Kalamua eta Ioar mendikletan 2015/10

2015-10-08 Kalamua
Orain arte bizikletako irteera asko ez ditut jarri, baina orain jartzen hastia pentsatu dot, bizikletakin ere buelta politak egin daitezke eta.
Elgoibartik mendikletan tontor eroso eta politenetako bat Kalamuako gaina da. Oso ziklablea eta sekulako bistak ditu tontorretik.

Aiastiatik igotzen
Denbora pixka bat edukita, Ziardamendi ingurutik mendiz igo daiteke, baina bizkorrago igo nahi bada, normalean Errekatxotik igotzen gera, eta bide erdixan Markinara dixen Aiastiako errepidera urten. Idotorbetik ere ixo leike errepidez baina nahiko gogorra eta aspergarrixa egiten jaku bide hori.
Hiruiturrira bidean Oatik
Behin Aiastiatik, Hiruiturrira (Iruiturri) jutia da helburua. Bi aukera zabaltzen dira, bata Morkaikoko gainetik pasatzen (Elgoibarko itzulia pasatzen dan bidetik), edo bestia Oa basarrixetatik, zementutik ixa hiruiturriraino. Berandu eta eguna mozten zaonez, hemen ere bizkorrena hautatu genduan, zuzenian juten Hiruiturrira.
Hiruiturri
Horik aurrera, Kalamuako lautadaraino bide ziklable erosua dago, nahiz eta puntu batian kriston potzuak egon
Kalamuako magalean beti pare bat potzu

Kalamuako lautada
Behin kalamuako lautadatik, azken sprinta falta da, 8-10 minututan malda pikua ixotzia
Azken malda
Sarixak merezi dau, sekulako bistak daoz goitik
Kalamuako tontorra

Markina aldera bistak

Erditik jeitsiera klasikoa
Inguru horrek aukera asko eskaintzen ditxu, Arratera bidian dauden tontorrak, Ixua alderuntz, edo Saturixo alderuntz ere oso ziklablia da. Baina gaurkuan denbora askorik ez, Arrateko bidegurutzeraino jun ginan eta Idotorbera Armaxio basarritik buelta.
Arratera bidean, kalamua barrenian
Nahiko berandu ginduazen, eta gainera frontala ahaztuta, Idotorbera azken argixekin allau ginan
Azkenean ilunetan behera
Eta errepidetik bajatu ginan, kontu askokin.
Hemen egunian egindako datuak



2015-10-12 Ioar

Gasteiztik nahiko gertu geratzen dan mendi ezaguna da Ioar. Mendikletakin ibiltzeko nahiko erosua danez, eta azken aldixan mendikletari ematen ari ginanez, eta iparra sartuta zaonez, hegua euritik libratuko zan esperantzan, bertara juteko plana egin genduan.
Santikurutze Kanpezutik atera ginan.

Gehitu epigrafea
Igoera osua pista eroso batian egiten da, baina luze egiten da eta zait batzutan harri solte asko dauka.
Ipar aldian pagadixak daude, eta hego partian lehorragoko begetaziua, kontraste handiko mendixa da Ioar
Tontorretik bistak, Palomares eta ingurura
Lainuek aguantatzen zaben, tantaren bat jausi jakun arren. Pena, bistak ez ziran esperota bezain onak

Tontorra


BTTko zentruan markak zaozen, eta hauek jarraitzen, buelta zirkular bat egin genduan. Lekuren batian bizikletia eskuan hartu biharra euki genduan arren, oso erosua orokorrian




Buelta zirkularra osatzeko, ekialdera ertzetik juten da


Hemen askotan pasatzen dan bezela, iparra sartuta daonian Heguan egualdi hobia mantentzen da. Horrelako egunetarako buelta politxa da Ioar

Kuriosidadia daukanantzat, jarraixan GPSan datuak





2015-10-17 Dima RAIDa

Bizikletan pixkat ibilitxa, Aran eta bixok animatu ginan Dimako RAIDa egitera. Aspaldixan komentatzen gentozen Raid bat probatzeko gogua geneukala, eta nik Txirikin Elgoibarkua egin ostian, jota berotu ginan bixok, eta Dimakora apuntatu.
Oso dibertigarrixa izan zan, baina Elgoibarkuan aldian, orientatzia askoz gehixo kostau jakun. Halere, oso ondo pasatu genduan, eta podiuma itxia ere lortu genduan bikote mixtotan, aurrekuengandik oso urruti geratu arren
Arratia Raidetik ateratako argazkixak

http://arratiaraid.blogspot.com.es/


Parte hartzaile batzun argazkixak
Breafingean


Aran eta bixok konzentratuta, estrategia prestatzen




Egun hauetako argazkixekin bideotxo bat ere egin dot, oin denboraz hobeto nabilela...



Eta aspalditik ezagutzen geranontzat, sorpresatxo bat.
Lehenago ere ikusita neukan egunen batian, eta urriko egun hauetan Gasteizen joia hau ikustia tokatu jatan berriz. Neria izan zan autokarabana!!!


Zenbat irteera, zenbat km egin genizkion ducato zaharran motorrari, eta zenbat parranda, kar kar kar. Behin edo behin botata ere utzi gintuan arren, oso oroitzapen onak gordetzen ditxut, eta seguru zuetako askok ere bai.


Ez dago oso ondo zainduta, katxissss, baina dauzkan urtiekin eta oindiok martxan ikustiak kriston ilusiua egin zidan!!!


Egunen batian eukiko dot beste autoka bat, fijo!

Iruzkinak