Mendi eskia kirol olinpikoa


Askori entzun diet poz antzeko zerbait mendi eskia kirol olinpikoen zerrendan sartu omen dalako.
Nik ez daukat ba hain garbi kirol honentzat positibua izango dan kontu hau. Iruditzen jata mendiko esentzia galduko dabala kirol honek olinpikua izanda: Susmua daukat Olinpiadetarako ibilbidiak estandarrak izango dirala, luzera estandarrak; hau da, X metrotako desnibela eta X kilometro, X aldaketa, X kranponeo euki biharko ditxu, igoerak eta jeitsierak neurri jakin batetakuak, eta txarrena, grabatu ahal izateko eski pisten inguruan izango diralakuan nago, edo malda batian urrunetik objetibo ona daukan kamara batek dana grabatzeko.
Elurjausi arriskuak ezingo ditu lasterketok baldintzatu, beraz, leku seguruenian izango diralakuan nago, eta horrek zera esan nahiko du, neretzat leku sosuenian egingo dirala, edozein baldintzatan lasterketak osorik in ahal izateko, eski pistetan seguruenik.
Sprint erako lasterketak gailenduko diralakuan nago, norgehiagokak parez pare ikusten diranak, nahiz eta minutu gutxitako lasterketak izan. Bertikalak ere antzera, ugarituko diralakuan nago, beti ere eski pistetan.
Pentsatzen dot zirrara asko galduko dabala. Atarako ditxue irudixak krestetan zaudela irudikatzen dabenak, baina muinoetatik askoz urrutirago ez dakit pasako diran, mendi mendixan sartu gabe.

Neretzat mendi eskixa beste zeozer da, mendixan neguan ibiltzeko aukera, horrek eskatzen daban guztixakin: Mendixan ezagutza, orientazioa, elur mota, ibilbide alternatibuen ezagutza, zailtasunak gainditzeko trebezia, eskalada, alpinismua, sasoia, ezin danian ezin dala onartu eta ez jun edo buelta eman ondo ikusten ez dozunian, tontorrak in, bailara ezberdinak lotu, ezagutu... ibilbide luziak egin aterpetxiak erabiltzen...

Gutxienez, diferentzia nabarmen bat badago, ISMF (Nazioarteko Mendi Eski Federazioa) sortu dute eta Mendi Federaziotik aldendu kirol hau olinpikua izateko. Ikusiko dogu aurrerantzian zer gertatzen dan, baina leikena da elkarren arteko konpetentzia izatia. Edozein kasutan, hor lehenengo adibidia menditik urrundu leikela ikusteko.

Lasterketak gustatzen jataz, baina egixa esan, gero eta gitxiao gustatzen jataz. Oso motxak dira eta mendi berdinari bueltak ematen jartzen gaitxue, sarri pistetan edo inguruan.

Batzutan pentsatzen dot gaur egun konpetiziotik gertuago daozela proba asko menditxik baino, eta nik nahixoko naban alderantziz balitz, menditxik gertuago egotia konpetiziotik baino. Mendixan 5 ordutik behera apenas daguan ibilbiderik. Lasterketok 2 orduren bueltan egiten dira.


Halere badaoz gustatzen jatazen lasterketak: Pierran lehenengo bi egunetakuak bezelako etapak, edo Mezzalama, PDG, Rutor edo Adamello bezela, mendixan trabesia bat itxen diranak dira nere gogokuenak, mendixan esentzia mantentzen dabenak nere ustetan. Halere, Pierran 3.eguna, Grand Mont-i bueltaka ibili arren, publikua animatzen egotia ere ikaragarrixa da, ez dot ukatuko. Danetik dauka Pierrak.
Altitoy ere lasterketa luze eta ederra izateko bidian da, baina eguraldixak ez dio lagundu orain arte. Halere, apostua argixa da. Honez gain, Piriniotan ere hasi dira horrelako lasterketak sortzen, adibidez Skimarathon Cerdanyan, edo aurreko urtian egin nahi zuten Erraldoi Txuriak, Aneto, Perdiguero eta Posets jarraian eta erdi autosufizientzian... Badirudi ez naizela hau eskatzen ari dan bakarra, eta eskerrak.

Nere teorian kontra, lasterketa hauetako famatuenak ofizializatu dituztela ere hor dago,ikusiko dogu ze bilakaera daukan kontu honek. Izan ere, pentsatzen nago espezializatutako prentsak eta markek, eta zergaitik ez, lasterkari erdi-profesionalek olinpikua izatia nahixago izango dabela, aukerak zabaltzen diralako. Zilegia da, eta aldeko puntuak ere badauzka, baina hori ezin da kirol honen esentziaren kontra jun, nere aburuz.

Bakoitzak beria defenditzia ondo ikusten dotenez, horra nere gogoeta, olinpikua izatia ze ona dan entzutzen eta sufritzen egon ostian, akaso hain ona ez dala ere argudiatu nahi naban, inun horrelako komentarixorik ikusi ez dotelako gehixen bat

Iruzkinak