Argitalpenak

Data honetako argitalpenak ikusgai: Apirila, 2015

Ptt Vignemale Serac-en bidetik + Vignemaleko Pique Longue

Irudia
Swan-Perdidon iparra eta 17 ordutako paliza hartu ondoren, 13 ordutako loaldixa egin genduan eta bixamuneko egun osua firin-faran ibili ginan Gavarnien eta Luz StSauveurren.
Egixa esan, azken aldixan laneko estresakin, holako deskantzurik hartube nenguan. Konturatu ordurako garagardo dexente eranda, hurrengo plana itxia tokatzen zan. Oso nekatuta egon arren, eguraldi eta elur baldintza onak aprobetxatzia nahi genduan, ze ez da jakiten noiz egongo diran berriz horrelako baldintzak.
Ikusten genduan ipar isurialdian ipar aurpegixetan elurra oso behera arte zaola, eta hego aurpegixetan dexente gorago. Hego isurialdian aldiz oso goixan (Ordesan Gorizen hasten zala ematen zuan). Gure interpretaziua izan zan ipar isurialdian elur gehixo bota zuala, eta elurra eguzkixak urtu zuala, ez eurixak, beraz, iparrian kerizpetan elurra oso baju egon bihar zala.
Cauteretseko Pont d'Espagnetik beraz, elurra nahiko behian egongo zala pentsatu genduan, eta aurreko egunetan PttVignemalera Goulotte Lech…

Swan-Perdidon iparra

Irudia
Oin dala urte batzuk kantu honen doinua entzuten hasi ginala. Ordutik begiz jota zaukagun plan hau, eta Leokin 2009 urteko otsailian saiakera bat egina zaukagun, orduan arrakastarik euki ez bagenduan ere.





Ondorengo neguetan eskiko lasterketetara zentratuago ibili gera, entrenatu eta dorsala jartzia denbora lapur handixa izan da. Astebukaera solteren bat aprobetxatzeko aukera ere egon arren, astebukaerarako oso konzentraua geratzen da plan hau, ze goizian goizo urten bihar da, eta barixaku gabian urtetzeko ixa lo in gabe eta aste osoko nekia egoten da, eta zapatu gabian urtenez gero, igande osua martxan egon ondoren, kotxez bueltatzia arriskutsua ere izan leike.
Horri astebukaera batian baldintza onak eta eguraldixa ere ondo tokatzeko gaitza dala batzen badiogu, ba oin arte armarixuan gordeta euki dogun plan bat izan da.

Egun gehixoko oporren zain, gabonetan oindiok ondo formatu gabe egoten da, hotzegi. Eta aste santuetan ahal bada Alpeetara juteko planak urtetzen ziran aurreko urteeta…

Kilimon Trail ibilbidia Elgoibartik + Aitzbeltz koba

Irudia
Regiletik hona, lana eta lana besterik ez dot euki astebukaeretan, eta horrek hemen ingurutik planak itxeko aukera eman dit. Tartian Aizkorrira kanalaundi zuzenetik jun nintzan berriz, oinguan Aranekin eskixak furgonan utzita elur gutxi zaolako, edo mendiketari pedalak astintzen hastia bezelako aukerak aprobetxatu ditxut, etxetik gertu lanakin konpaginatzen.
Baina aipatzeko beste ibilbide bat ere egin genduan Txirios eta bixok.
Aurten Txiriosi Aizkorriko maratoirako dorsala tokatu jako, eta motorrak berotze aldera, lanetik libratu nuan domekan Elgoibartik urten eta Kilimon traileko ibilbidia itxia proposatu nion.
Ibilbidia bera 23kmtakua da, baina guk gainera Elgoibartik urten nahi genduan, km batzuk gehitzeko, eta hartara goiza borobildu.
Maalatik urten, eta Azkarateko bide zaharra hartu genduan Kurutzetaraino. Azkaratetik Urnobitzara beheko pistatik igo ostian, lepuan hartu genduan Kilimon traileko marka. Bidia markatu berri dago, eta ibilbidian alde honetan primeran zaozen markak.

Errexiltar Andresen memoriala

Irudia
Aurtenguan ere allau zan Picosera eskixekin lehiatzera juteko ordua. Aurrikusitako azkenengo lasterketa zan, aurtengo asmua Euskal Herriko kopakuak itxia bakarrik zalako eta mendixan ibiltzera zentratu.
Halere, aurten Regil, EHko kopatik kanpo geratu dala dirudi.
Azkenian aurten Luchonekua suspenditxu ondoren Izabako memoriala, eta Altitoy bakarrik izan dira kopako lasterketak, baina guk inertziaz Regilen ere eman genduan izena.
Edozein kasutan, aurten bai, lehenengo bikotekako lasterketa zan Javikin egingo nuana.
Aurreko astian Transgrancanarian egon zan Javi 120kmtako lasterketa batian, eta beruagatik hankak egosi eta azken 50kmak orpuak haragi bizixan in omen zitxuan, hankapuntetan, ez erretiratziarren.
Eta aurten ni mendixan dexente, baina bi lasterketa horiek bakarrik eginda, taupada altuetan ibiltzeko ohitura gabe, a ze paria juntau ginana, aurten emaitza aldetik ezer askorik ezin espero.
Halere, eta kopako ohiko korrikalarixen faltan, bueno, eta aurreko urteko emaitzengatik er…