2015/09/19
Duela pare bat urte Senda de las Flores-Gabietos egin genduanian, Sendak eskaintzen duan estalgunian bikote bat lo itxen ikusi genduan. Inbidixiak jota, guk ere horrelakoren bat aspaldi ez genduala egin pentsatu genduan. Ordutik begiz jota, ia noiz geneukan astixa inguru honetan bibak bat itxeko komentatzen ibili ginan, izan ere, ministruak baino okupauo bizi gera eta.
Ordesako Pregaderan
Astebukaerarako eguraldi ona aurrikusi zaben, eta beste konpromezurik ez, Ordesako praderara jun ginan. Irailan erdirako kentzen dabe autobus zerbitzua, eta barixakuan biajian ostian furgonakin ixo ginan eta bertan lo egin.
Hurrengo goizian eskapada edarra egin genduan, kotxiak aparkatu ahal diran arren, parke naturaleko arauengatik ezin da bertan lo in, eta parkineko zaintzailiak harrapatu gintxuan eta abixatu zigun guardak harrapauez gero isuna geneukala. Ufff.
Ya ke isuna aurreztu genduan, bueltan diru hori gastatzia erabaki genduan, kar kar kar
Hurrengo gabian lo itxeko Sendan, Casteretseko koban edo Rolanden bretxan bibakeatzia pentsatu genduan. Momentuz goruntz tira ta hortik, helburu jakinik gabe gorako norabidian jarri ginan. Goiko bailarara igotzeko igarobide asko ere ez daoz, eta ibilbidiakin hasteko, Cotatueroko pasoruntz hartu genduan
Cotatuerorako bidegurutzia
Altuera pixka bat hartzian, Gallineroko pareten azpixan zaudela ikusten da. Eskalatzaile gogorrentzat paradisua da hau!!
Gallineroko paretak
Goruntz jun ahala, Cotatueroko pasoa gero eta gertuago dagoela igartzen da
Eta halako batian hasten da pausurik zailenen lekua. Guk bada ezpada bagak eta zintak eraman genitxuan, zati honetan ferratetako kable bat jarritxa dago eta.
Cotatueroko pasoan
Ni lehenengo aldiz zan hemendik pasatzen nintzana, eta aseguratuta pasatzian, nahiko errexa begitandu jatan. Halere, lotu gabe seguru asuntua asko aldatzen dala, ze ni segituan akojonatzen naiz
Cotatueroko urjausixa
Behin pausu hori pasatuta ez dauka zailtasun gehixagorik. Oso politxa da goruntzko bidia. Urjausixak, balkoi eran igotzen juten zera lautadaz lautada.
Behin altuera hartuta, 3000ko mendixak ere agertzen juten dira
Bretxa eta abar barrenian
Casco, torre eta abar parez pare
Cilindro eta Perdido
Patxara handixan hartu genduan eguna. Pisua ere bageneraman, baina normalian denborak, desnibelak, taupadak, dana neurtzen ibiltzen gera, eta hori guztiakin ahazten geran horrelako irteerak ikaragarri relajantiak dira. Lasai, bihar danian edan, jan edo geldialdi bat itxen gindoazen bidian.
Gabietos eta Tallon barrenian
Halako batian iritsi ginan Casteret edo izoztutako kobara. Bertan lo itxia pentsatu genduan. Barruan ur dexente eukiko genduala espero genduan, baina ez zauan hainbeste. Halere, irakiteko lain bazauan.
Castereteko koban sarreran
Beraz, ura bazauan eta lo itxeko tokixa ere bai, zeozer pikau eta arratsaldiaz disfrutatzen egon ginan horrelako parajiakin.
Castereteko koban sarreran, eonian
Parez pare Tallon, Rolanden bretxa etab.
Gabian ere argazki saio bat egin genduan. Sekulako argazkixak dauzkagu iluntzen ari dala. Eta, guztiz ilundutakuan, lotara!
Eguna argitzen Casteretsen
Biharramunian eguzkitara urten arte fresko itxen zuan, baina edarki jaiki ginan. Aurretik ibilalditxua zakagun gaurkuan. Eskerrak bezpera oso lasaixa jun zan eta indarrak gordeta geneuzkan...
Pisuakin, baina tipi-tapa, lehenengo kaskoko tontorra egin genduan, eta ondoren torrera jun ginan
Kaskoko tontorrian
Ikaragarrixa da hortik Gavarniera dauan zirkua, 1500mtako paretak!! Ez ahatik natur ondare izendatu zuan uneskok.
Barrenian Perdido aldera Marbore eta Cilindro
Torre tontorrian
Goriz aldera jeitsi eta handik Praderara bueltatzia pentsatu genduan. Ilargixan egotia bezelakua da inguru hau udan, eta satelite lunatikua mapak beitzen
Bi egun ixa jenderik ikusibe pasau ostian, Gorizera allau, eta han prozesiuakin juntau ginan. Baina badakigu Perdidok ze oihartzun daukan, eta jakinan gainian, gaitzerdi
Goriz
Eta handik behera, zaldixan buztaneruntz. Bailara ikaragarrixa da edozein kasutan
Zaldixan buztanari argazkirik ez diot atara, eskaxa begitandu jatan eta. Urik apenas zekarren, eta hori baino urjausi edarraguak egongo dira makina bat. Hortik behera, luze luzia egiten da ibilbidia. Baina parajia latza.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina