Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: December, 2014

Baigorriko midi-Espades Reunion Sindicale

Irudia
Aspaldiko urtetako usadioak tentatu arren, Santomasak mendian pasatzea erabaki genuen. Txiriosek beti bezela plan ukaezin bat gomendatu zidan. Elur gehien Luz inguruan dagoela dirudi, eta joango gara haruntz? Larunbatean Baigorriko midi egiten saiatu gaitezke, eta igandean Espadeseko Reunion Sindical? Eing? Nola Reunion Sindical? Hori haitza dok, eta zaila nere eskalada mailarako! Gainera katu hankak jarri nahi dituk elurretan? Hi pitzatuta hago! Aurreko saiakeran kale egin genian eta oraingoan... Beno, hi, galtzeko ez zeukeagu ezer! Txarrenean eskiekin di-da batean jeitsiko gaituk! Bai, arrazoia, benga, guazen ba!


Eta horrela jun ginan. Eguraldi aurrikuspena larunbaterako nahiko exkaxa zan, baina iganderako epel, haizerik ez eta eguzkixa. Tournaboupeko parkinetik urten ginan, ze Superbaregeserako karretera eski pista bihurtu dabe. Hobe, hartara pixka bat gehiago fokeatuko dogu!

Haseran jende pila bat ikusi genduan aurretik, baina Onceteko lakuan alturarako danak pasatu, eta hortik g…

Hasi dira lasterketak!

Irudia
Udan lasterketa batzutan parte hartzen dot, baina ez naiz lehiatzen neguan bezela, lagunekin lasterketak disfrutatzia izaten baita nere helburua elurrik ez daonian.

Nere motibazio puntu gorena neguan etortzen da zalantzarik gabe. Horregatik, hemendik aurrera blogian eraldaketa hori ikusi ahal izango dozue aurten ere, emaitzak jartzen hasiko naiz eta nere burua goraipatzen, kar kar kar.
Urtero bezela, Peyragudesen, Frantziako pirinioetako kopako lasterketa honekin hasiera ematen diogu neguko lasterketen denboraldixari. Ordurako, pirinioetan bizi diranek metro dexente metatuta eukitzen dituzte, eta normalian gu 5-6 egun eskiatu ondoren iristen gera.
Aurtenguan beraiek ez dabe askorik eskiatu elur faltagatik, baina neretzat eskiak jartzen nituan lehenengo eguna izan zan lasterketako eguna. Esango nuke aldia aurreko urtetan baino nabarixagua izan dala horregatik. Boten eta eskixen pisua eramatera ohitu gabe egotia gogorra itxen da haserako egunetan!
Aurreko 2 edo 3 urtetan Javi eta Kristi…

Mixeria xeria

Irudia
Azken hilabeteetan mendiko bizikletari ere eragiten ibili gera. Oindiok zaldi eroa ez dot guztiz domatu, baina bagabiltza saiatzen!
Oin dala urte batzutako ohiturari segitzen, aurten ere udazkenian mendikletantzat egiten diran martxetara juten hasi ginan. Goiz pasa, etxetik gertuen daozen martxetan ibili gera aurtenguan, Arnoateko zirkuitua, Lea artibaikua eta noski, nola ez, Elgoibarko BTT martxa ere egin genduan.
Martxa hauetan oso giro ona egoten da. Izenematiak merkiak dira, tartian hornidurak egoten dira eta helmugan ere bazkaltzeko gogua kentzeko besteko mokauak egiten dira. Beraz, bukatu, lokatza dutxan kendu eta siestarako prest!!
Zirkuito batetako martxa guztiak egiten badituzu, zure ritmoko jendiakin topatzen zera martxa guztietan, asko ezagunak eta horrek sekulako anbientia egiten dau. Baina dana ez da anbientesa, paliza edarrak hartzen dira, igoera teknikuetan txirrindulari guztiak ondo lerrokatuta juten ikustia oso politxa da, eta norbaitek hanka lurrera botatzen dabanian…