Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: September, 2016

Robiñera Pinetatik

Irudia
Abuztuko oporretan ez haserretzeko bakarrik jutia zala onena esan zidaten. Esan eta egin.
Abuztuko lehenengo astia lanian egin ostian, pirinioetara abantau nintzan. Lehenengo geldialdixa Pinetan egin nuan.
La Larriko kanpak ezagutu nahi nitxuan, eta hortik aurrera, helbururik gabe buelta zirkular bat egitia zan asmua.
Urtetzeko motxila prestatzen hasi, eta bastoiak Elgoibarren ahaztu nitxuala konturatu nintzan, opor guztixetarako, noski. Hau kk!!
Halere, beste gauza asko ekarri nitxuan, eta ez zauan ondo ez pasatzeko aitzakiarik

Hemendik GR11n markak ateratzen ziran eskumatara, baina nik bailaran barreneraino jun nahi izan nuan, eta hortik La Muniako ibonetara ixo, ondoren buelta zirkularra egin eta GR11tik hona bajatzeko. Ibonetan ikusiko nuan La Muniaraino juteko bezela nenguan edo ez.


Parian Pinetatik Punta de las Olas, Soum de Ramound eta Mendi Galdua ikusten hasi nintzan. Ondoren egin berri neukan Zilindro ere parian agertzen hasi zan. Tres serols guztiak parez pare, baina beste …

Cilindro 2016/07/24

Irudia
2016/07/24 Praderatik Cilindro
Ehun Milak/G2H pasa eta gero, Aranen anaixa familixiakin piriniotan zaonez, eurengana juteko flana egin genduan. Azken orduan hauek bueltatu bihar izan ziran arren, plana egina geneukanez, Zilindrora juteko proposatu zidan Aranek.
Hiru eguneko astebukaera zala aprobetxatzen, zapatuan lasai urten ginan. Brotora allau baino lehenago dauan estadiuan geratu ginan egunpasa, oporrak izango bazian bezela, lasai egon, irakurri, siestia bota eta geratzen zian gainontzeko furgo-autokentzat informazio gune bezela ere jardun genduan.
Domekan goizian goiz jaiki, Torlan aparkatu furgonia, eta lehenengo urten zan autobusa hartu genduan Praderara. Hemendik Gorizera eta handik ibon izoztutik ixoko genduan Zilindor.

Igoerako lehenengo zatixa, ordesako ordeka guzti hori pasatzen duana luze-luzia egin jakun. Behin hori pasatuta, bistak hartzen jun ginan heinean, eguzkixa hasi zan lanian. Egunak argitu zuan!!
Gorizera allautakuan jende pilua ikusi genduan aterpetxe kanpuan. …

Anbotori itzulia mendikletan Elgoibartik 2016/06/18

Irudia
Ekainan haserako ratxa onari jarraitzen, bizikleta hartu eta buelta edar bat ematia pentsatu genduan. Anboto mendi elegantia da, eta etxetik urtetzen buelta emango ginonez, ba askoz hobeto!
Gertu-gertu ez dao, baina bizikletan urruti-urruti ere ez, eta bidia oso erosua da mendikletantzat.
Orainguan ere eguraldi txarra zauan aurrikusita, baina hobetzen jungo zala ziuen. Goizian prisaripe jaiki eta urten ginan arren, pixka busti ginan ibilbidian haseran. Soraluzen hasi jakun eurixa eta Elgetan geldiunia itxia pentsatu genduan atertu arte. Bi kolakau hartu, eta subidoiakin jarraitu genduan Kanpazarreruntz.
Handik Betsaidera jun ginan. Justu orduan matxura bat eduki genduan arren, konpontzeko gai izan ginan, eta aurrera!!
Zabalaundira iritsi, eta Aramaixoko basarritxar bat Anboton zaozen ahuntzeri deika ikusi genduan. Arabar hauek ze berezixak dira, kar kar kar.
Anbotorik itzulixa egin eta Urkiolatik Untzillatx eta Astxiki artetik, Atxartetik Abadiñora bajatu ginan.
Justu Abadiñon lank…

Lizarrusti-Ausa Gaztelu 2016/06/12

Irudia
2016/06/12
Bezperan bizikletan egindako buelta luze jun zan, eta ondorioz nahiko nekatuta ere bageunden. Halere, domekan oinez mendibuelta bat egitia pentsatu genduan. Eguraldixa hobia ematen zaben, eta ia gaurkuan inguruko bistez disfrutatzerik eukiko genduan pentsatu genduan


Orainguan Lizarrostitik atera ginan. Lehenengo Lareoko urtegira ixo, eta hemendik beste PR bat hartu genduan mendiz Ataunera bajatzeko asmotan. Tartian Agaotzeko tontorra egin genduan.

Ataunetik Zaldibiara pasatzeko mendiz egin genduan Amundarainteik, eta hemendik Arkakara bajatu.

 Arkakatik Zaldibira bidegorriz korrika pixka bat egin genduan. Oso bailara politxa begitandu jatan.

Zaldibiatik gora G2H lasterketa pasatzen dan ingurutik egiteko proposatu zidan Aranek. Nik egixa esan, inguru horiek ez ditut asko ezagutzen, eta horrela zeozer ezagutzen juteko aukera euki nuan.

Baina ordurako bide luzia egina geneukan korrikan. Ni ordurako porru inda nenguan!! Bidegorri eta asfaltozko bide horiek akatzen naute, eta …

Aralar Mendikletan 2016/06/11

Irudia
Ekainaren hasera oso espeziala izan zan, zoragarrixa!
Bizikleta berriz ere hartuaz, Aralar zeharkatzeko helburua jarri giñon geure burueri. Ataunen hasi eta ahal bazan, Aralarko San Migeleraino jun nahi genduan.

Lareoko urtegira ixo ginan lehenik. Honaino haseran errepidez, ondoren zementuzko bidia hartu, eta azkenik pista batetatik. Oso erosua bizikletaz etortzeko.

Hemendik Lazkaomendiko bailarara juteko bidian lehenengo zatixa ez zan batere ziklablia, ahal zan moduan pasau eta aurrera!
Ondoren pista batetara atera ginan. Behin pista hori hartuta, ez genduan leku teknikorik pasatu bihar, teorian. Igaratza alderuntz bizikletan ibiltzeko primerako lekua begitandu jakun

Inguru hau ez nuan ezagutzen eta asko gustatu jatan, goi larre hauek demasak dira!!
Kanpora juten gera eta Euskal Herrixa oindiok ez dogu ondo ezagutzen!!Yastabien


Bidian zati batian pista utzi eta bidia estutu egiten da. Metro gutxi batzutan bizikletak eskuan ere hartu genitxuan, baina orokorrian bizikletan ibiltzeko d…