Argitalpenak

Data honetako argitalpenak ikusgai: Martxoa, 2014

Pierra menta 4.etapa

Irudia
Zapatuko etapa bukatzen, elur txinpartak hasi ziran, eta hotelera allautakuan demaseko elur malutak!!! Aurtengo pierrako azkenengoz masajeko mahaixan etzanda nauala, burua leiho parian, kanpuan demaseko elurtia itxen ari zala ikusten nauan, ze lujo!! Atsaldian Suitzan bizi dan, eta urtero pierran egoten dan Oñatiko Gorka, familixa ta lagunekin egon ginan garagardo bat hartzen. Txirios eta Ainhoa ere etorri ziran. Oindiok azkenengo karrera falta jakun, baina jada beste giro bat zauan. Hau bukatzen dala, eta goizian pena apur batekin jaiki gera, eskerrak elurrak beste bizipoz hori eman digun eskiatzailiori... Gaurkuan argi zauan zuekuek emango zabela arazua, behian nahiko elur hezia zauan, gaba guztia elurra botaala egon ondoren apenas 5zm elur zaozen eta, baina goikaldian demasa pilatu daban itxura dauka. Igandeko etapa, pierra honetako azkena Esan dabenez, gaurkuan segurtasunagatik ez gera 2000mtik pasatuko. Bi igoera dauzka, lehenak tartian ez dakigu fokekin edo fokak kenduta

Pierra menta 3. etapa

Irudia
Grand Monteko arista mitikoa sartuko zutela bazirudien ere, azkenean atzo arratsaldeko breafingean esan zuten ez zutela sartuko, baina horren ordez beste ertz polit bat sartuko zutela Grand Mont tontorraren inguruan. Gaur goizian girua ezberdina zan, goizeko lehenengo ordutik igartzen zan jendetza. Parkinak betiak, gaztiak ere animatzen, ze gaur dauke lehenengo eguna. Zerua tapatzen zauan arren, lehenengo orduan oindiok eguraldi ona zauan, aterri. Aurreko bi egunetan baino irteera hobia in dogu, ari gera martxa hartzen honi. Atzoko jeitsieratik in dogu gora. 2010 urteko igoera bera in dogu, bukaeran korredore bat eskixekin motxilan igo dogularik. Gerturatu ahala, zintzarrixak eta bozina hotsak entzuten ziran. Korridorera iritsi baino lehenagoko azken metrotan pasatu gaitxu Pierrako lehenengo irabazliak, BMWan osabak (Bon Mardion Wiliam, hola deitzen omen diue). Gaur behixak errapiak kargauta lagako zitxuan, ero goizian goizo jaitsita! Korridoria pasata eskixak jantzi, eta han zaua

Pierra menta 2. etapa

Irudia
Bigarren etapa, luzeena (32km eta 3000m inguru), eta bezperako paliza hanketan. Hori gutxi balitz, Areches oinez zeharkatu behar dugu eta elurra oso goian hasten da. Gaurkoan aurrerago atera gera. Lehenengo igoeratxoaren ondoren pistetatik jeitsi gara Arecheseraino. GPSak 71km/o joan garela dio. Ez dakit hori den abiadura, baina oso bizkor jeisten da zati honetan, eta jende askoz inguratuta. Oso dibertigarria da, baina konturatu ordurako eskiak motxilan jarri eta korrika goaz aldapa gora. Hau izango da seguruenik Pierra osotik gutxien gustatzen jatan zatixa. Eskerrak ondorengo guztixa sekulakua izaten dan... Pierra menta 2014 2.eguna Pasage de la Charmette ondoren Roselandeko presa ingururuntz pasa gara. Bizikletaz Mont Blanci itzulia egin genion hartaz gogoratu naiz... ondoren Mont Coin ingurura jun bagera ere, ez dot Pierra Menta, lasterketari izena ematen dion mendixa bertatik bertara ikusteko astirik eduki. Aurtenguan ez gera gertuegi pasatu edozein kasutan. Pare bat krest

Pierra menta 1. etapa

Irudia
Epoka txarra da IDEKO n Martxua, lanez lepo egoten geralako. Astian zihar lanian gauzak aurreratzen, berandu urten eta entrenau nahi... konturatu ordurako Regilen geunden Javi eta bixok.  Picosetik domekan bueltatu, eskiko erropekin labadoria jarri eta motxila itxen hastia tokatzen zan. Astelehenian marroiak bukatzen lanetik berandu bueltatu, eskixak eta motxila prestatzen bukatu eta astearte goizian lanera furgonetan jun nintzan bidairako traste guztixekin, biharretik zuzenian urtetzen ginan eta. Beraz, ezer askotan pentsatzeko astiripe iritsi ginan Pierrara. Aurtengua ez da lehenengo pierra izan, eta akaso horrek ere eukiko zaban gehixegi ez pentsatzian kulpia. Bukatzeko beste baginala zalantzarik ez, baina halere suertia aldeko euki bihar izaten da, erorikorik edo material hausturarik ez geratzeko. Gure buruari ere erronka jo ginon, lehenengo 100etan sartzia mundiala izango litzake! Nahia etorri jakun Elgoibarrera bila, azken orduan juteko aukera suertau jakon eta. Dors

