Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: 2012

Aspaldiko!

Irudia
Aspaldixan nahiko okupatuta ibili ostian, hemen naiz bueltan.
Oporren nundik norakuak kontatu gabe neuzkan, eta gogoratzeko momentu ona dala pentsatuta, bideo batzuk egitia pentsatu dot.
Aurten piriniotan ibili gera, tontor ezezagunak eta mendate ezagunak egiten, oinez eta bizikletaz. Bastidak dion bezela, "bizitza osorako dauzkagu pirinioak", beti deskubritzen dozu bailara berriren bat, juteko gogoz aspaldixan zabiltzan bailararen bat, edo ezezaguna izan arren bista politxak eukitizaz gain elegantia dan mendiren bat.
Horrela ba, aurtengo oporren lehenengo partia jartzen dizuet atxikiturik, pirinioen mendebala:




Idotorbera igoera 2012 EMAITZAK

Irudia
Atzo elkartu ginen Roller Eskietan ibiltzen garen "arraroak" Elgoibarren.
Goizeko 9ak aldean IMHko bidegurutzetik eguneko lehenengo igoerari ekin genion, Maripotzura igoera.

Bakoitza bere erritmoan joan arren, igoera luzea zenez, lasai hasi ginen lagun artean.
Gora iritsi, zerbait edan, eta jeitsi eta deskantzutxo baten ondoren eguneko bigarren ekitaldiari ekin genion.
Idotorbera igoera

Aurten ere luxuzko partehartzea eduki dugu: Iraupen eskiko bi espezialista etorri ziren: Joseba Rojo eta Josu Erkizia. Hauez gain, Txetxu Lete alpinista, Iñigo Lariz aurtengo bertikalen kopan lehena, Javi Dominguez, Ehun milak-en eta G2Hn irabazlea, UTMBtik etorri berri, Trici, eskiatzen hasi nintzenean Euskadiko Txapelduna zena... jende gutxi baina kurrikulum ikaragarriak
Joseba Rojo izan zen Idotorbera iristen lehena. Denborak hemen
Joseba rolleskietan



Lagun batzueri esker bideotxo bat osatu ahal izan dugu:



Diario vascoko kronika

Elgoibarren.net-en lasterketaren aipamena
DVn lasterketarenaip…

Rolleski Elgoibarren

Azken aldian ez dut gauza askorik idatzi, baina oraingoan gonbidapen batekin nator.
Hirugarren urtez, Idotorbera Roleski igoera egin nahi dugu.
2009an finalistekin batera estrenatu ginan. Geldiunetxo baten ostian 2011 urtean Rojo anaien luxuzko partehartzea izan genuen (denborak hemen ) eta  txirrindulariekin batera egin genuduan ediziuan; Urriaren 12xan, baina aurten zubia dagoenez, jendea kanpora joango zela pentsatuaz, beste fetxa bat bilatu nahian ibili gara. (Seguruenik hurrengo urtian, txirrindularixak ados badaoz, berriz bueltatuko gera eurekin)
EHn Roleski liga bat dago, eta horko lasterketekin topo ez egiteko, edo Behobia, Karakateko igoera, bertikalen kopa eta abarrekin ere ez tokatzeko, hurrengo larunbatera pasatzera pentsatu dugu, Irailaren 15era.



Azkenean presaka gabiltza eta ez dakigu nola aterako den, baina aldez aurretik barkamena eskatu beharrean gaude lehenago ez jakinaraztearren.

Halere, aurtengoan berrikuntzak dakartzagu



IDOTORBEra igoera goizeko 11:30etan izango …

Hiru Handiak

Irudia
Azkenean iritsi zan probaren eguna. Aurreko egunetan urduritasun puntu bat ere eduki naban, izan ere ondo prestatuta joan arren 100km proba luzea da (ez dut pentsatu nahi ehun milaken 160kmak zer ete diran!!).
Aste osoan ez naban hobetuegi deskantsatu, baina barixakua jai hartu naban, eta beradura arte lo egin eta arratsaldian beste siesta bat bota naban. Primeran!!!
19:30etan txiriosekin geratu nintzan Landan, eta alkarrekin jungo ginan Araiara, dortsalak batu, motxila bat kamioian utzi landako deskantsu gunera eramateko... dana primeran. Azkenengo momentuan triki ere animatu zan 3H egitera (bere helburua Landara iristia zan), hau tipo ausarta!!!


