Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: October, 2014

Normaltasun itxura

Irudia
Berriako ibilkari blogeko sarrerari jarraipena:

Udan Israelek egindako Palestinaren kontrako azken sarraski handia puri purian zenean gerturatu zen Noa abeslari Israeldarra Gasteizera kontzertua ematera. Kasualki, Tel-Aviveko Maccabik ere Gasteizen jokatu ohi ditu Europako saskibaloi partiduak.
Euskal Herria-Palestina Sareko adituen esanetan, kontu hauekin helburu hauek lortu nahi ditu Israelgo estatuak: Normaltasun itxura ematea, irudi publikoa zuritzea eta abar.
Artikulu honetatik atera dut ondorengo testu hau:

Kirol arloan BDS mugimenduak ez du aldarrikatzen boikota talde edota kirolari israeldarren kontra, baizik eta Israelgo estatuaren ordezkaritza lana egiten dutenen kontra. Zentzu horretan, kirol taldeei boikota egin ala ez banan-banan aztertzen dugu
... Zein da horrelako ekintzen inspirazio iturria? Eredurik baduzue ala hutsetik sortuak dira?
Esan beharra dago kirola eremu oso labainkorra dela. Kirola kirola dela esaten digute, ez dela politikarekin nahastu behar, betidanik n…

Naparruako pirinioak

Irudia
Mendixan ibiltzeko ohitxura daukat azkenengo urtetan. Behin eta berriz bueltatzen naiz mendira Elgoibar inguruan, kotxez ero trenez inguruko herrixetara junda, edo furgonetakin pirinio eta alpietara urtetzen. Mendira behin eta berriz jutiak, konturatu gabe, helburu luziago eta gogorraguak egitera eraman nau. Mendixa benetan gustokuen daukaten ekintza izan arren, motibaziua bilatzeko, ni ere ibilaldi luzeago, teknikoago edo mendiko lasterketak itxera iritsi naiz.
Baina hainbeste urteren ondoren, banaukan mendira beste era batera juteko gogua. Nork esango zaban zaintiratu honi esker lortuko nabanik hori!
Abuztuko astebukaera batian laukote xelebria juntau ginan, Fernan, Antxonio, Txiri eta neu. Oin dala urte mordo bat fetxa hauetan itxen genitxuan familixako oporren lekura gerturatu ginan, Izaba aldera.
Zapatuan Lintzatik urten, eta Hiru erregeren mahaiko lepora igo ginan. Hemendik Mouskateko gainera iritsi nintzan estrainekoz eta bueltatzerakuan La Pakizara jun ginan, esperologo batzu…

Cotiella eta Turbon

Irudia
Abuztuan nahiko egualdi exkaxa egin dau, Alba eta Salenques Tempestades egin genitxuan egunak salbu. Hurrengo egunetarako iparra iragarritxa zauan, eta eguraldixak berriz ere txarrera. Hegoruntz jun ginan beraz. Bi mendikate daoz Benasquen hegoaldian, Cotiella eta Turbon, ixa 3000mtakoak izan arren, ezezagunak gehixenontzat. Oinguan, baina, dana aldeko zaukagun bi mendi hauek ezagutzeko.
Ez zakigun egualdixak aguantauko zaban heguan, baina zeozer itxen saiatu edo bueltan etortzia beste aukerarik ez zaukagun.
Barbaruens herrira igo ginan horretarako. Ikaragarrixa nun dauan eta zelako herritxua dan!!

Hemendik aurrera jarraitxu genduan pista batetatik, eta bidian dauan parkin batian lo in genduan furgonetan.
Goizian jaiki eta txaparrada bat bota zigun. Halere, abantau ginan goruntz, ni eta bi trailrunner hauek.
Lehenengo zatixa pista batetik in genduan, baina behin altuera hartuta pinadian sartu eta amildegien gainetik igotzen hasten da.
Jeitsieratxo bat eta laku baten ondoren Armeñako a…

2014ko Idotorbera Rolleski igoera

Irudia
Aurtengo Rolleski eguna eta Idotorbera Rolleski igoera ere pasatu da.
Goizeko kedadan 5 lagun egon gera. Hasi aurretik euri apur bat in arren, ez gera busti. Ondoren, 12xetan, Txirrindularixen ostian (eta hauen antolakuntzakueri esker itxen dogu lasterketa) Igoera kronometratua in dogu.
Denborak hemen ikusi leikezuez, eta aurreko urtietako gonbaraketa ere



Aurtengo Morkaikok jartzen daban Mausitxako gazta bi gaztienen artian banatzia erabaki dogu, Irune eta Julen anai arreben artian. Eibarrera jun da beraz sarixa eta Pako txikixan esker oneko hitzak



Proban irabazliak hauek izan dira:
Irune Chacon Nesketan ibilbide motxa
Julen Chacon Agilutxotan ibilbide luzia

Juantxo Chacon beteranotan ibilbide motxa
Iñaki Ulazia beteranotan ibilbide luzia

Nahia Quincoces senior nesketan (Atzo Anbotoko bertikala irabazi ostean)
Iñigo Lariz senior mutiletan nola ez! (Atzo Anbotoko bertikalean 3.egin ostean)

Hau da, sarixak danentzat, Igor eta neretzat izan ezik!


Aber gutxienez publikuan sarixa irabazi d…

Salenques Tempestades

Irudia
Albatik itzuli, eta Benasquera bajau ginan. Hurrengo helburua nahiko finkatuta eduki arren, Albatik konfidantzakin bueltatzia eta eguraldixa konfirmatzia falta ziran plana aurrera eramateko.  Gure burua ondo ikusi genduanez, eta egualdixa hurrengo egunerako ona zatorrenez, prestaketekin hasi ginan. Bi egun irauten ditxuan ertza zaukagun begiz jota, Salenques-Tempestades klasikua Anetoko tontorrian bukatzen. Aspalditik naukan gogouan, baina aurten arte ez jatan juteko aukera suertatu. Ohiko sokez eta txapez aparte, materixal gehixokin kargatu ginan beraz, esterillak, sakuak, gasa eta 2 egunetarako jatekua... Deskantzo egunian motxilak prestatu eta Llanos de Benasqueraino ixo ginan oinguan lotara. Llanosetik Besurtaraino autobusa egoten da udan, eta bestela ere bide luzia eta motxila astuna zakagunez, aprobetxatzia pentsatu genduan. Goizeko 5etan abantatzen da Anetora prozesiuan jun nahi dabenen autobusa, eta gu ere hauekin batera ixo ginan Besurtaraino.
Eguna argitxu aurretik gure b…