Aratz, skiing on the rain

Atzoko egunaren ondoren, baldintza onak eta elur kantidadia ikusita, Naparruako pirinio aldera jun biharrian, gaur Araiatik Aizkorriko mendilerrora juteko plana egin genduan. Eguraldi txarra etorriko zanez, buelta ahalik eta handixena egiteko, goizian goizo urtetzia pentsatu dogu. Asmua, Araiatik Urbixa ingurura gabez urten, eta eguna argitzen hasterako hemen daguan panorama ikustia zan, Aloña aldera, edo Aketegi aldera, edo eta bueltan Aratz egitia zan plana.
Goizeko 5etan jaiki, eta 6ak alderako Araian ginan, baina... eurixa barra barra. Kaka!!! Frentiak harrapatuta gaozen jada. Penaz, oraindik zeozer egin ahal zala pentsatzen, eskiatzeko botak ere jarri ditugu, baina furgonetatik ateratziaz bat konturatu gera botatzen ziharduanakin ez ginala urrutira allauko.
Botak kendu, furgonako ohia montatu eta lotara!
Bizpa hiru ordu ondoren esnatu gera, eta oraindik ere euritxan. Hain goiz hara jun izanan penaz, baina gutxienez aprobetxatu bihar genduala pentsatzen ixo gera Aratz aldera azkenian.


De 2012 Otsaila



Behian ez zauan elur tantarik ere, baina pixka bat gorago hasi da elurra. Kentzen ziharduan uneoro. 20 minutu exkaxian jantzi ditxugu eskixak, eta beste ordu laurden inguruan demaseko elurtia zaguan basuan, hori bai, elur hezia, oso hezia, etengabe urtzen.


De 2012 Otsaila



Basoko babesetik urtetzian elur gutxiago zaguan, haiziak basora eraman dabala zirudien.


De 2012 Otsaila



Hemendik tontorrerako bide zuzena hartu dogu. Haizia eta txingorra euki dogu goixan.


De 2012 Otsaila



Mela-mela eginda  iritsi gera behera, eta lehen bait lehen bueltatu gera etxera. Eguna ahal zan hobetuen aprobetxautako sentsaziuakin bueltau gera behintzat, goizian goizo jaikitzian alperrikako esfortzuaz ahaztuta. Gainera, Aratz ez da oso eskiablia, eta eskiatu izanaz harro!!!

GPSan datuak hemen

Iruzkinak