Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: April, 2014

Valsorey-Zermatt (Chamonix-Zermatten 3.etapa)

Irudia
3.eguna: 50km +2800m -4100m
Valsoreyko aterpetxetik urten eta Plateau du Couloir (3650m) igo bihar genduan kanal batetik, trabesia osoko punturik garaiena. Ondoren pixkat jeitsi eta Sonadoneko lepua (3500m) igaro bihar genduan eta hemendik Otemmako glaziarran sarrerara 2250mra arte jeitsi. Normalian hau etapa bat izaten da Chanrioneko aterpetxeraino (argazkixan gorriz).
Gero Ottenmako glaziarra igo bihar genduan (normalian hau beste etapa bat izaten da Vignetteseko aterpetxeraino, argazkixan berdez, baina eguna aprobetxatzeko Pigne d'Arolla tontorra itxeko aukera dago alboko Brenayko glaziarra hartzen bada) eta puntu horretan, azken etapakin bat egingo genduan Col de l'Evequen (3500m) (argazkixan marroia eta berdia batera). Hemendik, Arollako goi glaziarrera jeitsi ostian, Col de Mont Brulé (3400m) egin eta bukatzeko Tsa de Tsan glaziarretik Col de Valpelline (3550m) izango zan gure azkenengo igoera. Matterhorn-Cervino parez pare geneukala Zermatteraino (1600m) jeitsiko ginan …

La Fouly-Valsoreyko aterpetxea (Chamonix-Zermatten 2. etapa)

Irudia
2.eguna: 28km +2900m -1500m

Bigarren egun honen aurrikuspena ez zan txarra, Basseteko lepua igo, Combe de l'A ladeatu eta Gros Six tontorra egin, 2700 eta 2800mtakuak hurrenez hurren. Ondoren Toules-eko presatik Bourg St Pierre herriraino jeitsi, eta azkenik Valsoreyko aterpetxera ixo bihar ginan 3000mtara.

Bazakigun kilometrada handixa eta desnibela 3000m inguruan izango zala gaurkuan ere, baina eguraldi ona espero zan eta ez genduan larregiko altueran pasako. Hurrengo egunerako indarrak hartzeko egun bat bezela planteatuta zaukagun.

Goizeko 5etan abantau ginan Aubergue des Glaciers-etik . La Foulyko eski pistetan bertan dago, eta eskixak jantzitxa abantau ginan. Basseteko gainaren erdixa eski pistetatik barrena in bihar genduan. Bezperan ikusi genduan elur askorik ez zauala eta porteatzia tokatuko zala, baina eski pisten zatixan elurra bazauala ematen zaban.
Pisten planua ikusi eta pista urdin bat zanetik abantau ginan, baina hasi orduko eskixak kendu eta jantzi hasi ginan elurr…

Argentiere-La Fouly (Chamonix Zermatteko 1go etapa)

Irudia
1.Etapa: 28km +2800m -2400m

Aurreko sarreran aipatu bezela, horrela tokatu zalako, Argentiere-Zermatt bidea osorik eta hiru egunetan egiteko asmua geneukan. Lehenengo egun honetan bi lepo besterik ez genituen pasa behar, horrela ikusita ez dirudi beste munduko ezer, baina alpeek beste dimentsio bat daukate, desnibela ikustea besterik ez dago:

Chardoneteko leporaino igoera osoa teleaulkirik eta Argentiereko aterpetxean lo egin barik, luzia da. Argentiere 1200mtan dago, Chardoneteko lepoa 3300mtan (lehenengo igoera 2100mtakoa! Hasteko, 6-7 ordu igotzen pasatzia aurrikusten genitxuan!!).
Hurrengo igoera 2800m inguruan  hasiko genduan eta berriz ere 3350mtara igaro, azken jeitsiera 1600mtara jeisteko, La Foullyra. 3000mko desnibeletik gertu ibiliko ginala jakitun ginan, baina lehenengo eguna danez, indarrak soberan eukitzia espero genduan.
Hori gutxi ez, eta bi lepoetan zati teknikoak zaozen eta horrek martxa asko motelduko zigula bazakigun. Chardoneteko lepuan gainera, kolak egotia ere …

