Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: February, 2017

Joseba eta Iker

Irudia
Nola leike astebukaera honetan guri hainbeste bizipen eman dizkigunak beste batzuri bizitza kentzia.
Herri osua dardarka laga dau notizia honek. Altitoyko astebukaeran Luzetik ekartzen genduan irrifarre guztia kolpetik kendu zigun atzo Valdezcarayn gertatutako istripuak.

Lehenago ere galdu ditxugu lagunak. Altitoyko itxiera hitzaldian Anderrek Andoniren oroimena ekarri zuan, datorren astian Bandres eta Karoloren omenezko lasterketa jokatuko da Izaban, urrutiro junbe.

Ze irakurketa da posible horrelako gertakari baten aurrian? Nola asimilatu?
Obsesiboki arrazoiak bilatzen jartzen naiz, istripuaren lekua, egoera, ordua, materiala, dagoen informazio apur eta nahasia analizatu nahiean. Nere helburua ez da errua, ardurak edo beste ezer bilatzea, eta are gutxiago morboa. Ahal dan neurrixan horrelakorik berriz ere ez gertatzeko, ikasteko, edo arriskua ahalik eta gehixen minimizatzeko itxen dot. Segurtasunian formakuntzakin obsesionatuta nago. Horregatik, biziki txalotzen dot Morkaikotik ant…

Martxoak 15 Elurjausi hitzaldia eta 18-19 Morkaikoko mendi eski irteera

Irudia
Aupa-aupa!!
Aurten ere egingo da Morkaikoko mendi eski irteera, eta hori aprobetxatuaz Elurjausi arriskuen kudeaketa hitzaldia egingo da aurreko asteazkenean.

Martxuak 15 Jon Apodakaren hitzaldia eta 18-19 Mendi eski irteera izango da, Hautacametik Baregesera larunbatean, eta Baregesetik Saint-Laryra igandean.

Jarraian Morkaikok bidali duen informazioa:
MARTXOAK


15 Lekua: Kultur Etxeko aretoan Ordua: 19:00 h
Arriskuaren kudeaketa elur jausi guneetan HITZALDIA
Jon Apodakaren eskutik (elurran aditua, arrisku natural eta ingurumen teknikoa)

Elurraren behaketa eta elur-jausien ezagupena, segurtasun eta erreskate teknikekin batera, ezinbesteko baliabideak dira eski alpino-nordiko estazioak eta mendi inguruneak bisitatzen dituzten mendizaleentzat, ibilaldi eta maldak aukeratzeko orduan, elur kondizioak eta elur-jausi arriskua kontuan izanda.
Jarraian aurkezten den hitzaldia neguan zehar elur-jausi eremuetan ibiltzen diren mendizaleen ezagutzarako oso baliagarria izan daiteke.
Prebentzi…

Pyrene Goi mendi zeharkaldia-Lintza

Irudia
2017/02/19 Linza
Garai batian Alta Ruta Belagua zena, Belaguako aterpetxia itxi ondoren pixka bat umezurtz geratu zan. Azken joerak ikusita, ibilaldixa izatetik lasterketa antolatzera pasatu ziran eta Pyrene Goi Mendi Zeharkaldia izena eman ziuen oin dala bost bat urte.
Baneukan lehenagotik ere hona juteko gogua, aurreko formatuan ere. Baina gauza bat dala, eta bestia dala, azkenian aurten suertatu da.
Bikotekako lasterketa izanik, hona jutia ez geneukan aurrikusita Javik beste konpromezu batzuk zeuzkalako, baina Saülek motibatuta, eta ibilbidia 2000m ingurukua izango zala esanda, Altitoy eta Pierra gainian zaudenez, Javik konpromezuak alde batera laga, eta bertara jutia pentsatu genduan.

Lasterketa domekan zanez, eta Pierra buruan, zapatuan demaseko mendi bueltia eman genduan. Kike ere etorri zan, eta hirurok paliza handi bat hartu genduan. Beraz, domekan ikuskizun zaukagun zenbateraino errekuperatu ginan zapatuko neketik.

Breafinga eman zaben, esperota bezela, 2000m inguru. Leheneng…

Peyragudes Ski Tour

Irudia
2017/02/04 eta 05 Peyragudeseko lasterketak

Frantziara lasterketak korritzera juteko ohitura daukagu. Neri asko gustatzen jataz, orokorrian ibilbide alpinuauak izaten dira, sarri mendi mendixan. Ibilbide politxak, eta jende naturala. Giro herrikoiagua nere ustez, baina era berian, maila handiko lasterkari batzuk ere batera egoten dia.
Aurten Luchonekora ezin jun, baina Peyragudesekora bai jun ginala. Aurreko urtetan abenduan lehenengo lasterketa izaten zan. Oinguan elur faltagatik otsailan haseran. Lasterketa bakarra eginda allau nintzan karbonillia kentzeko prest.
Zapatuan bertikala zaukagun atsaldian. Tenporala eta haizia emanda zauan, eta pistetatik fokeadatxo bat itxeko aprobetxatu genduan

Horrelako haiziakin, pistak guretzat bakarrik ziran, alpinoko jenderik ez zauan.


