Baigorriko midi-Espades Reunion Sindicale

Aspaldiko urtetako
usadioak tentatu arren, Santomasak mendian pasatzea erabaki genuen.
Txiriosek beti bezela plan ukaezin bat gomendatu zidan. Elur gehien
Luz inguruan dagoela dirudi, eta joango gara haruntz? Larunbatean
Baigorriko midi egiten saiatu gaitezke, eta igandean Espadeseko
Reunion Sindical?
Eing? Nola Reunion
Sindical? Hori haitza dok, eta zaila nere eskalada mailarako! Gainera
katu hankak jarri nahi dituk elurretan? Hi pitzatuta hago! Aurreko
saiakeran kale egin genian eta oraingoan...
Beno, hi, galtzeko
ez zeukeagu ezer! Txarrenean eskiekin di-da batean jeitsiko gaituk!
Bai, arrazoia,
benga, guazen ba!
Eta horrela jun ginan. Eguraldi aurrikuspena larunbaterako nahiko exkaxa zan, baina iganderako epel, haizerik ez eta eguzkixa. Tournaboupeko parkinetik urten ginan, ze Superbaregeserako karretera eski pista bihurtu dabe. Hobe, hartara pixka bat gehiago fokeatuko dogu!
Haseran jende pila bat ikusi genduan aurretik, baina Onceteko lakuan alturarako danak pasatu, eta hortik g…