Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: March, 2015

Pierra Menta 2015

Irudia
Bihar hasiko da 2015 urteko Pierra. Dorsalak batu ordurako metro askotako entreno eta eski orduek merezi izan dutela etortzen da burura. Urduritasuna, dena ondo ateratzeko desioa, urteko ilusio handiena seguruenik gu moduko frikyentzat.
Behin Pierra bat egin ostean fetxa hau ez da oharkabean pasatzen sekula gehiago. Beti esaten dot ahalko banu urtero jungo nintzatekela bertara, 4 egunetan pasio handienean murgilduta ibiltzen zeralako egun hauetan, gu bezelako flipatletak kirolari profesionala izatetik gertuen egongo geran lekua dalako seguruenik.

Hemendik jarraipena egiten ibiliko gara batez ere Euskal Herriko korrikalarieri. Hauek dira irteera zerrendan daudenak:
87 Zenbakiarekin: Gorka Galdos eta Aitor Otxoa 
107 Zenbakiarekin: Mariano Arrazola eta Juan Martinez de Albornoz
175 Zenbakiarekin: Joseba Sarasola eta Igor Alzelai
207 Zenbakiarekin: Nahia Quincoces Marta Garcia Farresekin

Aurten 30. edizioa izaki, egun bat lehenago hasiko da. Nolabait, igandeko etapa laburrena asteazkene…

Altitoy 2015

Irudia
Aurten ere iritsi da piriniotako urteko lasterketa garrantzitsuenaren hitzordua. Bi egun, bi etapa luze, bi etapa eder, alpino, eta aurten gainera eguraldi onakin. Zer gehixo eskatu leike? Ba bizitza patxadaz  hartu eta lagun baten konpainiaz disfrutatzia.
Bigarrena egin dogu, baina lehena, lehenengo egunian autobusian atzian jarri jakuzen bi kakalardo hauek ez digute laga!!!
Txiriosentzat urteko lehenengo lasterketa zan, eta ni pare bat besterik ez ditxut in, beraz, propixo entrenatu gabe gentozen, eta bi egunetan ixa 5000m egitia ez da txantxa! Nork esan bihar zigun astebukaera osuan horrelako burrukia euki bihar genduanik?


 Bi egun gogor izan dira, goizeko 4:30etan esnatu, gosaldu eta Luzera jeitsi. Aurten Luz St Sauveurretik autobusian urtetzia derrigorrezkua zan eta autobusak goizeko 5:30etan ateratzen ziran.

Zapatuan 2800m etapa aurrikusita, domekan 2050m positibokua bakarrik.


 Neskak fin ibili dira, 1 zenbakixakin urten, eta postua mantentzia erretza ez izan arren, bi egun luz…

St.Laurence North Face

Irudia
Urrutiegi juteko gogo askoripe, egun baterako plana egin genduan Otsaileko azken zapatuan. Aurten Valdepiedrara jun gabe nauan, eta txiriosi komentatu nion hara juteko, baina tontodromora jun biharrian, berak proposatu zidan plan zirraragarrixago bat, St.Laurencen North Facia itxeko.
Eske, glamur honekin esaten ez badogu, Valdezcarayra jun ginala esateko blogian idaztia ez da ba kontua!
Idoia eta Laskun ere animatu ziran, eta lauron jun ginan haruntza. Gu bixok iparretik igo bihar ginan, eta bestiekin ondoren aurkitxu.
Horrela abantau ginan bi piolet, bi kranpoi, bi eski, bi bastoi eta abarrekin. Egixa esatia nahi badozue, iparretik ixo genduan edo ez, ez dakigu, ze ez genduan piparrik ere ikusi, baina halakoren bat izan biharko zan ixo genduana.
Badakizue askotan nola egoten dan Sallobenteko gain hau, eta oinguan ere ez zan gutxiagorako izan.
Baina oinguan inoiz baino gorago ixo genduan, tontorrian formatu zan itzotzian tontuana itxen ibili ginan eta. Eta egixari zor, neuk idea askor…

Bandres Karolo memoriala

Irudia
Aurten ere iritsi gera Bandres, Karolo eta Andoni ere omendu daben lasterketara.

Ez gaudela betiko, eta horrelako astebukaeretan gertuago igartzen ditugu, eurek utzitako ondarea hauxe delako.
Izabako astebukaera hau espeziala izan da, eguraldixak aurten ere izugarri lagundu dau, eta antolakuntzan lan onari esker, ibilbide ikaragarri politak egiteko aukera izan dugu, nahiz eta sekulako elurtiak arriskuak ekarri, ibilbide dotore eta seguruak eskaini dizkigute antolatzailiek.
Zapatuan Izaba bertatik urten eta Idoiako baseleizara ixo ginan. Herri erditik urten eta adokinen gainian botekin korrika itxia ez da oso erosua, baina aber zein dan oinez urtetzen dan ausarta!
Domekan berriz, autobusez Txamantxoia jatetxeraino igo gintxuzten. Goizian jaikitzian elurra botaala, dana zuri, batzuk esaten zaben suspenditu ere ingo ete zan, baina basotik markatutako ibilbidiak seguruak ziran. Gainera, arbolek haizetik babesten zaben, eta 20bat zm elur hauts euki genitxuan ibilibide osuan zihar. Ikaragar…