Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: January, 2013

Luchon toujours

Irudia
Nora jun erabaki ezinik, Pantikostran bertikal bat zapatuan (hemen denborak) eta Luchonen lasterketa oso bat domekan. Luchoneko planak gehiago erakartzen gintuan, lasterketa osuek gehixo asebetetzen gaitxuelako, igoerak, jeitsierak, aldaketak, gauza asko egin bihar dira teknika asko kontrolatu eta beraz, gauza asko gertatu leikez tartian eta mendi eskixan lasterketen xarma hori da neretzat behintzat. Beraz, Luchon edo Pantikostra aukeratzeko zalantza egualdixan zauan. Elur pila bat bota dau azken aste honetan berriz ere, eta lasterketa luze bat egiteko arazuak egoten dira horrelako baldintzekin, beraz, suspenditzeko bildurrez, Pantikostrako plana ixa itxitxa geneukanian konfirmatu ziguten Luchonen lasterketa egingo zala, eta 1600mtik gora edukiko zabala. Beraz, hori jakinda, zalantza gutxi; azkenian Luchonera jun ginan.
Javi eta bixok plana in, eta gurekin etortzera animatu zan Ander gaztia. Honek bai meritua, berez ibilbide motxian parte hartzia tokatzen jakon arren, eta irabazteko …

Eskiko lasterketak

Irudia
Eta behin eskiatzen hasita, konturatu orduko iritsi ziran lasterketak ere.
Gabonetako oporrak hasteko, Luchonen egon ginen lasterketa bat korritzen. 
Denboraldiko lehenengo lasterketa izan zen, oso goiz, baina oso gustora ibili ginen bertan. Bueno, bat barik, 3 lasterketa 2 egunetan egin genitxuan, ez da gutxi!
Lehenengua sprint erako lasterketa izan zan. 80mko igoera motxa, maria buelta batzukin, zati batian eskiak bizkarrera bota, berriz hanketan jarri, fokak kendu eta behera. Atzian telesilla azpixan ikusten dia ibilbidian markak

De 2012 Urria
Habilidadia da kontutan gehixen hartzen dana hemen. Txiripaz finalera iritsi nintzan!!! Hain txiripa izan zan, ezen, ez nintzala ohartu, eta finala ikustera goiko partera igota nenguan irtetzeko nere izena esaten hasi ziranian. Haciendo grande el mito!! Ez naban inundik inora espero Wilfried Jumerekin finala leihatzen egotia, ez horixe.
Bigarren lasterketa igoera bertikal bat izan zan, 600mko igoera egun berian. Sailkapenak: Igorrek 4…

Prostituziua

Irudia
Konturatu orduko, prostituzioko zubixa gainian eta elurra bota berri. Joe, 0tik 100era di-da batian!!! 4 egun jai, zer egin, nora jun... nafar piriniuetara juteko asmotan ginan, baina horra ere ez ginan ausartu elurjausi arriskuagatik. Azkenian Candanchura eskiatzera. Candanchun (pista gehixenetan bezela defizitarixuak diralako) diru faltagatik, irikiko ez zanan zurrumurruak egon ziran, eta denboraldixa halaxe hasi zaben, soilik beheko partia zabalduta. Tuka osua trabeluen esku zauan beraz. Egunen batian altitoyan baino jende gehixo ibili omen zala esan zaben.  Justu aurreko astian nabaritxu naban furgonako berogailua ez zabilela. Astian zihar konpontzera eraman, eta lasai jun ginan eskiatzera. Baina... berogailuak berriz ere kale. Itxuria danez, garbitu egin zidaten, baina honekin ez zan nahikua eta hiru pieza aldatu biharra eduki naban ondoren. Baina txarrena, zubixan egun bat eskiatuta, bigarren egunian eguraldi txarra sartu zan, eta pixka bat eskiatu ondoren buelta egin ge…

Negua hasi da

Irudia
Aurreko post-ian aitxatuta bezela, udako oporrak blogian kontatzen bukatzeko astixa euki aurretik, neguan sartu gera jada, eta lagunak galdetzen ari jataz ia nundik ibili naizen eskixekin, ea nola dagoen lekuren bat, bestea... Ez daukat beste erremediorik, faltan hainbeste botatzen dozuen bloga eguneratu biharko dot beraz! Aurredenboraldixa sagarra batzen eman dogu, ondoren sagardua eta sagar zukua egiteko,
De 2012 Urria
eta aprobetxatzen dot sagar zukua mundiala urten jakula esateko (propaganda itxia debalde danez hemen!) eta sagardua ere itxura bera hartzen ari da. Ia fermentaziua noiz bukatzen daban...
De 2012 Urria
Edozein kasutan, aurredenboraldixa fisikua izan zan gehixen bat, sagar bilketak, sakuak karriatzia, tolaria estutzia eta abar tokatu ziran eta, kar kar kar.
De 2012 Urria
Lankide batek esaten daban bezela, izerdixa bota genduan, baina zeozeren alde, ez alper alperrik normalian egiten dogun bezela! Beraz, Behobia, karakate eta abarretan fisikoki oraindiok oso be…

Oindiok oporretan

Irudia
Udako oporrak kontatzen bukatzeko astixa hartu gabe nabilen bitxartian, eskiatzen hasitxa gaude, hau da panoramia! Halere, post honetan jungo naiz oporretako kontuak jartzen, eta bitxartian orrixa pasau eta eguneratuko dot bloga. Izan ere, horixe izan da urte berrixakin egin doten proposituetako bat!
Lehenengo bideuan Tavascan inguruan egiten dan La porta del cel ageri da gehixen bat, eta hor inguruko bailara eta mendixak, Andorrari pegauta, baina oindiok mendi izaera mantentzen dabenak, izan ere, Andorra gaur egun oso esplotatuta dago, esplotauegi, xarma guztixa galduta nere ustez.


Bigarren bideuan Parc nacional de aigues tortes i estany de saint mauricin egindako ibilbidiak daoz, leku ezberdinetatik sartuta parkera. Hemen famosua da Carros de foc ibilbidia, ultretan ezagunetaikua, aterpetxez aterpetxe egiten dan ibilbidia


Hirugarren zatixa laister publikauko dot post honetan bertan