Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: November, 2010

Bukatu dira bromak!

Irudia
Karakateko igoeran ostian Alkortakua tokatzen da, eta aurten eskiatziari muzin in diot bi proba hauek pasatu arte.
Zapatuan Alkortan izan ginan, beraz. Sugarrekin pikia naukan Alkortarako. Ni oindio sasoi puntua hartu gabe, eta txino berriz gainbeheran omen.
Asteazkenian jun ginan Alkortara. Denboraripe nabil, eta asteko entreno bakarra izan zan. sentsaziuak nahiko onak izan ziran oindiok sasoi betian ez egoteko, karakatek ere lagunduko zidan horretan zalantzaripe.
Nere prestakuntzan lasterketek garrantzi handixa eukitzen dabe. Kontziente naiz nik ez dotela nere dana ematen dorsala jartzen ezpadot. Gainera ondo etortzen da norbaitek xaxatzia, eta horretarako bikaina da nere iloban osaba!
Horrela ba, Alkortara danak ematera jun nintzan. Nere arazorik handixena berotzia izaten da. Asko kostatzen jata eta haseran itto sentsaziua eukitzen dot, batez ere lasterketa motzetan, lasai hastia asko penalizatzen danetan. Luzetan aldiz lasai hasi eta oso ondo bukatu ohi dot.
Txino berriz, gogor, oso go…

Karakateko igoera

Irudia
Urtero itxeko ta itxeko, ta azkenian ausartu naiz. Eskiatzera jutiari muzin in eta hor agertu nintzan zapatu goizian Elgoibarko plazan!
Edu, Ibon eta Nereakin hasi nintzan berotzen, eta berriz plazara bajau ordurako makina bat lagun zaozen bertan.
Karakaten askotan in izan doten bezela, oin dala gutxienez bost bat urte pagarixan behera bajatzen hasi nintzan inungo biderik jarraitxube, eta halako batian pista diagonal batera allau nintzan, oso pista politxa eta inklinazio handikua.
Arrazkeroz urtian pare batetan iritsi izan naiz pista horretara arte, eta beti pentsatzen naban hortik karakatera igoera itxeko leku politxa izan leikela, nahiko zuzena da eta. Gainera Morkaikok antolatzen daban igoera honek horretarako lekua lagatzen dau, karakate ezagutzen dabanak bentaja atara dezakelako, bidia ez bait dago markatuta. baldintza bakarrak plazako txapatik hastia eta tontorrian bukatzia da eta.
Ta horrela ba, azken pare bat urtetan karakateko igoera gerturatzen zanian pista horretaruntz gerturat…

Kultureta IV: Txaparen bukaera

Irudia
Aurrekoan nioen iragarkien ondoren etorriko nintzela. Iragarki luzetxoak izan dia, baina telebista horrelakoa da, kar kar kar.
Eta gure bidaiakin segitxuaz, Montsegurretik Fontestorbesera jun ginan. Hemen haitzulo batetik erreka xelebre bat urtetzen da, lantzian behin igoerak eukitzen ditxuan erreka bat. Zientziak, baina, aurkitxua dio esanahixa.

De 2010 urriaHemen denbora asko ez genduan in eta zuzenian Rennes Le Chateau herrira jun ginan. El codigo davincin agertu zanetik herri hau ezagunago egin dan arren, bere fama azken mendetik omen datorkio gutxi gora behera.
Honen inguruan informazioa badago atxikitutako loturetan, baina laburpentxo bat egingo dizuet:
1885ean Rennes Le Chateaura Berenger Sauniere izeneko parroko bat iritsi zan. Herri txikixa, haseran kongregaziokoen eta beste batzun laguntzari esker biziraun omen zuen, jatekoa ere eman behar izan ziotelarik aurrera egiteko.
Derrepentian garai hartako Frantziako eta Europako aristokraziarekin erlazionatzen hasi zan, eta eliza berri…

Kultureta III: Eskizofrenia perfektua kataroen herrialdean

Irudia
Aurreko sarreran esanda bezela, Tarasconetik Kataroen herrialdea bezela ezaguna den ingurura jun ginan, kataroen azken erresistentzia puntua izan zen Montsegurrera.
Ilunabarrean iritsi ginan eta inguruan lehenengo bueltatxoa itxeko aprobetxatu genduan
De 2010 urriaGabeko infusioarekin hasi zitzaigun Justo elizaren inguruko konspirazio teoriekin. Polita izan zen, konspirazio teoria batzuk entzunak nituen, baina beste asko berriak ziren, eta eskuan zeukan testu batean, konspirazio teoria guztien konspirazio teoria aurkeztu zigun, IKARAGARRIA!
Izenburuan esan dudan bezela, hori guztia baieztatzen daban probarik ez dago, baina gauza askok zentzua hartu dezakete, eta batez ere kataroen herrialdean! (Nahiz eta beste batzuk gehixegi ziran!)

Labur eta nire ezjakinduriatik kontatzea gaitza da, baina saiakeratxo bat ingot: Kataroen arteko sinestun burutuek, perfektuek alegia, materiatik aldentzean (haragi, sexu eta aberastasuneri uko eginaz) eliza katolikotik aldendu ei ziren azken hauen diru gosea…