Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: March, 2011

Formigai ingurua

Irudia
Jun dan astebukaeran, zapatu eguerdirako txarra aurrikusita zauan, eta domekan aprobetxatzeko uneren bat egongo zala esan zabenez, leku seguru batetara juteko plana in genduan. Nora jun asmatu ezinda, azkenian Formigaleko pisten Anayeteko parkinian in genduan geldiunia.
Zapatuan Culibillas alderuntz jo genduan, beti ere noiz txartuko zain.
De 2011 Martxoa

Hasi ordurako pistak albo batera laga, eta inguru horretan dauan kaka guztitik salbatzen diran tontor hauetaruntz jun ginan. Culibillas lehenik
De 2011 Martxoa
Oraindik eguraldixak aguantatzen zabanez, hegoruntz daguan kanala jeitsi eta Arroyerasera jun ginan Izas aldetik. (Atzian Culibillas eta eskumatan kanala)
De 2011 Martxoa
Arroyerasera iristeko eskiak kendu eta leku nahiko bertikan bat pasatu genduan, leporainoko buelta guztia ez ematearren. Eskerrak elurra ondo zegoela!
De 2011 Martxoa
Marroia gerturatzen, une batzutan elurra ere bota zigun, baina oraindik aprobetxatu zitekeela ikusi eta Anayeteko lakuetara jeitsi ginan.
Lakuetatik horr…

Macaïco 2.0

Irudia
De 2011 Martxoa
Jun dan astebukaeran, Morkaiko 2.0 planaren barruan Mendi Eskia Denontzat izenburupean irteera in genduan.

Teorian Lariz, Leo eta ni ginan bultzatzailiak, baina atzetik jende pila bat egon da, Txirios, Eñaut, Morkaikokuak eta nola ez, gure lider espirituala dan Iñasio esate baterako.
Astebukaera mundiala izan da, primerako eguraldixa, aukeran beroegi in daban arren, azken 20 urtetako ilargi beterik handixena, eta elur jausi berrixa, danetik tokau jaku astebukaera honetan.
23 lagun juntau ginan, eta azkenian Baregesetik La Glereko aterpetxera igo ginan zapatuan

Domekan aterpetxetik Turon de neouvielle in genduan 23 lagunok!

Kriston girua egon da, eta hurrengo urtian errepikatzia kostako jakun arren, saiatuko gera berriz ere irteera majo bat itxen.
Morkaikotik igotzen ez badabe, bidixo ikusgarri batzuk ere igotzen saiatuko naiz hurrengo egunetan, momentuz, argazki batzuk uzten dizkizuet gure astebukaerakin disfrutatu dezazuen zuek ere.
De 2011 Martxoa
De 2011 Martxoa
De 2011 Martx…

Asperi itzulia

Irudia
Astean zihar Aizkorri aldia eta bereziki butreaitz mendi eskia egiteko leku aproposak bihurtu ziren, ahal zuenarentzat behintzat. Ni lan eta lan!
Astebukaeran berriz, Jacatik pasatu bihar ginan trabesiako bota batzuk erostera. Zapatua aprobetxatu nahian, aspaldiko partez Somportera juan ginan iraupen eskia egitera. Puff, paliza handia hartu genduan, eta ez gehiegi egin genuelako preziski!
Elurra bazegoen, batez ere aurtengo denboraldiaren zati handi batean Somporteko pista itxita egon dela kontuan hartuz gero. Baina sarri gertatzen dan bezela, hemen elurra botatzen dabanian piriniotara ez da gehixegi iristen, nahiz eta iristen dana kalitate oso onakin iritsi.
Edozein kasutan, ondo etorrixa izan da elurte hau.
Aspe ingurua txuri txuri zauan, haitzik ez zan ikusten tontorretan, eta ni kamara etxian ahaztuta!!! azken ordura arte burua lanian eduki naban eta horrela ez dago motxila bihar bezela prestatzerik.

Zapatu arratsaldian botak erosi ostian, Aisara jun ginan, Aspe Hegoaldetik igotzeko as…