De 2012/06 3H

Beraz, Landara bixak agertu ziran, eta hirurok egin genitxuan azken orduko prestakuntza hauek.
Gasteizen bizitziak badauka bentajia, infraestruktura oso ondo lotzeko aukera euki nabalako. Aranek komentatu zidan nahi bagenduan Gopegin furgona utzi, eta zapatu goizian jungo zala bera bizikletaz furgona batu eta Araian uztera. Zala…

3 H

Negua joan da ta, eta orain zer?
Astebukaera honetan, bi urtian behin egiten dan 3H (Hiru Handiak)  tokatzen da, eta ausardia kolpe batian izena eman genduan urtarrilian. Konturatu orduko gainian, eta horrelako ibilaldi luze batek ondo prestatuta jutia eskatzen dau.
17 urte neuzkala egin naban Sugar, Gabi, Arrietak eta Juan-ekin. Elgoibartik 10 juan ginan, baina bukatu 5ek besterik ez, eta ez daukat orduko oroitzapen oso onik, Aizkorritik behera negarrez iritsi bait nintzan Zalduendora, ziharo hustuta, burugogorkerixan ondorenguagatik bukatu naban, zalantzaripe.
Ordutik albozka begiratu izan diot proba honi, tentaziua bai, baina zuzenian begiratzeko potrorik ez! Azkenian duela bi urte izena eman naban, baina ezkontza bat medio ezin izan nintzan jun, eta okerrik ezian, aurtenguan urtengo gera berriz, beste 17 urteren ondoren; beraz, aurtenguan bukatuz gero, ohiturakin jarraituaz, hurrengo 17 urtietarako pakia!
Gorbeia, Anboto eta Aizkorri tiroi batian egitian datza 3Hk, eta 100kmtako p…

GR 7, GR 11eta GR 107 Andorran

Irudia
Oporrak bukatzen ari ziran, eta bueltako bidia luzia zanez, gerturatze aldera azken geldiunia Grau Roigeko pisten parkinian egin genduan. Aurrekuan egin gabe lagatako Estanys Amagats-eko zati bat orainguan Andorra aldetik egitia nahi genduan, eta bide batez, ibilbide luze edo Grand Randone (GR) GR7, GR11 eta GR 107 ibilbidien zatitxo bat ezagutu.
Buelta zirkular bat egitia nahi genduan, baina ez genekixan seguru zelako baldintzak aurkitxuko genitxuan. Haize asko zabilen, eta haseran andorrako batzuk jarraitzen hasi ginan.
Hauek Montmalus egiteko asmotan zijuazen. Gure ruta zirkularra erdi erditxik ebagitzen zaban honek, baina ingurua elurrez nola zaguan ikusteko aukera ematen zigun.
Montmalusen lepora iritsitakuan, haiziagatik guk tontorra eginbe aurrera jarraitzia erabaki genduan, eta andorrakuak ere gure atzetik etorri ziran Montmaluseko aterpetxera.
Han hauek agurtu, eta gure bidiari jarraitu ginon.
Errekazulo batetara iritsi ginan. Elur gutxi, hego aurpegixa zalako, baina oinez er…

