Cilindro 2016/07/24

2016/07/24 Praderatik Cilindro
Ehun Milak/G2H pasa eta gero, Aranen anaixa familixiakin piriniotan zaonez, eurengana juteko flana egin genduan. Azken orduan hauek bueltatu bihar izan ziran arren, plana egina geneukanez, Zilindrora juteko proposatu zidan Aranek.
Hiru eguneko astebukaera zala aprobetxatzen, zapatuan lasai urten ginan. Brotora allau baino lehenago dauan estadiuan geratu ginan egunpasa, oporrak izango bazian bezela, lasai egon, irakurri, siestia bota eta geratzen zian gainontzeko furgo-autokentzat informazio gune bezela ere jardun genduan.
Domekan goizian goiz jaiki, Torlan aparkatu furgonia, eta lehenengo urten zan autobusa hartu genduan Praderara. Hemendik Gorizera eta handik ibon izoztutik ixoko genduan Zilindor.

Eguna burumakur hasi arren, primeran bukatu zan
Igoerako lehenengo zatixa, ordesako ordeka guzti hori pasatzen duana luze-luzia egin jakun. Behin hori pasatuta, bistak hartzen jun ginan heinean, eguzkixa hasi zan lanian. Egunak argitu zuan!!
Gorizera allautakuan jende pilua ikusi genduan aterpetxe kanpuan. Haien artian, tipo altu bat zabilen bere motxilara begira, egunian zihar eramateko gauzak sartzen edo. Urrutira Edilberto ematen zuan. Arani esan nion, baina berak ez zaban ezagutzen, eta nik aurpegixak nahasteko daukadan erraztasunakin, ba auskalo bera zan.
Bereganaino gerturatu nintzan, eta adarra jotzeko, biseria bajau nuan nere aurpegixa ez ezagutzeko. Bere motxilan eskua sartzen hasi nintzan probokatze aldera. Bere trastietan ibili nintzan arren, ustezko Albertok kasurik ere ez. Konturatu zala pentsatu nuan. Biseria kendu eta aurpegira begiratu nionian jota kriston sustua Albertok ezagutu ninduanian. Hau bai tipo patxarosua, norbait bere motxilan eskua sartzen, eta tipua lasai asko begira!!! Parre edarrak egin genitxuan ondoren!!!
Bezero batzukin zauan lanian. Bertan agurtu ginan, hauek beheruntz, eta gu goruntz.

GOizean GOizetik GOrizetik GOruntz.
Gu oso arin jun ginan, kranpoi eta pioletipe. Pentsatzen genduan ordurako ez zala bihar. Perdidora juteko eskupideran adibidez, ya ez zirala bihar bazakigun, baina bidian komentatu ziguten akaso Zilindrora juteko biharko genduala. uiuiui. Porsiaka, P plana Perdidora jutia izango zan.

Zilindroko lepora bidian elurra goiko partian
Izoztutako ibonetik ez zan klaru ikusten han goiko neberua pasatu ahal izango genduan. Elurra alderik alde ikusten zan, eta ematen zuan ezkerreko haitzetik edo eskumako rimayatik pasatu ahal izango genduala, baina ez zakigun gehixo. Bada ezpada, goruntz hasi ginan, eta ezin baginan pasau, bajatzeko asmotan.
Bertan geundela, ezkerretako haitzetik ez genduan ixotzeko batere arazorik euki.
Hurrengo zailtasuna, lepotik metro batzutako eskalada errax bat egin bihar izaten da. Bertaratu ginanian errax gaindituko genduala pentsatu, eta aurrera egin genduan. (bada ezpada, rapelatzeko anillak daoz goixan)


Lepotik 10m inguruko eskalada erraxa. Gure aurretik zixena ikusten da pasatzen
Behin zailtasun hau gaindituta, beste pare bat lekutan lau hankatan igo bihar izan ginan, eta kitto. Ixotzeko zailtasunak gaindituta.

Ertz batian Aran hegetan
Hor gainetik, Perdidoko eskupidera, eta Iparreko glaziarra parez pare. Beno, glaziarra edo... geratzen dan neberua
Ze polita den mundua 3000tik gora, elurra daukanian
Argazki honetan ikusten da sasoi batian nolako glaziarra zaukan iparreruntz.

