiari) ere hortxe izan da.
Igoera politxa eta luzetxua da, akaso bizikletan egiteko aproposa. Behin altuera hartuta, tontorra atzian ageri da nahiz eta oraindiok nahiko urruti egon, baina igoeran politxena zera da, gurutzia ez…