Pal-Pic des Lacs-Cabus

Irudia
Porte Puymorensetik Andorra barrura sartu eta hurrengo egunerako Col de Ordinotik Pic de Casamanya egiteko asmoa geneukan. Teorian aukera ona zan, inguru honetan elurra bazegoen, eta 2000m ingurutik ateratzen ginan.
Behean, El Tarterren lo egin ondoren, goizian Ordinoko portura ixo eta... elur askorik ez! KAKA!!!
Behelainoa kentzen joan zan, eta parez pare Pal eta Arinsaleko pistak genituen. Bien osteko mendixak txuri txuri.
Furgonan sartu eta Pal-era zuzenean!!!
Gora iritsi, eta parez pare geneuzkan mendiok, baina tartean bailara bat pasatu behar eta elur gutxi, eta errepidea itxita (muga da eta ezin da pasatu kotxez)
Kasualitatez, bi bikote ikusi genituen bertan trabesiako eskiekin eta monoekin. Hauek gutarrak? Ala pistetan gora eta behera ibiltzera doazen sasi mendizaleak izango dira?
Beraiengana gerturatu eta galdetu genienean, beraiek ere pareko mendietara zijoazela! AUPA ZUEK!!!
Bidea nundik zan esplikatu ziguten, eta aurrera joan ziran.
Elur gutxiko leku bat oinez pasa beharko …

Porte Puymorens

Irudia
Eguraldi txarra hegotik sartua zegoela eta, iparreruntz probatzea erabaki genduan, akaso Andorra aldera edo. Bidean Carlit egitea pentsatu genduan baina ez Font Romeu ingurutik, baizik eta beste aldetik, Porte Puymorens ingurutik, jende gutxiago eta igoera lasaiagoa egingo genuela pentsatuaz.
Teorian inguru honetan elur gehiago egotiaz gain, orientazio horretan ere elurra beherago omen zaguan eta. Irtetzeko lekura iritsi ginanian (1800m inguruan) ez genduan esperotako panorama aurkitxu, batere elurrik ez zaguan, eta elurra bilatzeko gainera nahiko urrutira jun bihar ginanez eskixekin aldian, planez aldatu eta bertatik urtetzen baina Andorra alderuntz jutia erabaki genduan.
(Inork interesik baleuka, nota hartu, Carlit egiteko hobe Font Romeu ingurutik egitea, hain leku lasaia ez izan arren)
Eta besterik ezian, Porte Puymorenseko itxitxa zaguan sektoreko pistetatik gora egin genduan igoera.
Behin goian, zabalik zauden eski pistak zeharkatu genituen eta Pic de la Mina egin. Hurrengo bai…

Cerdanya-Puigmail d'err

Irudia
Formigaletik Cerdanyara bidian, Estanys Amagats izeneko mendi ibilbidian nundik hasi pentsatu genduan. Cap De Rec-era ixo ginan, Lles-eko iraupen eskiko pistak daozen lekura.
Duela makina bat urte iraupen eskiko "agilutxo" kategorian espainiako txapelketak jokatzera jun ginan La Molinara. Bai, bai, espainiako txapelketak, baina hori sakontzeko beste baterako lagako dot.
Kontua da ixa 2000mtan dagola, eta aterpetxez aterpetxe egin nahi genduan ibilbidia hasteko elurrez nola zauan ez zekigunez, aukera ona beintxandu jakun, kotxez bertara allau leikelako.
Horrela ba, zuzenian ixo ginan bertara.


De 2012 Apirila

Iritsi ginanerako ilun egon arren, elurrik ez zagola ikusi genduan. Aterpetxera jun ginan garagardo bat hartzera eta bide batez nola zaguan galdetzera. Bertako jabiakin demaseko hizketaldixa euki genduan. Elurra eta ibilbidiaz gain, Kilianen aitxan lehenengo aterpetxia izan omen zan Cap de Rec, eta eskixari buruz, kilianez, eski pistez eta pelotazo inmobiliarioaz, abertzal…

