Formigai ingurua

Jun dan astebukaeran, zapatu eguerdirako txarra aurrikusita zauan, eta domekan aprobetxatzeko uneren bat egongo zala esan zabenez, leku seguru batetara juteko plana in genduan. Nora jun asmatu ezinda, azkenian Formigaleko pisten Anayeteko parkinian in genduan geldiunia.
Zapatuan Culibillas alderuntz jo genduan, beti ere noiz txartuko zain.
De 2011 Martxoa


Hasi ordurako pistak albo batera laga, eta inguru horretan dauan kaka guztitik salbatzen diran tontor hauetaruntz jun ginan. Culibillas lehenik
De 2011 Martxoa

Oraindik eguraldixak aguantatzen zabanez, hegoruntz daguan kanala jeitsi eta Arroyerasera jun ginan Izas aldetik. (Atzian Culibillas eta eskumatan kanala)
De 2011 Martxoa

Arroyerasera iristeko eskiak kendu eta leku nahiko bertikan bat pasatu genduan, leporainoko buelta guztia ez ematearren. Eskerrak elurra ondo zegoela!
De 2011 Martxoa

Marroia gerturatzen, une batzutan elurra ere bota zigun, baina oraindik aprobetxatu zitekeela ikusi eta Anayeteko lakuetara jeitsi ginan.
Lakuetatik horrela ikusten zen Arroyerasera igotzen ari zen jendea
De 2011 Martxoa

Bidean zera ikusita oso gaizki sentitu ginen. Duela bi aste Formigaleko mendi eski txapelketa izan zan. Normalian hemen ingurutik itxen dabe ibilbidia eta oindiok ere aztarnak topatzia pena bat da, nik horrelako lasterketetan parte hartzia ez dot nahi, nun antolakuntza ez dan zikinkeri hau batziaz arduratzen.
Bai, pasatu leike bat ez ikustia, baina hiru ere batu genitxuan, eta hau gehixegizkua iruditxu jakun!
Batetik antolakuntza lotsagarrixa, baina bestetik handik igaro ginan mendizale guztixeri ere atentziua deitxu nahiko nieke. Pistak metro batzuk beherago daoz. Nahikua jan dabe mendixa. Mesedez, han behian hain normalak diran jokabide horiekin bukatu bihar dogu, ez jokabide horiek mendira eraman!
De 2011 Martxoa

Eta guriakin jarraitxuaz, egualdixak oindiok aguantatzen zabanez, Vertice de Anayetera jun ginan.
Aurreko tontorra itxerakuan marroia gainian ikusten zan
De 2011 Martxoa

baina Vertice ere bertan zagonez, aurrera jarraitxu genduan.
Tontorrian marroiak harrapatu gintuan, eta fokak kendu eta di-da behera juteko prestatzen ari ginala pioletak bibratzen hasi ziran!
De 2011 Martxoa


Elektrizitatea kargatzen hasi zen eta hobe lehen bait lehen jeistea. Horrela egin genuen Anayeteko lakuetaraino. Hemendik Anayet horrela ikusten da
De 2011 Martxoa

Eta lakuak pasatu ostian, Espelunciecha egiteko asmotan berriz ere fokak jarri eta goruntz hasi ginan, baina berriz ere pioletak dardaraz hasi, eta di-da aldaketa in eta furgonetara jeitsi ginan. Bera iristerako mela mela inda.
Hemen zapatuko ibilbidia

Arropak lehortze aldera Sallentera jeitsi ginan, eta han nor topatuko, eta Manolo eta Marta Guadakoak!
Hurrengo egunerako plana egin genduan.
Gaba guztia txingorra, elur bustia eta euria egiten egon ostean, goizean plana bertan behera uztea erabaki genduan eguraldixagatik. Halere, nik zeoze itxeko gogua naukan, eta aterrune batian urten nintzan. Esperota baino hobeto zaola eta hurrengo bueltan Aran eta Manolo ere juntau jatazen.
Berbetan gustora gabizela, bezperan utzitako Espelunciecharen azpira iritsi ginan, eta di-da bi bidar pentsatu gabe igo genduan, ondoren Manolok ondo ezagutzen zaban beste tontor bat in eta handik Formigaleko pista beltz bat hartu genduan, tontamentian kriston buelta ematen bukatu genduan domekan.
Hemen domekako nondik norakoak



Astebukaera gutxienez aprobetxatuta, baina hurrengo astian aspaldiko partez lasterketa daukagu, eta ez nago inundik inora sasoian. Lan kontuak direla eta, entrenatzeko batere astirik gabe nabil, ea zer pasatzen dan Regilen

Iruzkinak