Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: July, 2016

Tour de Rutor 2-3 etapak

Irudia
2016/04/02
Tour de Rutor 2 eguna:
Bezperako palizan ondoren errekuperatzia tokatzen zan. Masaia, siesta, eskiak prestatu, afaldu eta izozkia jan, horixe izaten da egun bat baino gehiagoko lasterketetan egiten doguna. Egun politxak izaten dira gustokua itxen pasatzen ditxugun egun hauek.
Urtero antzeko ibilbidiak izaten diranez, gabian infusio batekin CSAkuek esplikatu ziguten hurrengo egunan nundik norakuak. Ertz ikusgarri bat pasatzen omen zan. Aurreko urtetan Rutorreko tontorra egiten zan ertzan ondoren, baina aurtenguan eguraldixak ez zuan aukerarik ematen, eta tontorra baino pixka bat beheraxeago geratuko ginan azken igoeran.

Goizian goiz jaiki, eta sentsazio hobiak neuzkan, baina auskalo gero zer gertatuko zan... Sirimirixa botatzen irteeran, ez zuan berotzeko gogo askorik ematen! Irteera atzeratu zan, eta taberna batian sartu ginan, egonian egotera. Hau fundamentua.



Irteerara jun, ahalik eta beranduen asko ez bustitzeko, eta eman zaben irteera. Lehenengo metruetan salvese quien p…

Tour de Rutor 1. etapa

Irudia
2016/04/01
Urtero Alpeetan eskiko lasterketaren bat egiten saiatzen gera. Lehenengo helburua Pierra izan arren, neri lanak ez dit horretarako aukera gehiegirik ematen, eta beste lasterketaren baten bila hasi ginan aurtenguan.
Apirilan 1etik 3ra bitartian jokatzen da Rutorreko lasteketa (Tour de Rutor) Aosta bailarako mendi berezi honetan, oso altua ez izan arren, glaziar zabal bat dauka 2011an egin genduan mendi honek, eta bertatik Mont Blanc-a eta Mont Blanc-etik Rutor parez pare ikusten dira.
Luismi eta Kikek Rutorra zeukaten begiz jota. Javik esan zidan bera dagoen Vibram taldian negurako helburu bat zala lasterketa hau, eta akaso taldekide batekin egingo zuala. Baina azkenian taldekidiak ezingo zuala, eta nere lan egutegixan posible izan leikela ikusita, Javi eta bixok apuntatu ginan.
Laurok jungo ginan beraz Rutorrera, Luismi, Kike, Javi eta ni. Plan politxa zan, eta Regilen Luismin autoka probatzeko aukera euki genduan. Aste santuan ondorengo astia izanda, egun batzuk lehenago…

Perdiguero Literolatik

Irudia
2016/03/26
Anetoko buelta egin ostian, Benasquera bajau eta Morkaikokuekin egon ginan Bianako Jon eta bixok. Pote batzuk hartu ostian, berriz ere gora abantau ginan lotara. Gorakuan, Erraldoi txurien bigarren etapari ekiteko gogoz, Estoseko bailara bukaeran zapatillak ezkutatu genitxuan azken zatixa erosuago egiteko.
Asmua zera zan, Literola edo Remuñetik abantau, Perdiguero egin eta Estoseko aterpetxera jeitsi, eta hortik, gogua eta indarra baldin bazakagun, Posets egin.

Perdiguerotik Estosera ez zakigun nundik in. Nik udan egin genduana neukan buruan, Perdiguero eta Perdigueret artetik jeistia, oso eskiablia begitandu jatan eta. Ondoren, Estosetik zuzenian igotzia Collada de la Pauletik Posetsera. Ondoren, begira ibili ginan Angel Oruseko aterpetxera bajau eta La Planako lepotik pasau ostian Estosera jeisteko buelta zirkularra bukatzeko, baina ez zauan apenas elurrik. Beraz, Estos-Posets-Estos, leku beretik ixo eta bajatzia komentatu genduan.

Flan horrekin abantau ginan goizian. Nik…