Argitalpenak

Data honetako argitalpenak ikusgai: Iraila, 2014

Albako 15 Gendarmeen ertza

Irudia
Abuztuan halabeharrez, azken orduko plan aldaketagatik, aspaldiko mendiko lagun Txiriosek alpinismo pixkat itxeko plana proposatu zidan Benasque aldian. UltraAzpikin geratuta zauan Txirios, eta hartara, hirurok jun ginan Benasque aldera. Lehenengo plana Albako 15 Gendarmeen ertza izan zan. Baños de Benasquera allau eta hurrengo egunian eskalatzeko materixala bildu eta ilunetan abantau ginan goruntz. Albako ibonetatik, atzean erdiko punturik bajuena ertzaren hasera, ezkerrean Albako tontorra, ertzaren bukaera Ni nahiko bildurtuta urten nintzan, orkatila oindiok flojo, eta gainera eskalatzeko materixalan pisua eta harri arte horietara jutiak ez zidan konfidantza gehixegi ematen, eta bi hauen sasoia ikusitxa, hauek segitzen saiatzia tranpa bat izan leiken neretzat. Hala ere, hanka babestu, eta abantau ginan Albako ibonen alderuntz, goruntz. Ertzaren zati bat Aspalditik neukan bailara eta igoera hau ezagutzeko gogua; neguan behin tokau jatan eskiatzaile bat Albatik Bañose

Elgoibarko Rolleski kedada 2014

Irudia
Hurrengo egunetan eskegiko dugu informazio osoa. Momentuz, Urriak 12an izango dela baieztatu dezakegu, Elgoibarko Lagun Taldea txirrindulariek aurten ere gu laguntzea erabaki dutelako. Ohikoa bihurtu den txirrindularien probaren ostean izango da Rolleski igoera Bi kedada dira: +9:30etan IMHko bidegurutzean lagun giroan Maripotzura igoera (ez da izena eman behar, baina jeisteko kotxeetan lekua gordetzea nahi baduzue, hobe izena ematea) Distantzia hemen ikusi dezakezue:  http://es.wikiloc. com/wikiloc/view.do?id=3304941 +12:10etan Idotorbera Roleski igoera kronometratuta (txirrindularien ondoren). Izena emateko interneteko formularioa bete, edo egun berean plazan eman daiteke izena Igoera kronometratua Idotorbera:  http://es.wikiloc. com/wikiloc/view.do?id=414134 Kargatzen... Beti bezela, izenematea debalde izango da. Dutxa zerbitzua ez dakigu lortuko dugun aurten. Goizeko igoera Maripotzura ez da kronometratuta izango, kedada bat izango da. Aurreko urteta

Espainiako txapelketak Euskal Herrian

Irudia
Oporren aurretik Berriako ibilkari blogian argitaratu naban idatzixak espero ez naban difusiua euki zaban; ESAITek bere iritzixa eman zaban, eta baita beste korrikalari eta mendizale batzuk ere  tartian Ainhoa . Berrian bertan ere agertu zan kontua eta inkesta bat ere zabaldu zaben, Barrenen ere agertu zan berria, eta Hitza batzutan ere esan zidaten agertu zala. Kalian ere makina bat lagun eta ezagunek gelditxu naute bere iritzixa emateko. Ametsik onenian ere ez naban imaginatuko horrelako oihartzunik! Bakarrizketan ibiltzetik edozein izan leikela blogarixa esatera ausartzen naiz, kar kar kar Egixari zor, kasu gehixenetan zorionak eman dizkidaten arren, badakit kontran pentsatzen dabenak ez dirala iritzixa ematera etorri, horretarako ausardiaz gain, gauzak oso klaru eukitzia bihar da eta; nik idatzitako testua argitaratzeko bezela (medallaren bat jartziarren nere buruari, kar kar kar). Oingo sarrera honekin eskerrak eman, aportaziuak batu eta konklusiua zabaltzia da helburua.