Karakateko gaina duk horren lekuko

Aurreko astian karakaten egon nintzan. Neguan ohikua daukaten bezela, gabez. Oinguan halere, zeozer ezberdina zauan, elurra karakateko gainian.


Elurra egon edo ez, ohitxura daukat beti tontorrian plaka batian daguan bertsua botatzekua, batez ere bakarrik ixotzen dotenian. Alex-i norbaitxek idatzitako bertsua da, gure kintakua izango zan Soraluzeko Alex, Txanbuan laguna, batera ezagutu nitxuan bixak. Hura ezbeharrez jun zan gazterik. Ikaragarri gustatzen jata bertsua:

Lagun hintzenik Alex
Ezin dogu uko
gure adiskidantza
ez dok agortuko
Sortaldean Izarraitz,
Sartaldean Urko
Elur nahiz eguzkitan
Gaituk elkartuko
Karakateko gaina
dok horren lekuko.

Eguzkitan baino, elurretan elkartzia izaten da neretzat politxa, eta oinguan argazki bat atara naban tontorrian, blogian hauxe publikatzeko asmoz.


De 2012 Otsaila
 


Duela urtebete inguru ezagutu naban  Iñaki Ruiz . Bistaz ezaguna izan arren, Altitoyen topo egin genduan, eta arrazkeroz karrera batzutan topo egin izan dogu. Tratu gutxi euki arren, beti gertuko suertatzen jatan Gasteizko Zortzietakoak taldeko Giputxi bat zalako akaso. Nola diran gauzak, hemendik aurrera karakateko tontorrian akordatuko naiz berataz, han dauden beste batzurekin batera. Goian bego.

Iruzkinak