Pene det Poury: Hautacam-Bareges trabesia buruan

Gabonetako oporretako azken eski eguna ere zoragarrixa izan zan.
Luzera bajau, eta UltraAzpikin topatu ginan. Ni katarruakin oso fucked nauan, eta siestan geratu bitxartian hauek garagardotan ibili ondoren afaixakin ere etorri ziran.
Bezperan, Barbe eta Esquio D'Assou egin genitxuanian, furgonara allau ginanian azaldu zan Enrike Baregeseko Tournaboupen. Luzen berakin egon ginan aurretik, eta egun horretan goizian abantatzian ere ikusi genduan bere furgona, baina familixakin zaonez, ez molestatzia pentsatu genduan.
Normalian Enrike ere gurekin egon izan da kriston bueltak in ditxugun askotan, hala eginda daukat berakin (eta Aranekin) Frondellas Callou de Soquesetik, Bareges-StLary-La Mongie-Bareges (Tourmaleteko itzulia) eta beste hainbat eskiada luze eta guapo.
Oinguan, azken horrekin lotuta, Hautacam-Bareges, Andoni zenak beti esaten zuan trabesia egiteko lehenengo harritxua jartzia nahi genduan, bidia deskubritzia.
Hautacamera jun ginan berriz ere eta laurok urten ginan oinguan, Enrike, UltraAzpi, Txirios eta neu.

Azpik bueltatzeko prisa, eta lehenengo lepoko mendi batzuk in zitxuan, eta buelta in zuan Elgoibarrera. Bestiok oinguan Lac d'Ourreteko potzura jun ginan. Hemendik bidia ebidentia da, bailara luuuze luze bat pasatu bihar da. Eguzkixak apenas ematen zion bailara honi, eta elur hautsa zauan, baina nere katarruantzat ez zan izan lekurik aproposena.

Bailaran aurrera, Pene Lounque aldetik jeisten ziran markak ikusi genitxuan, batzuk bai disfrutatuko zabela bailara honen elur hautsakin!

baina gu bailara luze honen barreneraino jun bihar ginan.

Egixa esan intuiziua juten laga besterik ez genduan in trabesia honen pausu naturalena bilatzeko.
Bueno, intuiziua, eta markak segi, ze egun hauetan ixa danian zauan eski markaren bat

Bailaran bukaeran, atzian ikusten zan tontorra egin genduan. Esan leike Pene det Poury edo izan leikela tontor hori, baina hori ere ez dakigu seguru. Leku edarra zala, eta kerizpetik urten eta eguzkixan primeran egon ginala, askoz gehixo ezin esan.
Esquio d'Assou parez pare, eta Midi barrenian
Azpixan Lac Bleu zaukagun, eta bezperako Esquio d'Assou parez pare. Hemendik aurrera Lac Bleuraino Altitoyan bajau geran sentsaziua geratu jatan. Leku hau paregabia da zalantzarik gabe

La Glereko aterpetxia eta Espades parez pare. Hauek bai eguraldi bikainak bistez gozatzeko!

Eta honekin eta sarrera honen haseran komentatu dotenakin, egunen batian Hautacam-Saint Lary trabesia itxeko lehenengo harrixa jarritxa daola komentatzen jardun genduan Enrikekin.
Plan politxa izango litzateke adibidez Morkaikorekin autobusak Hautacamen laga, fokeatzen Baregesera jun. Baregesen lo inda, biharramunian Tourmaleteko itzuli horretan egin genduan lehenengo zatixan Bastan ingurutik jeitsi eta Saint Laryko pistetara remontatu, eta hemendik mantxo mantxo Pla d'Adetera. Autobusari hona etortzeko esanda.
Gainera plan honek alternatiba asko eskaintzen ditxu fuerte daudenentzat, Zapatuko etapan Baigorriko Midira arteko edozein mendi in leike bidian, eta Domekako etapan Madamette, Quatre termes, Pourterras, edo Saint Laryko pistetako tontorren bat ere bai.
Arazua da egun bakoitzian 3bat bidar fokak jarri bihar dirala, kilometrotan luzetxua izan leikela, eta minimo egun bakoitzian 1500m desnibela itxeko gaitasuna euki bihar dala, beraz, eskursiua itxeko maila minimo bat biharko dala. Baina ingou zeozer, lehenego harrixa jarritxa dao eta!

Eta bueltan hauxe ikusi genduan, jendia parapentiakin saltotzen, atzian Moun Né daola (Cauteretseko pisten gainian geratzen da)

Egun zoragarri haueri despedida, kuadro bat ematen zaban! Parapentia ikusten?

Iruzkinak