Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: June, 2014

Mendi eskia kirol olinpikoa

Askori entzun diet poz antzeko zerbait mendi eskia kirol olinpikoen zerrendan sartu omen dalako.
Nik ez daukat ba hain garbi kirol honentzat positibua izango dan kontu hau. Iruditzen jata mendiko esentzia galduko dabala kirol honek olinpikua izanda: Susmua daukat Olinpiadetarako ibilbidiak estandarrak izango dirala, luzera estandarrak; hau da, X metrotako desnibela eta X kilometro, X aldaketa, X kranponeo euki biharko ditxu, igoerak eta jeitsierak neurri jakin batetakuak, eta txarrena, grabatu ahal izateko eski pisten inguruan izango diralakuan nago, edo malda batian urrunetik objetibo ona daukan kamara batek dana grabatzeko.
Elurjausi arriskuak ezingo ditu lasterketok baldintzatu, beraz, leku seguruenian izango diralakuan nago, eta horrek zera esan nahiko du, neretzat leku sosuenian egingo dirala, edozein baldintzatan lasterketak osorik in ahal izateko, eski pistetan seguruenik.
Sprint erako lasterketak gailenduko diralakuan nago, norgehiagokak parez pare ikusten diranak, nahiz eta …

Bukatu da, bukatu da

Irudia
Bukatu da, akabo!
Datorren barixakuan Hiru Handixak egin ostian, zapatillak alde batera laga eta mendiko bizikletaz disfrutatzen hastekua nintzan, baina planak guztiz aldau jataz!
Astelehenian karakaten azkenenguetakua izango zan entrenamendua itxen, orkatilla bihurritxu naban

Ez dao bihurritxu bat itxeko fetxa onik, eta hau 3Hra begira okerraua ezin zan izan. Halere, neretzat fetxa txarragua litzake abendua eta otsaila bitxartian itxia (nere burua kontsolatziarren diot).
Okertu naban momentuan bertan konturatu nintzan serixua zala, eta horrela dago oin gauzia
Azken aldixan nekatuta nenbilen, eta masajistiak esan didanez, erlazio zuzena dago; reflejuak ondo eukiko banitxu hainbestekua ez nabala ingo seguruenik, beraz, oin kamillan etzan eta sufritzia tokatzen da.
Momentuz behintzat akabo hiru handiak, eta mendiko bizikletia ia noiz domau ahal doten...
Bitxartian, 3Hra zuaztenori animo pila bat eta disfrutatu nere partez. Saiatuko naiz animuak ematera juten, inbidixa pixkat pasatzera

Euskal Herriko Mendi Erronka

Irudia
Aurreko urtian izan zan EMHEren lehenengo ediziua. ESAITek aurkezpena in zabanetik juteko goguekin nenguan, baina Aizkorriko maratoia medio, aurreko urtian gehixegi izango zan.
Aurten bi bidar pentsaube apuntatu ginan.
Lasterketak erakartzen ninduan arren, are gehixo erakartzen ninduan aldarrikapenak.

Nazkatuta nago EHn espainiako lasterketak antolatzeko hartu dogun joerakin, Zumaian lehenengo, Isaban ondoren, Gasteizen triatloia... urte askotan federaziuetan egon diranek irmo esan diote ezetz, baina oin beste arlo batzutan aurrerapenak ematen ari geranian ez dakit zer gertatzen dan kirolian, atzeraka guaz eta.
Eta kulpia guk! parte hartzailion partetik boikota itxia ere posible dalako, batez ere kirol profesional bat ez dalako.
Bestetik, euskal selekziua selekzio regional bat bihurtu dala iruditzen jata, baina tira, norberak atara ditzala bere ondorixuak, ze akaso nahita dira gauzak diran bezela.
Halere, nazkatuta nago baita ere estatuko gorputz armatuko kideak gure aurrean heroi bih…

Eski denboraldiari begirada bat

Aurtengoa denboraldi polita izan da, Candanchun ibili gara urte osoa, bere alde on eta txarrarekin.
Ona, gertu dagoela, eskiatzen ikasteko leku paregabea dela, eguraldi txarrarekin ere badauzkala aukerak, beti dagoela jendea trabesia egiteko eta Canfraceko dutxak.
Txarra, monotonia, mendi eskiak eskaintzen dituen aukera zabalekin pena bat da leku bakarrera mugatzea.
Beti bezela, tenporada pasatzen joan ahala sasoia hartzen joan naiz, eta punturik onenean denboraldixa bukatzian egon naizela esango nuke. Halere, aurtengoan ere sasoi hori ez dudala nahi beste aprobetxatu iruditzen jata, neretzat politxena mendixan ibiltzia da, eta aurten ere denboraldixak eskuetatik ihes egin didan sentsaziuakin bukatu dot

Aurtengo altxor preziatuena Chamonix Zermatt egitia izan da zalantzaripe, baina egon dira beste harri bitxi batzuk ere, Pierrara bigarrengoz jutia Javikin, eta Candanchuko Javitxuko tubua eskixekin bajatzia Isasi eta hauen laguntzaz, adibidez. Azkenian horrelaxe izan da tenporada, Javi…