Argitalpenak

Data honetako argitalpenak ikusgai: Uztaila, 2010

ARNIZKAR

Irudia
ARno IZarraitz KARakatek ematen dio izena ARNIZKAR topaguniari.
Aurreko urtian Muskurutxuko Iruiya trikuarrian eta potzuan inguruetan hasi genduan ibilbidiak aurtenguan ere jarraipena euki dau. Deialdixan fetxa aldatu genduan arren ez genduan jende asko erakartzia lortu aurtenguan, halere, kantidadian ez, baina kalidadiaz ezin kejau, juntau ginanok oso gustora ibili ginan, eta hurrengo urterako plan berrixak inda bueltau ginan etxera.
Esperota bezela, elgoibartik oinez abantau nintzan motxilatzarra hartuta expediziora jungo banitzan bezela. Urkaregin Mutxopi zain naukan, eta lasai lasai abantau ginan Arnobate alderuntz. Han berriz, Alain zauan gure zain.
Arnoatera espero baino lehenago allau ginan, eta baja dexente egongo zirala abixatu ziguten arren, bada ezpada azken orduko despistauren baten zain egon ginan. Izan zan azken orduan berandutu eta gora igoko zala abixua pasau zigunik ere, baina azkenian hirurok bakarrik ekin giñon Jaun Beltz, Txominen lurretan barneratzeko bidiari. (Pizti…

Aratz Araiatik

Irudia
Astebeteko atzerapenakin, baina hemen nator jun zan astebukaeran indako ibilbidia kontatzera. Zapatuan Lekitxoko triatloia ikusten egon ostian,

De pirukeriak

domekan Araba Euskaraz Agurainen jarri zaben aitzakixan Araiara jun ginan Aratz in ondoren Agurainera juteko. Ajuria Urigoitia enpresa izandakuan laga genduan furgonetia, gaur egun erdi jausitxa daguan ekoizpen plantan.De pirukeriak
Enpresa hau bere garai onenetan lurran lanabes ekoizle garrantzitsuenetarikua izan omen zan. Ajuria familixak Gasteiz hiriburuan jauregi bat in zaban, Ajuria enea egun EAEko presidentian bizileku dana.Sirauntza bailaratik hasi genduan ixoera, izen bereko errekan jaiotzaraino. Ajuria urigoitiak fabrikarako bihar zitxuan elektrizitatia eta ura jaiotza honetatik hartzen zitxuan, eta igoerako bidia kanalizazio hauetako baten aldamenetik pasatzen da.Behin errekan jaiotza pasata, Imeleku (1319m) tontorra in genduan, eta ondoren Aratzeko (1446) tontorrera jun ginan. Ekaina izan arren, iparrak ondo jotzen zaban…