Argitalpenak

Data honetako argitalpenak ikusgai: Azaroa, 2016

Astun Candan

Irudia
Aurreko astian zihar zoramena egon zan. Elurra botako zuala ziuen eta borraska pila bat zauden dantzan. Zehatz mehatz afinatzeko gaitza egiten dau horrek, ikustia besterik ez zauan asteartian sorpresaz harrapatu zittuanak, 200m eskasera ere elurra botatzen ari zala ikustian! Bueno, horren kulpia beti bezela administraziuak dauka, natura ezin dualako menperatu, kar kar kar. Guk beste proekupazio bat geneukan. Nun, zenbat, nola botako ote zuan astebukaeran ahalik eta seguruen eta hobetuen aprobetxatzeko? Hasera batian astebukaerarako euritia zatorren. Modeluak aldatzen jun ziran eta ondoren astebukaeran eguraldi ona baina ostegunian eurixa ematen zaben. Azkenian ostegunian eurixa eta zapatu eguerditik lainotzen, eta zapatu atsaldian eurixa akaso... Aurrikuspenetan aldaketak uneoro, presio oso bajuak zaozen. Borraska bat pixka bat desplazatziak ipar ikutua euki biharrian, hegotik berua eta eurixa ekarri ahal zuan, edo alderantziz! Kantauriar lerruan elurte ona bota zuala nabari zan.

Camilleren arrastoan

Irudia
2016/09/02-03 Elgoibar-Amurrioko etapa batian usten dot Elurrek komentatu zidala Senda Camille egiteko gogua zeukala. Nik ere aspalditik daukat flan hau begiz jota, oinez, eta eskiekin egiteko ere ahal bada, baina orain arte ez jata suertatu bertara juteko aukera. Uda gerturatzen jun ahala, Abuztuan jutia proposatu zidan Elurrek. Halabeharrez, abuztuan ez, baina Irailian juteko komentatu genduan ondoren. 6 etapa izan arren, nik 3 etapatan egitia proposatu nion: Linza-Lizara, Lizara-Arlet eta Arlet-Linza. Elur musikara dedikatuta dabil azken aldixan, eta mendixan ibiltzeko ez deu nahi beste denbora ateratzen. Baina motibazio honekin gogor entrenatuko zuala esan zidan, eta saiatuko ginala hiru etapetan itxen. Berez, lehenengo etapa zan luziena. Bigarren etapa bikoitza Aisako aterpetxeraino junbe, Estanesetik moztia pentsatzen geunden Arletera. Hirugarrena ere ez zan motxa, Arletetik Leskunera, eta hemendik Petretxemako lepotik Linzara. Hori gutxi ez, eta aukera balego, tontor batzu

Karakate!

Irudia
Elgoibartarrontzat bakarra da Karakateko igoera. Urtian makina bat aldiz igotzen gera bertara. Nik gehixen neguan igotzen dot, frontalakin eta sarri euripian. Udaberrixan eguna luzatzen hasten danian, egunez Hirukurtzetarainoko buelta ematen hastia plazer hutsa izaten da. Edo pagadixetatik zuzenian bajatzia UpaiGoiti alderuntz, eta pagadi malkartsu horretan nonbait galduta ibiltzia. Danerako ematen dau Muskurutxuko mendi lerroak. Karakate beti da karakate, Karakateko mundiala, Karakaterekin maitasun-gorroto erlaziua... hainbat esaldi entzun ditxut egunotan, lasterketaz hainbeste hitzegin dogun aste hauetan. Oin gogoeta itxen, neria, pertsonalki, bakarrik maitasunezko erlaziua dala konturatzen naiz. Hitz bakarrian definiduta: Karakate. Zenbat ordu disfrutatu dittudan hortik... Ez dakigu zer daukan, baina erreferentzia bat da Elgoibartarrontzat, eta gero eta gehixo kanpokuentzat. Askok esan didate egunotan etxetik urten eta 700mtako desnibela eukitzia luxu bat dala, eta duda barik,