Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: September, 2015

Debabarrena I.RAIDa

Irudia
Aspaldixan neukan RAID bat zer zan probatzeko gogua. Lolo goi mailan dabilen arren, badaoz Elgoibarren maila oso onian badabizen beste batzuk ere, eta kabroi haueri jarraipena itxen, probatzeko gero eta gogo gehixo neukan.
Urtarrilian estrainekoz Maddin lagun batzuk antolatzen zabenez, Eski-Orientazio proba batian parte hartu nuan (esperientzia oso politxa, baina txapelan bila juteko orduan desorientau nintzan, jeje). Ordutik ez dot orientazio edo RAIDen batian parte hartzeko aukerarik eduki.
Udaberri aldian hasi zan zurrumurrua Elgoibarren RAID bat prestatu bihar zabela. Jope, horrelako aukera ezin alperrik galdu.
Bikoteka danez, nola ez, Txiriosi komentatu nion. Honek gogua bai, baina mendiko bizikletarik ez zeukala. Irailan erdi aldera utzi ziuen bizikleta bat, eta hala urten ginan pare bat bidar mendikletan (beste era batian esanda, Txirik azken 15 urtetan mendikletako hirugarren eguna zeukala zapatuan RAIDian! Nagusitan zu modukua izan nahi dot).
Udan deskonektau itxen dogunez, s…

Pyrenaicako bloga

Irudia
Uda betian Pyrenaicatik nerekin harremanetan jarri ziran, kolaboratzaile berri bila zebiltzala, eta ea nik kolaboratu nahiko nuan eurekin. Eztakit Izaskun ez ete dagoen horren atzetik, ze berak ere bere aldetik komentatu zidan fetxa beretsuetan. Edozein kasutan, neretzat ohore bat da bizi osoan etxean jaso doten mendiko aldizkarixakin kolaboratzia, eta noski, baietza eman niuen. Di-da batian Pyrenaicako blogian publikatzeko baimena jaso nuan, eta ordutik gaur arte, lehenengopost-a publikatu doten arte, nahiko bertigo euki dot kontu honekin. Kontziente naiz nere bloga ez dala beste munduko ezer, teknikoki ez naiz puntakua mendiko kiroletan, horregatik, krokisik edo bestelako datu teknikorik ez jartzen saiatzen naiz. Baina hori horrela izanagatik ere, mendixan pila bat disfrutatzen dot eta nere blogian horixe isladatzen saiatzen naiz. Beno, hori eta naturarekiko daukadan sensibilitatea, eta noski, nere hizkuntzagatikoa ere bai. Eta horregatik, garai batian Berriako Ibilkariko atalakin …