Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: March, 2016

Pierra Menta 2016

Irudia
Pierra bat egin duen edonorentzat aste berezia izaten da honakoa. Martxoaren 9tik 12ra bitartean jokatu edo eta ospatuko da aurtengo Pierra Menta.
Pierra bat egin duen edonorentzat aste berezia bada, zer esanik ez 10 pierratik gora daramatzanarentzat. Eta 10 Pierratik gora daramatzaten bi elkartzen direnean, ospakizun ikaragarria izango dela zalantzarik ez!

Aurtengo izenemate zerrenda errepasatzen izen ilustre bi atera zaizkit:

Aitor Otxoa eta Joan Maria Vendrell (Gorizeko Punkya), bikote izango dira aurten.
Bien artean 30. pierra aurtengoa (Aitorrek 13 eta Vendrellek 17), eta entzuna nien bieri urteren batean elkarrekin egiteko asmoa zeukatela. Ospakizun polita izango da bi handi hauentzat!!!

Iñigo Lariz txapelduna eta Igor Alzelai bikotea ere bertan egongo dira.
Joseba Sarasolak aurten Angel Olasorekin egingo du.

Nahia parte hartzekoa zen, baina Altitoyean lesionatu ondoren, aurtengo Pierran ezingo du parte hartu. ANIMO NAHIA!!!

Tartean ezagun gehiago ere egongo dira, Javier Tirap…

Altitoy 2016

Irudia
Aurtenguan ere iritsi da seguruenik seriotasun handixenakin hartzen doten urteko zita, edo kiroltasunari dagokionez exigentzia handiena eskatzen didana bai behinik behin.
Bi egunetan 5.000m positiboko desnibela gainditzia izaten da helburua A ibilbidian. Beraz, bataz besteko, egunian 2.500m+ egin bihar izaten ditxugu. Erreferentzia bat edukitzeko, piriniotako lasterketa luzienek 1700m inguru eukitzen ditxue eta Altitoyen B ibilbidiak dauka hori bi egunetan segidan. Aurten elur eskasiagatik egin doten lasterketa luzienak, Luchonekuak, 1550m positibo euki zitxuan.
Neguan eta goi mendixetan, normala da ibilbidiak aldatzia. Ez dakit sekula bete dan aurrikusitako ibilbidia %100ian. Horixe dauka gure kirol honek, ez da kiroldegi batian itxen, mendixan eta neguan baizik, eta gure segurtasuna bermatzeko ibilbidian aldaketak egin bihar izaten dira, Causiateko sarreran komentatu nuan bezela. Aber kontzientzia hartzen dogun gure segurtasunagatik dirala aldaketok!

Eta hori esanda, 2016ko Altitoya…