Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: iraila, 2012

Idotorbera igoera 2012 EMAITZAK

Irudia
Atzo elkartu ginen Roller Eskietan ibiltzen garen "arraroak" Elgoibarren. Goizeko 9ak aldean IMHko bidegurutzetik eguneko lehenengo igoerari ekin genion, Maripotzura igoera. Bakoitza bere erritmoan joan arren, igoera luzea zenez, lasai hasi ginen lagun artean. Gora iritsi, zerbait edan, eta jeitsi eta deskantzutxo baten ondoren eguneko bigarren ekitaldiari ekin genion. Idotorbera igoera Aurten ere luxuzko partehartzea eduki dugu: Iraupen eskiko bi espezialista etorri ziren: Joseba Rojo eta Josu Erkizia . Hauez gain, Txetxu Lete alpinista, Iñigo Lariz aurtengo bertikalen kopan lehena, Javi Dominguez , Ehun milak -en eta G2H n irabazlea, UTMB tik etorri berri, Trici, eskiatzen hasi nintzenean Euskadiko Txapelduna zena... jende gutxi baina kurrikulum ikaragarriak Joseba Rojo izan zen Idotorbera iristen lehena. Denborak hemen Joseba rolleskietan Lagun batzueri esker bideotxo bat osatu ahal izan dugu: Diario vascoko kronika Elgoibarren.net-en lasterketaren ai

Rolleski Elgoibarren

Azken aldian ez dut gauza askorik idatzi, baina oraingoan gonbidapen batekin nator. Hirugarren urtez, Idotorbera Roleski igoera egin nahi dugu. 2009an finalistekin batera estrenatu ginan. Geldiunetxo baten ostian 2011 urtean Rojo anaien luxuzko partehartzea izan genuen (denborak hemen ) eta  txirrindulariekin batera egin genuduan ediziuan ; Urriaren 12xan, baina aurten zubia dagoenez, jendea kanpora joango zela pentsatuaz, beste fetxa bat bilatu nahian ibili gara. (Seguruenik hurrengo urtian, txirrindularixak ados badaoz, berriz bueltatuko gera eurekin) EHn Roleski liga bat dago, eta horko lasterketekin topo ez egiteko, edo Behobia, Karakateko igoera, bertikalen kopa eta abarrekin ere ez tokatzeko, hurrengo larunbatera pasatzera pentsatu dugu, Irailaren 15era . Azkenean presaka gabiltza eta ez dakigu nola aterako den, baina aldez aurretik barkamena eskatu beharrean gaude lehenago ez jakinaraztearren. Halere, aurtengoan berrikuntzak dakartzagu IDOTORBEra igoera goizeko