Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: June, 2016

Erraldoi txuriak 1/2: Aneto Estasenetik

Irudia
2013 urtean Erraldoi txuriak izeneko lasterketa bat antolatu zaben Benasquen. Azpian ikusi leiken bezela, Aneto, Posets eta Perdiguero tiroian egitia zan plana. Ibilbidia balizatu gabe egongo zan, eta hornidurak aterpetxietan izango ziran. Azkenian, neri gustatzen jatazen lasterketen teorixiakin bete betian ematen dau honek: Ibilbide oso luzia, markarik gabe, autosufizientzia maila handi batekin, eta mendi-mendixan tontorrak itxen.

2013an lasterketara juteko prestatzen ibili ginan, baina eguraldi onik ez zan espero astebukaera hartarako, eta bertan behera geratu zan azkenengo momentuan. Hurrengo urtian, 2014an ere saiatu ziran antolatzen, baina azkenian ez ziran ausartu egitera.
Egixa esan, antolatzailientzat kriston fregaua da. Gu gainetik ibili ginan kalkuluak itxen, eta seguruenik ibilbidian erdixan Angel Orus edo Estoseko aterpetxian lotan geratu biharko ginala pentsatu genduan, gabeko arriskuak saihesteko.
Mendixa neguan arriskutsua da, eta are gehiago gabez. Izotzetan labaindu (…

Errexiltar Andresen omenezkoa Picosen

Irudia
Beno beno... hilabete ta piku lana eta ikasketetan guztiz murgilduta. Banator berriz elurretako kontuak berbizitzeko gogoz

Martxuan 19-20
Aurtenguan ere Errexiltar Andresen omenezko lasterketara jun ginan Picoseran. Oinguan Luismik gonbita egin zigun bere autokan juteko, luxu Asiarra!!!

Kike, Luismi, Javi eta ni, laurok jun ginan autokan. Neretzat amets bat bezela izan zan, zenbat gustatzen jatazen autokarabanak!!! Euki nuan autoka bat, eta egunen batian beste bat ere eukiko dot! Eta bitartian,lagun batekin edo beste batekin ibiltzeko aprobetxatu bihar!!

Gainera plan bikaina zan, laurok Rutorrera (Alpeetako lasterketa batetara) juteko plana egina geneukan eta. Bide batez, gaztieri ixa ardo beltza besteko rekuperante batzun berri eman genien, hau da, tamagotxi, zuku eta abarretaz erakusteko aprobetxatu genduan, a ze parriak egin genitxuan horren kontura.

Azken lasterketa Altitoy izan genduan hilabete lehenago, eta sentsazio txarrak eukitzian oroitzapena neukan. Gainera, lanian estres h…