Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: October, 2016

Castanesa-Coll de Salines bizikletan

Irudia
2016/08/17 Castanesa
Arratsaldean Benasquen euria ari zuan eta aurrikuspenak ez ziran hobiak. Hurrengo egunerako ere eurixa ematen zaben. Iparra sartuta zauan Benasqueraino. Baina noraino egongo ote zan hegoruntz?
Hurrengo egunerako mendikleta egitera hego aldera jutia pentsatu nuan. Hegora diodanean, ez dot sekarralera esan nahi, baizik eta euri mugara esan nahi dot. Neretzat pirinioak dira gantxua, ez hemendik hegora dauden leku idorrak, nahiz eta eguraldi ona bermatuta egon.
Jun aurretik mendikletan ibiltzeko lekuak beitzen ibili nintzan. Piriniotan ere modan jartzen ari dan modalidade bat da mendikletana.
Ainsan Zona Zero, edo BTT Pirineo izenakin ikusi leikez rutak. Benasquen BTT Puro Pirineo. Izenan originaltasuna ez da hauen fuertia, eh? Beno, batzuk puruauak dira bestiak baino, kar kar kar
Ikusi nuan Chian BTTrako markatutako bide batian Enduro txapelketa egin bihar zala, eta probatzeko gogua neukan. Castejon aldian ere bazaozen begiz jota neuzkan ruta batzuk, horrelako egun t…

Estos-La Paule alderuntz

Irudia
2016/08/16
Triki, Aran eta familixiakin afaldu ostian, Estoseko bailarako parkinian lo egin eta goizian goruntz abantau nintzan. Asmua, bezperan pendiente laga nuana itxia, La Pauleraino ixotzia, baina oinguan beste aldetik: Estoseko aterpetxetik pasatzen. Aje pixkatekin abantau nintzan goizian, gausas ke gertan.
Urten eta ixa ordubetera ur botilak hartzia ahaztu jatala konturatu nintzan, eta buelta in bihar izan nuan furgonara. Hau hasteko maneria!!
Berriz ere pista guztia bajatu, ura hartu eta buelta goruntz. Hiru bidar gurutzatu nintzan batzukin. Esango zaben, tipo hau ziharo jotan dago, kar kar kar

Lehenik pista bat ixotzen da, ondoren, Turmoren txabolatik aurrera, bidia estutu itxen da, baina halere aterpetxeraino oso erosua da

Egun askotan berua eginda, arratsaldetan ekaitz arriskua gero eta nabarmenaua zan. Aurrikuspenek ere horixe ziuen, eta gaurkuan ere oso sargori zauan. Poliki poliki tapatzen hasi eta ekaitza mehatxatzen hasi zan. Ni ahalik eta bizkorren goruntz.
Aurreko ur…

Forqueta Biadosetik

Irudia
2016/08/14
Egunak aurrera, nekia gero eta handixagua, berua ere bai, eta ondorioz ekaitz arriskua ere egunetik egunera gora. Halere, oindiok paradisua zan Biados ingurua.
Hemen inguruan oindiok planak euki arren, bailara osuari buelta eman nion egunotan, eta bide batzuk errepikatu biharko nitxuan hemendik aurrera hemen jarraitzia nahi banuan. Horrek zera esan nahi zuan, txorixak bezela, urtaruakin lekuz aldatzeko momentua gerturatzen ari zala igartzen nuala.
Arropak garbitzeko ere oindiok ez nuan astirik hartu, eta ez jatazen kamiseta eta kaltzetik kartutxo asko falta.
Baina oindiok bailara honetan azken eguna neukan disfrutatzeko!! Eriste alderuntz jun nahi nuan. GR11 hemendik Angeloruseruntz pasatzen dan lepua oindiok ez nuan ezagutzen, eta baneukan gogua.
Ondoren, ez nakixan zer egin, sobrelamartxa.

 Bidian beheko partia pinadi luze batetik pasatzen da. Leku politxa, eta gainera behe aldian zauan berotik zeozer babesten zuan pinadixak

 Tartian zati oso ikusgarrixak ere badaoz, pare…

Punta Suelza eta Puerto de la Madera Biadosetik

Irudia
Bachimala egin biharramunean, Punta Suelsa egitea pentsatu nuen. Egunero eguraldi bikaina egiten ari zen, eta aprobetxatu beharra zegoen. Baina nekea ere handitzen handitzen, hasi zen handitzen.

Aurreko urtean Ordizetoraino iritsi ginen Parzaneko aldetik. Oraingoan GR11ren beste aldea ezagutu nahi nuen, eta ahal bazen, Punta Suelsa egin.

Furgona neukan lekutik Plan aldera jeisten hasi nuen bidea, baina segituan hartu nuen Urdizetora igotzen den pista mendebalderuntz. Bero askoko egunak ziren, eta ura ahal nuen leku guztietan hartzen nuen, eta halere eguna luze joaten zenez, ur faltarekin itzultzen nintzen.

Igotzen nijoan heinean, pista hau ze luzea zen konturatzen hasi nintzen. Igo eta igo, eta Suelsa ez zen gerturatzen
Igotzeko aukeratu nuen bide hau esperota baino askoz luzeagoa zen Urdizetoraino, bailararen dorsal eta errekazulo-kapritxo guztiak pasatzen dituelako. Tartean, jeitsieraren bat ere egiten da. Luze-luze-luzea egin zitzaidan igoera.
Pentsatzen egon nintzen Pardinas lepo…