Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: January, 2015

Urbixa Ski Alpinismoa

Irudia
Ikaragarria aurreko astebukaerakoa! 3 Egun Urbixan eskiatzen, etxera bueltatu, botinak, guantiak, arropa kalefan lehortzen laga, hurrengo egunian berriz hartu eta orduerdixan eskiatzen! Jacako etxe batian egotia modukua izan zan!
Barixakuan aspaldiko konpromezu bat medio Oñatira jun nintzan eguerdixan, eta ahal izan nuanerako Arantzazun, eskiatzeko botak jarritxa nauan

Isasik esan zidan Kanalanditik bajatzeko asmua zaukela, baina otsaurteko bidia itxitxa egongo zanez, Zegamatik gerturatu eta kanaletik bertatik ixoko zirala. Gutxi gora behera denborak kalkulatu, eta eurekin tontorrian egoteko denboraz nenbilela ikusi naban.


Arantzazutik abantatzian giro onegixa ez egon arren, gero eguzkixa urten zan eta horrelako paisajiak ikusteko zortea euki naban, hau bai oparixa!


Inguru guztixa txuri, arboletan ere elurra, eta raketekin zabaldutako bidia Urbixaraino!! Paradisua inun bada, honen antzeko leku bat izango da, seguru.


Urbixara allatzen, ermitxako sarrerako elurra kentzen gizon bat. Gal…

Astuneko hautsak eta Ski-O Somporten

Irudia
Astebukaera honetarako aurrikuspenak ikusita, elurra bota berri eta zapaturako eguraldi nahiko ona egingo zabala, tenporada osoko astebukaera onenetariko bat izan zeikiela ematen zaban.
Batakin, bestiakin, zer noiz nora, ezin definitu, eta azken ordura arte ez nuan jakin zeinekin nijuan.
Printzipioz bi egunetan fokeatzeko asmotan guazen, baina domekarako eguraldixa exkaxtuko zabala ematen zaben, eta Maddik Somporten Ski-Orientazio lasterketa bat zaola bota zaban. Berakin Tor des Geantsen egondako lagun batzuk antolatzen omen zabela, eta eurekin egoteko gogua zaukala.
Barixakuan urten baino 10 minutu lehenago eman genduan izena domekako proba horretan, beraz, plan erdi eginda.


Barixaku gabian Candanchura allauta, elurra bota bai, baina gehixegi ere ez zaola ikusten zan. Halere, tenperaturak onak ziran elur hautsa egoteko, eta gutxi botata, mendixan ibiltzeko seguruo! Goizian jaiki eta ni nerbixuak jota, elur hautsa daon guztietan bezela. Geratuta gaozen urtetzeko, baina ezin arrankau, …

Karakate 1+

Irudia
Lagun hintzenik Alex
ezin dogu uko
Gure adiskidantza
ez dok agortuko
Sortaldean Izarraitz,
sartaldean Urko
Elur nahiz eguzkitan
gaituk elkartuko
Karakateko gaina
dok horren lekuko


Atzo elur pixkatekin!!

Pene det Poury: Hautacam-Bareges trabesia buruan

Irudia
Gabonetako oporretako azken eski eguna ere zoragarrixa izan zan.
Luzera bajau, eta UltraAzpikin topatu ginan. Ni katarruakin oso fucked nauan, eta siestan geratu bitxartian hauek garagardotan ibili ondoren afaixakin ere etorri ziran.
Bezperan, Barbe eta Esquio D'Assou egin genitxuanian, furgonara allau ginanian azaldu zan Enrike Baregeseko Tournaboupen. Luzen berakin egon ginan aurretik, eta egun horretan goizian abantatzian ere ikusi genduan bere furgona, baina familixakin zaonez, ez molestatzia pentsatu genduan.
Normalian Enrike ere gurekin egon izan da kriston bueltak in ditxugun askotan, hala eginda daukat berakin (eta Aranekin) Frondellas Callou de Soquesetik, Bareges-StLary-La Mongie-Bareges (Tourmaleteko itzulia) eta beste hainbat eskiada luze eta guapo.
Oinguan, azken horrekin lotuta, Hautacam-Bareges, Andoni zenak beti esaten zuan trabesia egiteko lehenengo harritxua jartzia nahi genduan, bidia deskubritzia.
Hautacamera jun ginan berriz ere eta laurok urten ginan oinguan…

Bareges: Pic de Barbe-Esquio d'Asou

Irudia
Gabonetako eskiadekin segitzen, Cauteretsera jutekuak ginan, baina azkenian Luzetik Baregesera jutia erabaki genduan. Hautacametik Pic Leviste ingurua elurrez oso ondo zegoela ikusi genduan, eta oraingoan mendikate honen hego aurpegia ikusi nahi genduan.

Altitoyko etapa tipiko baten antzera, Baregeseko pistetatik hasi eta Pic de Barbe in genduan. Hego aurpegi goxuak neukan katarruari sekulako mesedia egin zion, eta lasai igo ginan, ondoren eguna luzateko asmotan. Ni arropa zaintzen, eta batzuk txaleko hutsian (literalki) zauden tontorrian, kar kar kar



Hemendik, igo genduan hego aurpeixa berriz ere bajau genduan. Elurra ikaragarri ondo zauan, sopa delux!! disfrutau edarra hartu ostian, Barbe eta Bedera arteko lepua igaro genduan eta Lac Vert-eraino jeitsi ginan.
Lepotik behera, bakar bakarrik egon ginan egun osuan. Hura zan pakia!
Zalantzan gaozen oindiok ura ikusten zan lakua Lac Bleu izango ete zan. Ondoren konfirmatu genduan bazala! Momentu horretan fokak jarri eta Merlheu tontorre…