Fokeadatxua egin ostian, furgonara bajatu, eta zeozer jan genduan indarrak errekuperatzeko


Ondoren, zuzenian Bertikalera!!!! OEOEOE. Aurten oso jende gutxik parte hartu dogu, halere, beti bezela, oso gustora ibili…

Bernerako bailara

Irudia
2017/01/22 Lizaratik
Bisaurini itzulixa egin ondorengo egunian, eta horrekin lotuta Camillen xendari bi egunetan buelta emateko flana eduki arren, gure flanak orientatibuak besterik ez dia izaten. Neguan eta mendixan ezin dozu plan itxi batekin funtzionatu, edo guk behintzat ez.
Bezperan halako paliza hartuta, eta domekarako eguraldi eskaxaua iragarritxa zaonez, planez aldatu genduan. Jainkuan liburua hartu, eta Llana del Bozok mendebaldetik jeitsiera elegante bat daukala ikusi genduan. Iparrak elurripe zaozen, baina mendebaldian akaso zeozer egongo zala pentsatuta, horruntz abantau ginan Lizarako aterpetxetik


 Iraupen eskiko pistetan elurra pilatuta


Bozoko lepora iristen, haiziak elur asko mobitxuta zeukan. Leku batzutan metatuta, bestetan elur gogorra edo izotza
 Hortik gora zati batzutan haiziak gogotik ematen zuan


Aisako leporuntz bidian, momentu batzutan haizetik babestuta zauan, eta horrek esperantza txiki bat ematen zigun Llana del Bozon mendebalian elurra egongo zala.

Baina p…

Pierra Menta 2017

Irudia
OEOEOE

http://pierramenta.com/
Sekulako astia izan da!!! Barixaku gabian ilargi betian eskiatu ondoren, zapatu goizian Candanchutik Arlet eta Acuera juteko nenguanian, mugikorrian begiratu, eta Luismin mezua: Pierrako Facebooken onartuen zerrenda jarri zabela, eta Luismi eta Kike, eta Javi eta ni, bi bikotiok, laurok ginduazela Pierrara.
BUAAAAA, ZE ONA!!!! ZE ILUSIO, ZE POZ!!! EZ DAO DESKRIBITZERIK!!!
Ondoren jakin nuan Joseba Sarasola eta Angel Olaso, Otxoa eta Ander Sistiaga, eta Iñigo Fdez Liger eta Roberto Milikua ere badixezela. Pantxo StMartin (Senperekua) ere badixe. Honek aurten ere kriston karreroia egingo dau seguruenik. Gorka, suitzan bizi dan Oñatiarra eta Nahia ere bazaozen zerrendan, baina hauek badirudi baja izango dirala. Ze pena!! Beraz, 11 euskaldun gaoz aurtengo pierran. Eztakit sekula hainbeste izan geran!!
Egun osua pozak txoratzen, aste osua beste ezer ez daukagula buruan, elkarrizketa bakoitzian pare bat aldiz aipatzen dogu Pierra hitza. Nazkatu edarra hartu bi…

Blogetan lehiaketa

Aurten ere Argiak eta Azkue Fundazioak martxan jarri dabe Blogetan lehiaketa. Euskal 8.probintzia honetan bagaoz Euskaraz idazten dogunak. Neriaz gain, beste bi Elgoibartar lokalizatu ditxut momentuz (besteren bat ikusi badozue, abixatu mesedez). Eman begirada bat leihaketari, eta gustatzen jatzuen bloga bozkatu. Idazliez gain, euskal irakurliak ere bazaoztela ikusteko

Zientzia atalian Anderren bloga
Naturaren dibulgazioa helburu duen blog pertsonala. Azalpen, argazki, bideo, poster edo bestelako elementuz osatuta, publiko guztiari zuzenduriko bloga da, naturaz ikasi eta gozatzeko!
Blogaren URL-a: http://naturzalia.blogspot.com.es

Aisialdia atalian Izaskunen bloga
Izaskun Estibaritz Astarloa (Elgoibar, 1956) eta Jose Inazio Izagirre Izagirre (Elgoibar, 1957). Gaztetan, beraien gurasoekin Euskal Herriko mendi eta bideak ibili ondoren, Pirinio eta Picos de Europako gailur eta bide ugari ezagutu dituzte. Kanpoko lurralde eta mendietan ere ibili dira: Iberiar penintsulan, Alpeetan, At…

Bisaurini itzulia

Irudia
2017/01/21 Kamillen xenda... edo
Aspaldi Ixakak bota zidan neguren batian Camilleren xenda eskixekin itxeko plana. Orduan, leku  batzutan oso baju pasatzen zala, eta elurra hain behian topatzia zaila zala esan nion, baina, flana buruan geratu jatan. Uda honetan Elurrekin camille inguruan ibili ostian, ibilbidia fresku neukan, eta azken asteko elurtia, eta aste osuan egonkortzen egonda, elurjausi arriskua asko jeitsiko zala pentsatu, eta hara juteko flana egin genduan Javik eta bixok.

Nundik hasi? Ze ibilbide egin? Ze udako ibilbidian aldian, neguak inprobisaziua eskatzen dau, arriskuak ezagutu, saihestu, ibilbidia aldatu... Horregatik gehixen betetzen nautenak horrelako planak izaten dira, ilusio horiek bizi naute, zalantzaripe!!

Markatuta dauan Camillen senda ez da tontorretatik pasatzen, lepoz-lepo baizik. Neri tontorrak itxia gustatzen jata eta Javik ere sarri esaten dau "no concibo monte sin cima", beraz, helburuan elkarrekin...

104km inguru da buelta osua. Ibilbidia pix…