Aste santua

Irudia
Aurreko post-ean komentatu bezela, aste santuan Alpeetara juteko plana eginda geneukan aspalditik. Chamonixetik Zermattera egin nahi genduan eskiekin. Lehenago ere eginda daukagu txiriosek eta biok, barrenen eta urgazin publikatu zutenez. Aurrekoan baina, eguraldi exkaxagatik ezin izan genduan osorik egin, eta Bourg St Pierren (Suitzan) eman genion hasera zeharkaldixari.
Normalian lehenengo zatixa, Chamonixetik MendiZuri zeharkatuz Suitzara iristen da bi egunetan, eta ondoren Taxi bat hartzen da errepidez zati bat egiteko Bourg St Pierrera arte (GdStBernard portuan gora). Guk beste era batean planteatu genduan orainguan; Chamonixetik Suitzarako zatia egun bakarrean egin, La Foulyn lo egin, eta hurrengo egunean taxia hartu beharrean, eskiatzen jarraitu Gd St Bernard porturaino. Handik aurrera bide arruntarekin topo egitea zan asmoa. Beraz, lehenego bi etapak gogorrak zetozen. Gutxi gora behera, zoro hauek egindakoa zen, baina guk etapaka egiteaz gain, desbio txiki bat egingo genuen GdS…

Gorbeia Zaldibartxotik

Irudia
Aste santuan Alpeetan Chamonix-Zermatt eskiekin egiteko plana geneukan, aterpetxeak aspalditik hartuak geneuzkan, plana nahiko itxia eta bidaia luzea eta neke asko metatuko genuenez hurrengo egunetan, aste santu aurreko astebukaeran etxean geratzia erabaki genduan, motxila prestatu eta azken egunetako nekeak errekuperatu nahian.
Halere, zerbait egin gabe ezin geratu. Jada eskien ondorenean ere pentsatzen  hasiak, aurten Hiru Handietan parte hartzeko dorsala daukadanez, hori prestatzen hastia pentsatu genduan.
Zaldibartxora fondoko eskixekin jun gera aurtengo neguan, nahiz eta arrakasta asko ez eduki espediziuak. 17 urte neuzkala ere handik hasi zan egin genduan 3Hk, orain arteko bakarrak, eta entrenamentuan hasera (horrela deitxu baleike mendi buelta edar bat ematiari) ere hortxe izan da.
Igoera politxa eta luzetxua da, akaso bizikletan egiteko aproposa. Behin altuera hartuta, tontorra atzian ageri da nahiz eta oraindiok nahiko urruti egon, baina igoeran politxena zera da, gurutzia ez…

Udaberriko irteerak

Irudia
Jun dan astebukaeran egindako bueltak duela pare bat urte egindako bat ekarri zidan gogora, Soquesetik Frondellas egin genduanekua. Orduan ere eguraldi ona, udaberriko baldintzak (elur egonkorra eta bero) eta ibilbide ikaragarri politx bezain gogor eta luzia egin genduan.
Oinguan Javik fallau zigun. Beste hirurok aste santua gainian dagola ta, tximinuari kaña emateko geratu ginan.
DeporEibartxarrekin Saint Larytik buelta bat egin genduan maiatzeko zubi batian, Saint Laryko pistetan hasi eta handik Bastaneko aterpetxeraino igo ginan (oindiok librian zauan) eta la mongierako bide erdira geratu ginan.
Ordutik La mongie eta Saint lary eskiatzen batzeko gogua naukan, edo behintzat inguru hori hobeto ezagutzekua.
Oinguan, bi aukera planteatu genitxuan, egun bakoitzerako bat. Bata, Tourmaleti buelta eman, bueno, hobeto esanda Quatre Termes La mongieko estaziuan onduan geratzen dan tontorrari buelta eman, eta bestia neouvielle egin, Turon de neouvielletik edo Madamettetik.
Astian kriston elur…

