Toy bailara-Hautacam-Pic Leviste

Urtia hasteko aje edarra bueltaka, mendira urtetzeko hilan hirua utzi genduan. Urtia bukatzeko elurra bota zaban arren, gutxi eta haiziakin izan zan. Halere, ipar isurialdian elur gehixo bota zabala ikusi genduan, beraz, bi aukera aztertu genitxuan, Araneko bailara edo Toy bailara.
Azkenian Toy bailarara jutia erabaki genduan.

Sokak eraman edo ez ere zalantzan egon ginan azkenengo momentura arte, baina elur berrixak haiziakin ertzak kornisekin utzi zitxuala pentsatuaz, eta baldintzak nolakuak ziran ez zakigunez, ez arriskatzia pentsatu genduan, eta mendixan ibiltzia eskixekin "en estado puro", erabaki genduan.

Aspaldixan Hautacam buruan bueltaka nenbilen, eta zer, eta Txiriosek proposatu zidan: Hi, Hautacamera juten bagaituk?
Joe, ba bai, aukera ona. Gainera Hautacameko mendikatia izango da prantziako lautadatik gertuen daona, elur gehixen bertan egongo da seguruenik. Oraindik iritsi gabe nauan, baina kriston goguakin bertara allatzeko. Andoniri beti entzun izan diogu elur gutxi egon arren, Altitoy itxeko hemen beti egon ohi dala elurra.
Halaxe ba, gerturatu ginan Hautacamera.

Goizian urten eta eguerdixa baino lehenago eskixak jarritxa. Pistak zeharkatu eta sekulako trazak zabalik. Txiriosek esaten zidan: Honek pierra ematen jok, zelako aztarnia!

Isabyko lakura allau, eta intuiziua juten laga genduan.

Traza senduenak segi genitxuan 2100m ingurura arte. Hortik gora zalantzan segi genduan, jende askok hemen bueltia eman zabala ematen zualako. Hortik gora elur hautsa azpiko izotz gogorrakin tartekatzen zan, arriskutsu ere egiten zualarik.
Lehenengo saiakera Soum Arrouyra egin genduan, baina elur gogorra eta traza gutxi, berandu zanez, eta arriskatzeko gogo gutxi, beste aldera tiratu genduan.

Nik uste guk Pic Leviste aldera hartu genduala bigarren aukera honetan. Leporako metro batzuk falta zirala, izotza ikusten zan, eta kranpoiak jantzi eta pioleta ere ataratzia erabaki genduan. Mendixan bada ezpada gauzak ondo itxia komeni, batez ere hain egun hotz eta haizetsuak pasau badia aurretik.

Lepua pasau ondoren, udaberrira bueltatu ginan, epel, elur astun sakona, tontorrerako pasiara gozada bat izan zan, paisaia gure aurrian agertzen hasi zan.
Gonbaratu iparra eta hegoaldeko elurran ezberdintasuna!

Tontorrian zeozer jan, eta behera. Lehengo pala udaberri elurretan, inklinaua eta erorketa txarrekua izan arren, erraz dominatzekua izan zan.
Kanalian berriz, 8bat metroko izotz gogorra zaon. Horren ondoren hautsetan sartuko ginan. Saiatu nintzan pioleta eskuan hartuta eskiatzen bajatzen, baina kantuak ezin ziran izotzetan sartu, eta pioleta bota, eta txiriosen laguntzaz remontatu nuan, krapoiak jarritxa bajau genitxuan berriz ere metro hauek. Ahal dala, ez arriskatzia hobe!
Hemendik behera, josi eta abestu, oso jeitsiera disfrutoia egin genduan. Pixka bat bariatze aldera, Petite Estibere bailaratik bajatu genduan, ixo genduanan paralelua dan bailaratik. Honi eguzki gutxiok jotzen diola zirudien, eta elur hauts gehixo aurkitxu genduala pentsatzen dou.

Ikaragarrixa lekua, mendi txuri dala ere esan leike, Gouterreko aterpetxia ere antzeman leiken.
Baina batez ere, Iñaki plaentxiarra goguan euki genduan momentu askotan. Berakin eskiatzia bezela izan zan eraren batian. Ez dakit hemendik geratu zan, baina urruti ez zaola antzematen genduan, leku zoragarri honetan betirako.
Halakoxia da bizitza, ez gaoz betiko, baina oroitzapena geratzen dan artian bizirik mantenduko gera
Gora bihotzak!
Eta ez, ez zan menditxuri. Hautacam zan, baina, zer axola dio horrek, leku aparta da zalantzarik gabe

Laister bideoa eta hurrengo egunetako irteerak. tu 2 kontinued

Iruzkinak