Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: December, 2016

Tusse Remuñe

Irudia
2016/12/09
Posetseko palizoian ondoren, hurrengo egunian zer egin erabaki ezinda ibili ginan. Posets-Perdiguero eginez gero, argi zaukagun Aneto tokatuko zala, eta bi egunetan burutuko genduala erraldoi txurixak. Baina Posets bakarrik egin genduanez, Perdiguero edo Aneton artian aukeratu biharko genduan hurrengo flana.
Nekiagatik, Anetori buelta zirkularra emateko gogo gehixegirik ez zaukagun, eta Perdiguerora jutia erabaki genduan azkenian.
Remuñetik edo Literolatik zan hurrengo galdera. Remuñeko bailara goraxeago dago, eta ekialde-mendebalde orientazioko bailara estu bat danez, iparreko maldan elurra mantentzen da, akorduan daukatenez, elur gutxi dagonian ere
Literolatik hego aurpegitik bajatzen da gainera, beraz, baldintza hauetan Remuñe hobeto egon bihar zala pentsatuta, bertatik abantau ginan.

 Abantau eta 3 minitutara, segitxuan jantzi genitxuan eskixak, baitxa gutxira kendu ere. Hemen ere elurra eskax...

 Oinez ginduazen bitxartian, bezperako bixamuna igartzen jun ginan. Oindio…

Erraldoi txuriak-2: Posets

Irudia
2016/12/08
4 egun jai edukita, Erraldoi Txurien ametsa berriz hartzia pentsatu genduan Javi eta bixok.
Aurreko denboraldixan Txutokin Anetori buelta eman genion, eta oinguan beste zatixa itxeko asmua zaukagun, Perdiguero eta Posets tiroian.
Hegotik bota zitxuan elurrak, eta Cerler inguruan elur asko egon arren, ez zakigun nola zauden Posets eta Perdiguero, baina antizikloi luze honek hego aurpegixetatik elur asko kendu zuala bazakigun bezela, ipar aurpegixetan elur hautsa eta nahiko behian topatzia espero genduan.
Txutokin Aneto Vallibiernatik igotzia eta Llanosera bajatzia aukeratu genduan elur baldintzengatik eta ibilbide logikua segitzen, Perdiguero eta Posets, ordena horretan egitia tokatzen jakun oinguan.
Baina elur baldintzak justu kontrakuak ziranez, aldrebes itxia pentsatu genduan: Lehenengo Posets Batiselleseko lepotik pasatzen, tontorra in ostian, La Pauletik (iparretik) Estoseko aterpetxera bajau.
Bigarren txanpan, aterpetxetik Perdiguerora ixo Ooko eta Literolako goi lepue…

Valdepiedra. Sallobente iparretik

Irudia
2016/12/03 Valdepiedra
Aurreko astian Astun eta Candanen elur hautsari ongi etorrixa eman ondoren, abenduko lehenengo astebukaera honetan ere ildo beretik jarraitzia pentsatu nuan. Laneko ikastaro batengatik, barixaku arratsaldera arte ez nuan aterrizatu, eta piriniotara juteko puntu puntuan egon arren, azkenian Laskukin Valdezcarayra juteko flana egin nuan.
Web orrixan ikusitxa ez zauan elur gehixegi, baina Polvo-Dura zaola jartzen zuan. Pistak itxita eta elurra eskax egon arren, aurreko asteko elurtiak goixan metatuko zuala pentsatzen, "Pala bonita" deitzen diuenan bila abantatu ginan.
Estaziora allauta, goixan ere askorik ez zaola begitandu jakun, baina behin han egonda, abantau ginan. Emozio apur bat ematiarren, iparretik ixo genduan pistetatik ixo biharrian


 Ez dauka zailtasun gehixegi, elurra baldintza onetan daonian eskiatzen ere bajatzen da malda hau. Baina momentu batzutan nahiko aldapa hartzen dau


 Behin zati hau pasauta, berriz ere oinez segitzen da tontorreruntz



Saldropo-Garrastatxu

Irudia
2016/09/18 Igandea
Aspalditik geneukan Elgoibar-Amurrioren azken etapa egiteko eguna gordeta. Hiru handietarako hilabete eskax falta zan honetan, azken entrenoak egin nahi nituan nekea metatzen, azken asteetako deskantsuko mesetan sartu aurretik. Beraz, ahalik eta ordu gehixen ibiltzeko aprobetxatu nahi nuan astebukaera eta ginda jartzeko igandeko Saldropo-Garrastatxu trabesia.

Barixaku goizian porfin, proiektua aurkeztu nuan Oñatiko Unibersidadian, eta ospatze aldera, Araotzetik goruntz, errotetaruntz korrikalditxo bat egiteko aprobetxatu nuan. Oñatik demaseko hidroelektrika saria dauka (Garai batian Union Cerrajerana izandakua, egun argi indar sistema propixua ere badauka udalerrixak) eta kasualidadez, hau elikatzen duan ubide batekin topo egin nuan eta tubuen gainetik egin nuan ibilbidian zati handi bat pagadixetan barrena, a ze paraje! Halaxe koinzidentziak, mikrohidroelektrika baten inguruko proiektua aurkeztu berri, garai batetako ur jausi baten bidetik mendibueltia. Ederra bene…