Morkaikoko irteera

Irudia
Udaberriarekin batera, eski alpinismoko lasterketak bukatu, eta mendira urtetzeko epoka izaten da. Martxuan baldintza hobiak egoten diranez, aurreko urtian hasitako ohitxurari jarraipena eman ginon aurtenguan ere. Morkaikoko eski irteera antolatu genduan.
Aurten klaru zaukagun pirinioen ipar isurialdera egingo genduala irteera, hego isurialdian ez bait dago apenas elurrik. Jakintsuen komitia bildu genduan Morkaikoko lokalian, ia zer egin gomendatzen ziguten, eta aurtenguan ere bete betian asmatu!!!
Cautetets ondoren dagoen Pont d'espagnera jun ginan kotxez. Handik Oulettes de Gaubera lotara. Batzuk Petit Vignemale egiteko aprobetxatu zaben. Hurrengo egunian Vignemaleren iparra parez pare geneukala, mendebalderuntz jun ginan, Muletseko lepotik Ara bailarara jeitsi, eta handik Arratilleko lepora.
Walloneko aterpetxera jeitsi, eta fondoko pistetatik buelta Pont d'espagnera.
Asti pixkatekin ia argazkixak igotzen juten naizen.ikusi leike kronika
Bitxartian Morkaikoko   blogian ikus…

27.Pierra menta

Irudia
Aurreko astean pasa da pierra. ikaragarria da lasterketa hau, gainontzeko lasterketek oroitzapen ona utzi izan didaten arren, duela bi urte leok eta biok egin genduan lasterketa honen oroitzapena espeziala da. Ordutik harreta gehioz jarraitzen dot, irudixak ikusten, sinistu ezin doten arren, ollo ipurdixa jartzen jata.
Egunen batian berriz egitia gustatuko jatan, baina lanak ez dit aukera hori ematen gaur gaurkoz. Iritsiko da!
Aurten euskaldunen artian aipamen berezixena Aitor Otxoari egin nahiko nioke, 10 pierra daramatza, danak segidan. Oñatiko bisontia beti oso ondo moldatzen da lasterketa honetan. Ez da erretza pomadan egotia 10 urtian ZORIONAK AITOR!!!
Aurten Igor Alzelairekin egin dau, oso postu ona egin dabe. Oker ez banago, Igorrentzat lehenengo pierra. Ia zer kontatzen daban!
Beste bikote euskaldun bat, Tirapu eta Juanjo izan dira, euskaldunetan lehenak geratu dira gainera. Lehenengo egunian atzetik hasi zirala ikusi naban, baina badirudi ondorengo egunetan gogort…

Errexiltar andres 2012

Irudia
Martxuero bezela, lanez lepo nabil, idazteko asti askorik gabe. Eta ildo beretik, asko entrenatu gabe iritsi da aurten ere errexiltar andresen lasterketa. Entrenamentuak asko jeitsita, lasterketan parte hartzeko gehixegi prestatu gabe iritsi naiz aurten ere.
Larizek euskal taldeko batekin egin bihar zabala eta, Ixakakin apuntatu nintzan. Baina azkenengo momentuan Ixakari beste konpromezu bat suertau jakon, eta bikotez aldatu zidan. Igorrekin egin bihar naban igual, baina hau Otxoakin pierrara jun bihar zanez, Balenekin egiteko geratu nintzan. Balen berriz, azkenengo astian gaixo. Aurtengua ere Balenentzat nahiko denboraldi petrala izan da, ANIMO POTRO, eta total berriz ere bikoteripe nenguala.
Nahiko orokorra izan da panorama hau, Ibai ere gaixo zauala enteratu, eta Yoni toke bat eman nion, baina hau ere erdi petral zabilela... azkenian Leo eta Amaia ezkondu jakuz, eta eztei bidaian Pierrara jun bihar ziranez, maletak itxeko denbora askoripe zabizela, eta Leon tokixa hartu naban. Mila…

Ardo berria Somporten

Irudia
Eneko jaio berritan, eskiak oparitu nizkion. 5 urte pasa dira eta azkenik jun gera eskiatzera!!!!

