Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: March, 2018

Pierra 2018 3.etapa

Irudia
2018-03-16 Pierrako 3.etapa
Gaurkuan, normalian lehenengo eguna izaten dan lekuruntz markatu dabe ibilbidia, Legette ingururuntz. Aurreko urteko lehenengo etapan antz handixa euki dau.



Irteeratik pixkat ixo, eta Le Planayra jeitsi bihar ginan fokak kendube. Eskixak eskuan hartu eta 500m inguru korrika. Legetteko lepora igoera bat in ondoren, Areches aldera bajatu bihar ginan piñu artetik, mendiko pista batera arte. Hortik beste igoeratxo bat, eta Arecheseraino ixa bajatu, baserri arteko karretera bateraino.
Hortik 3 igoera hasten genduan, 1100m ingurukua. Osssso luzia.
Ondoren, beste bi igoera nahiko motx, 300m ingurukuak, eta helmugara azken jeitsiera luzia geratzen jakun.

3. egunian ya nekia nabaritzen da. Baina tira, gerra pixkat emateko goguekin geunden. Igor eta Josebakin pike edarra euki genduan atzo, eta gaur ere berdin jungo zala espero genduan, ateratzen diegun minutu apurrak defenditzeko asmotan. Baina...
Atzo helmugan porru inda nenguala, foka pare bat ahaztu na…

Pierra 2018 2.etapa

Irudia
2018-03-15 Pierrako bigarren etapa
konturatuko zinaten hemen kobertura oso gutxi daola, daonian. Horregatik, ahal dana igotzen nua, ahal doten bezela. Aurrerago jungo naiz osatzen argazkixekin, makina bat dauzkagu eta.

Gaurkua Areches herritxik korrika pasatzen geran egun tipikua izaten da, eta Roseland eta Saint Guerin presen ingurura juten gerana, Pierra Menta lasterketari izena ematen dion tontorra ikustera. Urruti daonez, kriston paliza izaten da normalian, egun luze eta gogorra!!
Gaurkuan, eguraldixa zan baldintza. 13:00tarako marroia sartu bihar zan eta tenperaturak epelauak izango zianez, 2000m ezin zan goruntz pasatu. Orduerdi lehenago jarri digute irteera, 7tan urten gera gaur.



Hasteko, hotel osteko alpinoko pista gorritxik jarri digute lehenengo igoera, demaseko murrua gosaltzeko. Aupele!!!
Gero, telesillako pilonen azpitxik herrira bajau bihar ginan zati bat, eta beste bat piñudi estu batetatik, ahal dala piñuak albo banatan lagatzen. Ez dirudi beste munduko ezer, baina 400…