Argitalpenak

Data honetako argitalpenak ikusgai: Apirila, 2013

Chamonixetik Chamoixera

Irudia
Aste santuan Aranekin mendi eskiko klasiketan klasikena dena egiteko plana geneukan, Chamonixetik Zermattera mendiz mendi eskixekin. Oso masifikatua dagoen ibilbide bat danez, ia hilabete lehenago hartuta geneuzkan aterpetxe guztiak eta egunak zehaztuta. Halere, bi besterik ez ginanez, espero genduan egunen bat aldatu biharra edukiko bagenu, arazo askorik ez edukitzia horretarako. Fetxia gerturatzen jun ahala, eguraldi aurrikuspenak ez ziran batere onak. Bueno, halere, ez genduan etsi, eta ruta masifikatuak eduki dezaken abantaila, hau da, jendea ibiliko zela iritsita abantau ginan martxuan 27xan lanetik zuzenian Chamonixeraino. Bidian lo kuluxka bat egin ostian, goizeko 11ak aldian iritsi ginan Chamonixera. Elurra mara-mara ziharduan. Egunian bertan Argentiereko aterpetxera ixotzekotan ginan arren, panorama ikustian, bertara deitxu eta ezeztatu genduan erreserba. Chamonixeko mendiko etxera jun eta eguraldi aurrikuspenak ikusi genitxuan, hemendik ikusitakuak baino txarraguak! Zerb