Eski haiek eraman arren, hainbeste denbora pasatu da, jada txiki dauzkala. Eskerrak Elaiak erabili zituela!!!
Astebukaera honetan, beraz, berriz ere monitore lanetan ibili naiz. Ikaragarrixa da umiek daukaten eboluzionatzeko ahalmena, guk erdixa eukiko bagenduan...
Haseran lerarekin hasi ginan. Ikaragarrixa da lerak zelako jokua ematen daban. Eskerrak umiak inguruan neuzkan, bestela jendiak esango zaban nagusiegixa nintzala horretarako!!! kar kar kar

De 2012 Martxoa
Eskixetara pasatzen ez genduan asko tardau, eta di-da hasi ginan soltura hartzen

De 2012 Martxoa

zapatu arratsaldian eskolarteko iraupen eskiko lasterketa zaguan, eta gaztiak animatzeko aprobetxatu genduan. Domekan berriz, La Trace Aspoise jokatu zan. Bertako kronika CVCko blogian ero zapatilla zaharretan ere ikusi leike. Koiuntura aprobetxatuaz, parte hartu naban bertan.

29kmko ibilbidia egin bihar zan hasera batian, baina azke…

Atxerito

Irudia
Domekan Lintzara jun ginan, hemen egon dan elurtia ikusita, han kriston elurtia egongo zalakuan. Asmua zera zan: Hiru erregeren mahaira ixo, ondoren petretxemara juteko eta azkenik "la pakita de lizarrola" ixo eta lintzara zuzenian jeisteko asmotan gerturatu ginan, baina domeka goizian horruntz ez zauan elurrik, eta iraupen eskiko pistetan barrena Atxerito alderuntz jutia aukeratu genduan.

De 2012 Otsaila Pistako elurra gogorra zauan, baina pistaz kanpo arrandegikua; gabian ez zaban nahikua hoztu eta elurra usteltzen zauan beruagatik. Halere, altuera hartzen jun ahala, elurra gogortzen jun zan, eta bada ezpada kranpoiek jarritxa igo genduan dexente.
Igoeran zati handixena ixa tontorreraino horrela egin genduan, eskixekin bizkarrian

De 2012 Otsaila Atzian ikusi leiken bezela, la pakita de lizarrolan ez dago elurrik, hartaz, petretxema eta hiru erregeren mahaira bidian lehenengo zatixan ere ez!

De 2012 Otsaila Ozako basoan, atxerreko gazteluan edo bisaurin-aguerri aldean ere egoe…

Aratz, skiing on the rain

Irudia
Atzoko egunaren ondoren, baldintza onak eta elur kantidadia ikusita, Naparruako pirinio aldera jun biharrian, gaur Araiatik Aizkorriko mendilerrora juteko plana egin genduan. Eguraldi txarra etorriko zanez, buelta ahalik eta handixena egiteko, goizian goizo urtetzia pentsatu dogu. Asmua, Araiatik Urbixa ingurura gabez urten, eta eguna argitzen hasterako hemen daguan panorama ikustia zan, Aloña aldera, edo Aketegi aldera, edo eta bueltan Aratz egitia zan plana.
Goizeko 5etan jaiki, eta 6ak alderako Araian ginan, baina... eurixa barra barra. Kaka!!! Frentiak harrapatuta gaozen jada. Penaz, oraindik zeozer egin ahal zala pentsatzen, eskiatzeko botak ere jarri ditugu, baina furgonetatik ateratziaz bat konturatu gera botatzen ziharduanakin ez ginala urrutira allauko.
Botak kendu, furgonako ohia montatu eta lotara!
Bizpa hiru ordu ondoren esnatu gera, eta oraindik ere euritxan. Hain goiz hara jun izanan penaz, baina gutxienez aprobetxatu bihar genduala pentsatzen ixo gera Aratz aldera azken…

Gorbeian eskiatzen

Irudia
Ez da erretza izaten hemendik gaurkua moduko baldintzak topatzia, kriston girua, elurra eta ibilbidia. Zalantzan ibili ginan gaurko ze plan egin, eta badirudi bete betian asmatu dogula. Hitzak baino nahixo izan dot irudixak uztia.
Aurrera bideo klipla