FBtik ateratako argazkixa

Glaziarra urtzen jun arren, oindiok lekua paregabia da. Eskupidera eta ipar aurpegixa primeran ikusten ziran geunden lekutik. Txiriosekin Swan eta Perdidon iparra jarraixan egin genduanian hartutako tute hura ere goguan, egindako bidian zati handi bat aurrez aurre geneukan


Zilindro tontorra, atzian Galdua
Atalaia elegantia da Zilindro, zalantzarik gabe
Atzian Tallon, eta eskumatan urruti, Vignemaleko glaziarra
Tontorrian geundela, bi gizon zeuden handik elkarri ohikua berbetan denbora osuan. Batek rotuladore bat eskuetan, tontorrian makina bat lekutan mendixan izena eta garaiera margotu zuan. Pakerik eman ez arren, jatorrak ziran, baina berezi taldekuak hauek ere. Bat iparraldekua, bestia frantsesa. Parre edarrak egin genitxuan hauekin ere.
Tontorrian ez ezik, igoera eta jeitsiera osua markatu zaben euren rotuladore berezi horrekin. Bajatzerakuan eurekin bajatu ginan, euren markak segitzen.

Aran goiko pausua bajatzen, eta bi artistak konsejuak ematen
Beheko tximinixa ere beste leku batetatik bajatu genduan, hauen gomendiueri jarraika. Erretzaua izango zan seguruenik, baina harri solte gehixo zauan.
Lepora iristeko tximinixia bajatzen, eguneko azken zailtasuna
Marbore egiteko tentaziua euki genduan, baina pare bat lekutan elurra pasatu bihar zan, eta materixalik ez geneukanez, eta tontuana itxeko gogorik ere ez, behera bajatzia erabaki genduan.

Zilindroren Arkaitz forma bereziak
Sasoi batian izoztuta egongo zan ibonetik behera, mendigalduko bide normala hartu genduan, eta prozesiuakin elkartu ginan.
Irudi honek zer ekartzen dizue gogora?

Beherakuan, imaginaziuari juten lagatzen, EHko mapa, Trebiño ez ezik, Errioxako zati bat ere barne zeukala ikusi genduan. Zer esatia nahiko digu naturaren kapritxo honek, Valdezcaray berriz ere guria dala? kar kar kar

Gorizera iristen
Beherako bidian Gorizera iristen, ura hartu eta lehen bait lehen behera egin nahi genduan, jende andana honetatik libratzeko.

Atzera begiratuta, Zilindro jada ez da lehengoa
Edozein kasutan, jende asko ibili arren, ikaragarria da bailara. Eta leku honek dominazio sentsazio polita ematen du
Aran Ordesako ordeka gainean
Behin ordekan, buelta luze luze luzia egiten da, baina bidian badaude zaldixan isatsa baino urjausi politaguan neretzat.



Behera allau, errekan bainua hartu, eta Bujarueloko tabernara zeozer hartzera jun ginan.

2016/07/25
Hurrengo egunian Otalera juteko asmotan ginan. Goizian jaiki eta gogo gehixegirik gabe abantau ginan. Ez zauan bezperako aglomeraziorik. Noizipeñetan norbait ikusten genduan arroil jeitsierak egiten

Otaleko bailara
Ez dakit oporren gertutasunagatik, beruagatik edo zergaitik, baina gorputz alperra geneukan, eta bailaran barrenian geundenian buelta ematia eta erreka ondora bajazia erabaki genduan. 
Otal bailaran barrenian Bujarueloko lepoa eta Gabietos beste aldian
Elkarrekin erreka onduan lasai egoteko gogua geneukan, egunaz eta naturaz gozatzekua. Normalian jotafuego ibili izan gera, eta lasaitasunian gutxitan egon izan gera. Horretaz disfrutatzen egon ginan, irakurri, bainatu, jan. Azkenian ez al dira horiek benetako oporrak?


Hemen bi egun hauetako bidixua

Eta Zilindroko GPSan datuak



Honekin, orain arte publikatu ezin izan ditudan sarrerak publikatutzat ematen ditxut.
Ixa bi urtetako lana bukatuta, perspektibatik begiratzen, lan handixa izan dala oso kontziente naiz.
Barruak eskatu didana egin dotela pentsatzen dot, jakin doten hobetuen egin dotela egindakua, izan dan lan gogorrari begiratu gabe, helburua ipar hartuta eta jakin gabe bere fruituak emango ditxuan.
Ikaste prozesu hau bere fruitua ematen hasi dala pentsatzen doten arren, onena etortzeko dagoela usten dot. Edozein kasutan, Itaca, bide hau egin bitartian ikasi doten guztia aldian daruat.

Iruzkinak