Chamonix Zermatt

Urtiari ginda jartzeko, aste santuan alpeetara jutia pentsatu genduan Aran eta bixok. Azkenengo hiru urtietan egindako plana baina eguraldixagatik burutu izan ezin doguna errepikatu genduan, Chamonixetik Zermatera arteko bidia mendiz eskixekin itxia. Mendi eskixan klasiko bat da ibilbide hau, alpinismuan bi hiriburuak batzen ditxuna, edo Mont Blanc eta Matterhorn-Cervino mendixak batzen ditxuna. Historia hemen ikusi leikezue Nik lehenago ere eginda neukan lagun batzurekin, eta oso ruta masifikaua begitandu jatan. Gainera ibilbide honetako gidaliburu gehixenek hasteko Grand Montets pistetako teleaulkixak hartzia gomendatzen dabe, eta Suitzako zati bat taxian egitia (Champexetik Bourg St Pierre edo Verbierrera igoera errepidez). Izan ere, ruta honen masifikazioak bi ibilbide ezberdin erabiltzia ekarri dau Suitzako partian, bata Bourg St.Pierretik doana, eta bestia Verbier eski estaziotik, bi ibilbide paralelo, azken etapan batzen dirana normalian.
Guk beste filosofia batekin egitia pen…

Eta orain zer?

Pierra pasa ondoren jende askok egin dit galdera hori, lasterketak bukatuta eskixa utzi eta beste zerbaitetan hasiko banintz bezela. Neretzat lasterketak ez dira helburua, bitartekoa baizik. Lasterketek neguan entrenatzera motibatzen banaute ere, eta lasterketetan oso ondo pasatzen badut ere, neretzat mendi eskiaren helburua mendia egitea da (bere izenak dioen bezela). Egunik motzenetan elur jausi berrixa eta eraldatu gabia egoten da, honek elur jausi arriskua eragiten dau goi mendixetan. Horregatik, neguan, mendi txikiak eta pisten inguruak bilatzen ditxugu ibiltzeko. Baina orain, udaberrixan, goi mendixetan elurra egonkortuta dago, eta negu osuan lasterketetan ibili ondoren sasoi puntu onian egoten gera. Hau da mendi eskixan momentu politxena neretzat!! Aprobetxatzeko mila plan dauzkat, ia eguraldixak laguntzen digun, ze pasatu izan da udaberrixan eurixa itxen hasi eta astebukaera guztietan elurra nola juten ari dan begira geratzia ere... Jungo naiz etapa honen berri ematen!

Pierra Menta 2014 konklusiuak

Irudia
10 egun Pierratik bueltatu ginanetik, han bizitakua perspektiba pixkatekin ikusteko denbora da.
Aurreko Pierran ateratako konklusiua bera da oinarrixan, Pierra eta antzekuak dira gehixen disfrutatzen ditxuten lasterketak. Neri etapa luziak igoera luziekin hobeto juten jataz, ritmo aldaketak gaizki eramaten ditxut, hastia asko kostatzen jata. Aldiz, igoeren goiko partera iristen naiz ondo, indarrakin.

Urtian lasterketa handi hauetako bat itxia helburu politxa da, Mezzalama, Adamello eta abar. PDG eta Rutor oraindik pendiente dauzkat, aber hurrengo urteko plana zein dan. Beti esaten dot Pierrara urtero jungo nintzakela, baina lanian ezin dot martxuan erdixa jai urtero eskatu, lanez lepo egoten gera eta. Horregatik, ia bi edo hiru urte barru ondo suertatzen dan eta berriz ere juteko aukera daukaten.

Pierra aurreko lasterketa luzeena (2000m desnibeletik gorakua), Altitoya, lehertuta bukatu naban. Oindiok ez nenguan sasoi puntu onian, eta nere burua aurrian ikustiak ahal nuana baino gehixo…