Argitalpenak

Data honetako argitalpenak ikusgai: Ekaina, 2011

Eta orain zer?

Irudia
Blogian alperkeriak jota egon arren, ari gera zeozertan. Arratsalde pasa karakate aldetik galtzen naiz sarri, ahal danetan upaigoitxiko potzutik pasatuaz (depaso gonbita pasatzen dot, garbiketa bat eman bihar diogu laister, interesa daukanak eupara bat bota). Horrez gain, aurten errepideko bizikletakin ere banabil. Surfian ere hasitxa gaoz, eta gero eta gustoruo gainera. Urpera aurten oindiok ez, ia noiz estrenatzen naizen.
Halere, aurten ezberdintasunen artian ekintza bat euki dogu, Saturixoko arroil jeitsiera. Eibarko KDk antolatu zabala abixatu zidan ur2k eta haraxe jun ginan.

kuriosua da herrixan bertan horrelako leku bat eukitzia. Ez da port abentura, baina Elgoibar eta Eibar artian daguan Saturixo arroila, sasoi bateko makina bat errota klandestinon erreka ezagutzeko era dibertigarri bat da.
Halere, lasterketak ezin albo batera laga, eta Gasteizko Zortzietako klubak antolatuta, Gasteiz-Murua-Gorbeia mendi lasterketa herrikoira ere jun ginan. Hemen ibilbidia


Ondo etorri jakun Elgoiba…

Berriz ere bueltan

Irudia
Egun batzutan ordenagailua izurratuta eduki nabala eta, ritmoa galdu eta oportxo batzuk hartu ditxut blogetik aparte. Ez ezer pertsonala bezela hartu, mesedez, oporrak nahiko orokorrak izan diaz eta. Alpeetatik bueltatu ginanetik ez naiz ez eskiatzen ez eta piriniotan ere egon, gorputzak deskantzua eskatzen zidan eta, baina zuen zoritxarrerako, bueltan naiz berriz!
Neguko denboraldixa finikitatu nahixan etorri naiz gainera. Onezkero argi dago denboraldi honi dagokionez eskiak ez ditudala berriz jantziko (urte batzutan ekainian ere eskiatzen ibili naizen arren)
Halere, ez larritu Piru, udako solstizio edo sanjuanen ondoren eguna berriz ere mozten hasten dok, negua ate joka dagoen seinale, eutsi goixari, laister da ta negua bueltan!
Horrela ba, neguari errepasu bat itxeko momentua da.
Aurten aurredenboraldixan Larizek jarri zizkidan entrenamendueri inoiz baino kasu gehixo in niolakuan nago, nahiko disziplinaturik ibili nintzan entrenatzen ahal izan naban bitxartian, eta hori emaitzetan ikus…