Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: January, 2011

Altitoy 2011

Irudia
Aurten ere iritsi da euskaldunontzat urteko mendi eskixaren zita garrantzitsuena. Bi egunetako proba, 550 parte hartzaile, eski pistetatik aparte, dana mendixan. Bi ibilbide egun bakoitzian: A ibilbidian (ibilbide gogorrenian) zapatuan 2300m inguru, 5 igoera, 2 kranponeo, korridore luze luze baten ondoren
De 2011 Urtarrila
De 2011 Urtarrila
arista eder eta alpino bat
De 2011 Urtarrila

bi ibilbideetan elur hautsetan jeitsiera polit eta seguruak, bailara lasai eta ederrak ikusteko aukera,
De 2011 Urtarrila
aintzirak eta abar makina bat kilometrotan zihar.
De 2011 Urtarrila
Domekan belainoagatik 1300mtara murriztu behar izan zaben ibilbidia, elur hautsetan markatutako igoera lerroak, tropelean elur hautsetan jeitsierak, 3 igoera eta beste hainbeste jeitsiera ondo markatuak bolondresen lan eskergari esker.

Eguraldi onakin hasi bagenduan ere, hobeto portatzia bazaukan lorentzok! Halere, antolakuntzaren lanak harritxu nau. Astian zihar urduri jarraitxu genduan eboluziua, bai eguraldixan eboluziua, b…

Munduko txapelketan berriz ere

Irudia
Zapatuko kronoko argazki bat kontzentrazio aurpeixakin

Jun dan astebukaeran Derby 3000 jokatu da Gavarnien. Duela hiruzpa lau bat urtetatik EMF eta Derby3000 artean erlazio txarra dago. Halere, neri lasterketa hau gustatzen jata, eta aurten ere, oin dala bi urte bezela, nik bezela pentsatzen daben beste batzukin parte hartzeko izena eman genduan. Lasterketa politxa izaten da, oso alpinua, eta aurten gainera munduko koparako puntuagarrixa zan.
Horrelaxe jun ginan Morkaiko mendi elkartian izenian 4 lagun, eta nere lankide Javikin bost, oñatiarrak beste bost bat eta zarauztarren bat eta billabonakoren bat ere bai tartian. Betiko peña!!!
Zapatuan kronuan kontra proba ikusgarri bat izan zan. 50bat metroko desnibela zaukan aldapa batian jarri gintxuzten sprint-a botatzen. Fokeatzen zati bat, ondoren eskixak motxilara eta oinez azken metruak. Gero eskixak jarri, fokak kendu eta behera Slalom estiloko jeitsiera batian. Danera 4minutu inguru tardau nitxuan erlojuan kontra (lehenek erdixa ixa!!!)…

Poztasunera saltoa

Irudia
Aurreko asteko baldintzak ikusita ez naban pentsatuko astebukaera hau hain ona izango zanik. Aurrekarixak gainera ez ziran oso optimistak: Cauteretsen karrera bat zakagun eta bertan behera laga zabela jakin genduan barixaku arratsaldian. Beraz, azkenengo orduan plan aldaketa in eta Portaletera jutia erabaki genduan.
Zapatu goizian Ixaka Azkoitxin batu eta mano a mano abantau ginan Portaletera. Bidian pirinioak zuri zuri ikusten ziran eta harritxuta geratu ginan.
Bada ezpada Formigaleko pistetako goren daguan parkinian laga genduan furgona, pisten elur fabrikaua aprobetxauaz ixotzeko asmotan. Egixa esan elurrik ez zan falta altura horretan. Ixa 1900mtan dago portaleteko gaina eta aurreko astean 1800mra arte eurixa in arren hortik gora elur asko dago.
De 2011 Urtarrila
Horrela ba, Espelunciecha alderuntz in genduan lehenengo igoera. Pisten ondoko tontorra in ondoren Astun alderuntz juten hasi ginan.
De 2011 Urtarrila
Poliki poliki Canal Roya bailarako tontor guztixak itxen jun ginan Canal Roy…

Tristura

Irudia
Horixe ematen dit elurraren egoera kaxkarrak. Urteko egunik motzenetan elurran ondoren euririk itxen ezpadau, makina bat astetan aguantatzen dau elurrak hauts egoeran, eguzkixak alturarik ez eta eraldatzen ez dabalako. Halere, denboraldi honi dagokionez, ez da horrelakorik suertau, elurte bakoitza haiziak edo eta eurixak estropeau dau eta.
Urtia hastiakin bat erregetako zubixan nora jun ezin erabakitxa ibili ginan. Hegua sartuta zauan, eta horrek pirinioen hego partera eurixa, eta ipar partera Fohn efektuagatik berua ekartzen dau. Horrelakuetan aukera ona izaten da Araneko bailara kostatik urruti dagolako, ipar orientazio arraro batekin nahiko eguraldi ona egoten da.
6xan goizez urten ginan EHtik, eta Bereten eskixak jantzi ordurako berandutxo izan arren, bixaramuneko plana itxeko beste erreferentzia hartu genitxuan.

De 2011 Urtarrila

Denboraldixan lehenengo irteeran ikasi genduan mendi bat aukera ona dala ikasi genduan horrelakuetarako. Parros.

Horrela ba, bixamunian goizian goizo jaiki e…

Gabonetako oporrak

Irudia
Konstituzio zubixan bezela, gabonetan ere ez dot sinisten, baina oporrak eta neguan diranez, etekina ataratzia besterik ez jata okurritzen.
Azken aldixan napar pirinio aldia daukat amets! Oinguan ere urten aurretik elurra bota zaban. 25 goizian adibidez, karakate zuri zuri agertu zan eta elurra nahiko behian gainera.
Bota zabana internetetik ikusten kantauri aldian eta napar piriniotan 40zm inguru elur berri zaozela zioten, eta zenbat eta ekialderago elur gutxio eta gorago hasten zan elur maila. Ematen zaban, beraz, batetik elur baldintza hoberenak hemendikaldian, mendebaldian egongo zirala eta ez genduala altuera asko biharko eskixak jartzeko, eta bide batez, tenporadan aurrera elurra gutxitzen hasten danian egiten ditugun mendi eta bailarak albo batera laga eta naparrua aldian ibili ahalko ginala.
Beraz, 25 arratsaldian Isabara jun ginan.
26 goizian Belagua aldetik zeozer in eta ingurua nola zauan ikusteko asmotan ginan, baina Belaguako zuluan dauan Txamantxoia jatetxian ostian La paki…