GPSan datuak hemen


Luchon HM

Irudia
Aurten ere Luchon Haute Montagne mendi elkartiak antolatuta, Luchoneko Challengea jokatu zan jun zan domekan. Laugarren urtia da hara juten gerana. Jun ginan lehenengo urtian Frantziako txapelketa izan zan, hurrenguan ez zan txapelketa batian ere puntuagarrixa izan baina aurrekuan asko gustau jakunez, bueltau ginan. Azkenengo bixetan berriz, Euskal Herriko bakarkako txapelketa eta Euskal Herriko koparako proba puntuagarrixa izan da proba.
Oueileko Burgoan jokatzen da proba hau elurra dagonian. Bestela inguruko pistaren baten inguruan egiten da. Antolakuntza lanetan urtero bolondres talde bera aritzen da. Gure aldian nagusixak diran arren, eskixekin primeran moldatzen dira eta ibilbide oso politxa egiten dabe. Apika dorsalak banatzeko orduan ez daukate bizkortasun asko, baina mendizale autentikuak dira bolondresok. Aupa zuek!!!


De 2012 Otsaila


Pena pixka batekin urten ginan haruntz, gertuago ere primerako elurra zauan eta! Baina aurten ere kopako lasterketak egiteko helburua jarri nion …

Karakateko gaina duk horren lekuko

Irudia
Aurreko astian karakaten egon nintzan. Neguan ohikua daukaten bezela, gabez. Oinguan halere, zeozer ezberdina zauan, elurra karakateko gainian.


Elurra egon edo ez, ohitxura daukat beti tontorrian plaka batian daguan bertsua botatzekua, batez ere bakarrik ixotzen dotenian. Alex-i norbaitxek idatzitako bertsua da, gure kintakua izango zan Soraluzeko Alex, Txanbuan laguna, batera ezagutu nitxuan bixak. Hura ezbeharrez jun zan gazterik. Ikaragarri gustatzen jata bertsua:

Lagun hintzenik Alex
Ezin dogu uko
gure adiskidantza
ez dok agortuko
Sortaldean Izarraitz,
Sartaldean Urko
Elur nahiz eguzkitan
Gaituk elkartuko
Karakateko gaina
dok horren lekuko.

Eguzkitan baino, elurretan elkartzia izaten da neretzat politxa, eta oinguan argazki bat atara naban tontorrian, blogian hauxe publikatzeko asmoz.


De 2012 Otsaila


Duela urtebete inguru ezagutu naban  Iñaki Ruiz . Bistaz ezaguna izan arren, Altitoyen topo egin genduan, eta arrazkeroz karrera batzutan topo egin izan dogu. Tratu gutxi euki arren, …

Elurra EHn

Irudia
Siberiako hotza zatorrela, baina Siberia-Gasteizera ez da gehixegizkua allau. Bai, etorri da, hotza eta elurtia, biharra bazaguan eta, baina ez demasekua, mendeko hotzena, edo azken 50 urtetako hotzenetik oso urruti egon dalakuan nago.
Halere, aurreko ostegunian hasi zan elurra botatzen. Ostegunian ez, baina barixakuan bai, biharretik bueltatu, fondoko eskixak hartu eta jun ginan Zaldibartxora (Sarriatik Gorbeiako magaletara).
EHn sarri pasatzen dan bezela, elurra behera allatzen danian ez da eskiatzeko elur ona izaten, haize korronte kontinental lehorrak ekartzen dau elur hori eta hotz asko eta hezetasun gutxi eukitzen dau normalian. Oinarrizko kaparik ez dagonez, elurra zeharkatu segitxuan jotzen dozu lurra eskixekin.  Elurran kalidadia bai, ikaragarrixa izaten da (bolumen berian hezetasun oso gutxi eukitzen dau, hotz eta haize asko dauka elur partikula bakoitzak), baina haize pixkatek elurra edozein lekutara barreiatzeko arriskua ere egoten da.
Ez dakigu zergaitik, baina Zaldibartx…