Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: February, 2015

Aizkorri kanalaundi zuzenetik eskiekin

Irudia
Azken astetan bueltaka ibili ostian, azkenian iritsi gera EHko jeitsiera klasiko hau ere itxera!  Aurreko asteko elurtien ondoren, ostegun eta ostiralian euri pixkat ingo zabala, eta zapatu ta domekan askoz euri gehixo. Piriniotara juteko ere zaon aurrikuspenakin gogo gutxi, egualdi nahiko petrala emanda, ta mendira urtetzeko nola egongo dan idearik ere ez. Alternatiba, karnabaletan geratzia zan. Zapatu goizian egualdi on leiho bat urtengo zala ematen zaban, baina ezer segururik ez. Bada ezpada, barixaku gabian plana in genduan, goizo urten eta Zegamatik Aizkorrira saiakera egingo genduan egualdixak aguantatzen bazaban, ta bestela, gure muturren aurrian elurra nola kentzen duan ikusi


Kotxetik ez zekarren itxura txarra, tontorra ere bistan zauan eta. Halere jakitun ginan denbora asko ez zuala aguantauko. Momentu batzutan tanta batzuk ere egin zizkigun.
Hasi eta 15bat minututan jantzi genitxuan eskixak. Elurra nahiko umela zauan, eta horrek esperantza ematen zigun kostrak eta izotzak j…

Mendi blog bikain bat!

Berriako blogian sartutako sarrera:
 http://kanalak.berria.eus/mendia/blogariak/892/mendi_blog_bikain_bat.htm

Gaurkoan ez dizuet nere irteera baten berri eman nahi, baizik eta herrikide baten blogaren berri.
Bizi osoko ezaguna Elgoibarren, baina azken urtetan lagun baten ama delako neretzat gertuagokoa akaso.
Muskurutxu, Durangaldea, Picos edo Piriniotako txoko ezagunenak, ederrenak eta sarri ezkutuenak ere aurkitzen ditut bere blogari esker, baina ez naiz bakarra, Ibilbideak edo Pyrenaicako emakumeak-en ere zabaltzen dituztelako bere blogeko kontuak. Kirol berdintasun saria ere eskuratu zuan Elgoibarren 2013 urtean
Oso blog berezia da neretzat, edozein menditara ibilbide normaletik edo ibilbide bereziren batetik igoerak deskribatzen baititu bertan, argazkietan bidearen xehetasunak marraztuta. Urte askotan mendiaz bide ezberdinetatik disfrutatzen ibiltzearen ondorioa dela esango nuke, eta bere blogari esker bide berri asko gure esku geratzen dira. Sarrera berri bat ikusten d…

Welcome to paradise

Irudia
Iparra galdu baik (ta bide batez animuak Ondarrutarrari), Iparra ibili dogu egunotan gurian, eta horrek elurtia ekarri dau ixa edozein alturatara. Urduritasun askoko egunak izan dira, Iparra galdu gabe ibiltzia kosta jatan arren,  proba pasatu doten sentsaziua daukat. Ikaragarrixa izan da.
Sei egunetan 500 argazkitik gora. Oin aukeraketa itxen euki ditxut lanak, blogian gutxi batzuk sartu eta bideuak itxeko ere materixal gehixegi, uff, hau bai lan nekeza, baina politxa ere bai berriz bizitzia.

Martitzenian konpainia ezin hobian jun nintzan Karakatera, kontu kontari, eta goixan elurtetxua zauan ordurako, baina oindiok eskixak atara gabe jun ginan

Ostegunian biharretik urten eta Aittolako parkinera jun nintzan. Eskixak hartu eta Erlo aldera, ia ze panorama zauan.

Izkiturri pasata, Ksoksoteko bidegurutzia beti da haize lekua, baina ostegunian justu hori pasatzen bekoki bat sartu zan eta elur pinportak ero erdi txingorra eta demaseko haiziakin, eta tximista batek ere jo zuan. Jota akojon…