Errexiltar Andres

Irudia
Aurtenguan ere allau da Errexiltar Andresen omeneko mendi-eski lasterketa. Enterau ez bazerate ere, Pierrara juteko hiru egunen faltan jokatu da aurtenguan txapelketia, eta nolabait, guk burua dagoeneko pierran euki dogu. Izan ere, batetik lesio bat eukitzeko arriskua, eta bestetik nekia metatzia ere ez jakun komeni, Pierrara fresko allatzia garrantzitsua dalako. Edozein kasutan, lasterketa berezixa da hau. Picosen egiten dogun lasterketa bakarra izaten da, eta picoseko baldintzak beti dira piriniuen oso ezberdinak; ingurua, ibilbidiak, antolakuntza, diseinua... Regil lasterketa bi egunetan jokatzen da bikoteka, baina gainera, zapatuko etapa Euskal Herriko bikotekako txapelketa ere bazan, eta Euskal Herriko Koparako azken proba puntuagarrixa. Fuente Dé teleferikuan goiko partetik hasten ziran lasterketok , zapatuan 1900m inguruko etapa luze luzia eta teknikua, igoera eta jeitsierak fokekin, igoerak patinatzen, kranpoiekin, kranpoiripe... danetik zaukan. Domekan berriz, sprint erar

Peyreget-Aspe

Aurreko astebukaerako kontuak eguneratzeke neuzkan. Aspaldiko partez eguraldi ona ematen zaben astebukaerarako, baina asteazkenera arte elurra bota zaban. Halere, ostegunian tenperaturak gora, eta kili-kolo zaozen elurrak erori omen ziranez, elurjausi arriskua astebukaerarako asko bajau zaben. Mendi buelta edar bat emateko aukera paregabia zauan... Pierra aste eta erdira geratzen jakun, eta Formigalen ere lasterketa bat egon arren, gure kasa mendixan buelta luziak ematia erabaki genduan bi egunetan. Batetik, lasterketa domekan izanda, zapatuan ez dozu gauza askorik itxen, eta domekan lasterketa entreno bikaina izan arren, eta ondoren ere zeozer in arren, ez zan izango guk nahi genduan beste. Gainera mendixa da gustatzen jakuna, eta halako baldintza ezinhobiak egonda, ezin aukera galdu. Zapatuan Morkaikon mendi eskiko irteera ere bazauan. Juteko sekulako gogua euki arren luze ibiltziari prioridadia eman ginon, baina euren plana ezagututa (zapatuan Portaletetik Canal Roya tontorra in

Pierrako etapak telebistan

Aurten ere Pierraren transmisioa ingo dau DailyMotionek. Goizeko 7etan izango den irteeraren laburpentxoa 9ak aldean egingo dute. Helmugako laburpentxoa 11:00-12:00 aldera, eta iluntzean etapa bakoitzaren laburpena. Zapatuko etapa zuzenian emango dabe 9etatik 11etara DailyMotionen helbide honetan http://www.dailymotion.com/lapierramenta Hemen aurrerapena Live Pierra Menta 2014 por lapierramenta

Pierra Menta 2014

Bi aste barru jokatuko da aurtengo Pierraren ediziua. 2010 urtian Leokin egon nintzan bertan, eta aurten ere juteko dorsala tokau jaku, oinguan Gasteizko galguakin, Javi Dominguezekin!! Aurreko urtian 3 elgoibartar egotiak berriz ere hona juteko gogua areagotu dit, eta neretzat fetxa oso txarra izan arren, lanian egokitu ahal izan dot egutegixa. Edozein kasutan, aurten dorsala eukitziak zapore gazi gozua ekarri dit. Sekulako poza eman zidan, baina egixa esan, pixka bat akojonatuta ere banago. Bukatzeko sobera gai naizela badakit, eta ez da hori arduratzen nauana, Javik daukan sasoia baizik. Bikotian beti dago bat bestia baino fuertio, eta Leokin ni jun nintzan erosuago, baina oinguan... oinguan lepo sufritxu bihar dotelakuan nago. Eskerrak Pierran igoerek beste garrantzia dauken jeitsierek, eta hor Javi baino hobeto moldatzen naizen, ia hor indar pixkat errekuperatzeko astixa eukitzen doten, gutxienez helmugara irrifarriakin sartzeko. Aurtengua edizio berezixa izango da e