Beret bizikletan

2016-08-18 Beret bizikletan
Castanesatik Araneko haranera pasatu nintzan. Izaskun eta Joseinaziok pyrenaican idatzi zaben PassAran zirkuituan inguruko mendi batzuk egiteko asmotan jun nintzan. Aran ibarrari itsatsita egon arren, oindiok asko ezagutzen ez naban inguru bat da hori, Aranetik iparreruntz, frantziaruntz muga itxen duana.
Eta inguru horrekin hasteko, Mauberme egiteko asmua neukan. Neguan gertu ibili ginan Pincela eta Armeros inguruan, baina oindiok deskubritzeko asko dakaten leku bat da neretzat.
Beraz, Vielhara jun, mapak eta jateko pixkat erosi, eta goruntz tiratzia zan nere asmua. Vielhako parkinian aparkatziaz bat, atzian kotxe bat geratu jatan bozina jotzen. Begiratu eta... aibalaletxe, Uxueee!! Zer moduz? Zelatan hemen? Ze kasualidade!
UTMBrako entrenuekin bukatuta (ondoren 3.in zuan), Montsekin kafe bat hartzeko geratuta zauala esan zidan. Montsek elurjausi ikastarua eman zigun urtarrilian (Lauegin itxen dau lana, portzierto, negua badatorrela, eta oso gomendagarrixa ibiltzen geranontzat elurjausi ikastaro bat egitia eta profesional hauek egiten ditxuen partiak jarraitzia Lauegin edo Alurten!!)
Montsen etxera ixo ginan. Ni lerdia darixola, mapaz betetako apalak, mendiko milaka liburu, a ze inbidia!! Montsek esan zidan Maubermera juteko, beraiek bizikletaz gerturatzen zirala, eta ondoren harriren baten ostian bizikleta ezkutatu, eta oinez jarraitzen zabela tontorreraino. Bizieskursioa deitzen zion berak. Ba bizikleta ere baneukanez, horixe egitea pentsatu naban hurrengo egunian.
Hauek trago bat hartzera jeitsi behar ziran, eta ni erosketak in eta mendiruntz jun bihar nintzan. Parkinera bajau ginan hirurok eta Aranen mezua, Maddirekin zauan, eta parkinian aparkau berri, nere furgona ikusi zuala. Bai kasualidadia beste behin parkin berian!!! Han elkartu ginan danok, Uxue, Montse, Maddi, Aran eta ni, bendito entre las mujeres, jajaja. Erosketak itxera jun eta despedidu nintzan hauetaz.
Bagerguetik gora jun nintzan, Armerosera juteko neguan aparkatu genduan inguruan, erreka ondo batian. Goruntz nixela radixuan Biescaseko trajedian 20.urteurrena izan zala, eta erreportai bat ematen ari ziran.
Afaldu, eta lotara jutekotan neguala, trumoiak eta tximistak jotzen hasi ziran. Puta soria, eta ni erreka onduan!!! Ikusitxa gaur zelako kasualidadiak euki ditxuten, bada ezpada, furgona hartu eta Salardura bajau nintzan. Egixa esan akaso arrisku gehixo eukiko naban Salardun, baina behintzat kotxe gehixo ere bazaozen han inguruan, eta horrek babes sentsazio faltsua ematen zidan. jejej. Zer dan burua!
Euri askorik ez zuan bota, baina ekaitzakin inoiz ez da jakiten zer pasauko dan, ezta?
Hori dala eta eztala, goizian nahiko alper jaiki nintzan, lasai gosaldu, eta Bagerguetik Beretara dixen mendiko bidetik ixotzia pentsatu nuan



Bagergue azpixan geratzen hasten da
Oindiok eguna ez zan on ona, laino batzuk itsatsita zauden. Hurrengo eguna hobia ematen zaben. Konsuelo horrekin ixo nintzan goruntz.
Bagerguetik gorako bailara, Mauberme han barrenian
Bidiak ez dauka inolako misteriorik. Noizipeñetan orotariko batzuk pasatzen zien, nik uste rutaren bat ero daola, ze asko matrikula frantsesakin. Ondoren Bagerguera ere mendiz allatzen zirala ikusi nuan, nik uste Pont D'arrosetik edo ixoko zirala.
Tuc de la Salana parian
Eta Baqueira baino gorago, Bereteko pistetara ixa atera nintzan. Udan bestelakua da hemen daon girua, ganauantzat leku aparta da lautada hau


Bereteko parkinian halere, kotxe pilia zaozen. Hemendik, eskiko pistetan gora hartu nuan, Costrajas alderuntz

Azken zatixan ranpa handixak daoz. Eskiatzen akaso ez da hainbeste igartzen, baina bizikletan aurreko errubedia behian ezin eutsitxa. Igoera politxa!!


Bagergue azpixan neukan dagoeneko


Costrajaseko gainian geldialdixa egin nuan, neguan ere han eguzkixa sartzen ikusten egon ginan atsalde hura gogoratzen. Paisaia guztiz aldatuta geratzen da elurripe

Eta behera bajatzia besterik ez jatan geratzen dagoeneko. Kriston disfrutoia hartu nuan bizikletan beheruntz.
Furgonara allau, trabejainua hartu eta termetara jutia pentsatu nuan. Harritxuta geratu nintzan, kriston obra eginda dao termetan, eta jende pilua zauan, guarda eta guzti. Debalde da halere, baina oin gabetan juteko gaitzago egongo da akaso.

Batzuri esan nien ze intentzio neukan, eta tontakeri hau kontatu zidaten:
-Unos amigos han venido a Mauberme, pero no estaba. Mañana no voy a Mauberme, a ver si vienen a Mauberme y no estoy.
Aranesez edo izango da, kar kar kar

Iruzkinak