Pierra Menta 2016

Pierra bat egin duen edonorentzat aste berezia izaten da honakoa. Martxoaren 9tik 12ra bitartean jokatu edo eta ospatuko da aurtengo Pierra Menta.
Pierra bat egin duen edonorentzat aste berezia bada, zer esanik ez 10 pierratik gora daramatzanarentzat. Eta 10 Pierratik gora daramatzaten bi elkartzen direnean, ospakizun ikaragarria izango dela zalantzarik ez!

Aurtengo izenemate zerrenda errepasatzen izen ilustre bi atera zaizkit:

Aitor Otxoa eta Joan Maria Vendrell (Gorizeko Punkya), bikote izango dira aurten.
Bien artean 30. pierra aurtengoa (Aitorrek 13 eta Vendrellek 17), eta entzuna nien bieri urteren batean elkarrekin egiteko asmoa zeukatela. Ospakizun polita izango da bi handi hauentzat!!!

Iñigo Lariz txapelduna eta Igor Alzelai bikotea ere bertan egongo dira.
Joseba Sarasolak aurten Angel Olasorekin egingo du.

Nahia parte hartzekoa zen, baina Altitoyean lesionatu ondoren, aurtengo Pierran ezingo du parte hartu. ANIMO NAHIA!!!

Tartean ezagun gehiago ere egongo dira, Javier Tirapu naparra Nacho Cavalekin
Piriniotako handienetariko bat, Wilfrid Jumere, Alain Bellagambarekin.
Eta piriniotako beste ezagun batzuk ere, tartean Loic Thevin eta Frack Asserquet.

Zorte on guztientzat, eta batez ere, disfrutatu lau egun hauetaz.

Pierrako panfletoan, nola ez, Ikurrina ezin falta

Eta ostiraletik aurrera gazteek ere bi egunetako lasterketa berezia jokatzen dute. Hauek ikusi ditut (barkatu norbaitetaz ahaztu banaiz

Txomin ortiz de Zarate eta Lucas Oderiz
Diego Mina eta Rafa Urbizu
Carla Martinez Albornoz Julia Casanovas frantziarrarekin
Celia Olivar Julia Massague frantziarrarekin
Pablo Oderiz Sergi Lambearekin (katalana?)
Iñigo Martinez Albornoz Come Deruaz frantziarrarekin

Zorte on zueri ere eta batez ere lasterketa berezi honetaz disfrutatu, eta bueltan Beauforteko gazta puxka bat ekarri!!!



Aurten, aurreko urtean hasitako ohitura jarraitu nahi dabe, Pierra egun bat aurreratu. Hau da, ostegunetik igandera izan biharrian, asteazkenetik larunbatera.

Aurrikuspenen arabera, lehen igandian egin ohi zan ibilbide motxena lehenengo egunian, asteazkenian egingo dabe, 1700m inguruko etapa Le Planay gaineko mendixetara.

Bigarren egunian normalian lehenengo eguna izaten zana dago aurrikusita, Vache Rouge, Mirantin, Grande Journee, Grande Combe eta abar. Kranponeo askoko eguna, ertz askoko eguna eta hankak asko nekatzen diran eguna.

Hirugarren egunian Areches herritik pasatzen dana, etapa luze luzia, aurrikuspenak 3000mtik behera geratzen diran arren, GPSetan 3000mtik gorako etapa urtetzen da. Beraiek kalkulatzerakuan kota minimo eta maximo arteko diferentzia bakarrik hartzen dabe kontutan, baina fokekin jeitsiera asko itxen dira, eta horregatik reala 3000mtik gora urtetzen da.
Gainera, egun honetan 30kmtik gora egiten dira, eta Arecheseko herritik pasatziaz gain, igoeran zati bat Col de la Pré-rako errepidetik korrika goruntz egiten da.
eta azken eguna, zapatuko eguna. Goizeko 4tan teleaulkiak irikitzen dira jendia igotzeko. 3000 lagun inguru bildu ohi dira eguraldi onakin Grand Mont inguruetan. Hiru bidar pasatzen dira jende artetik, Frantziako tourrian bezela.


Lau egunetan 10.000m aurrikusita. Urtero 9000 eta 11000 m artian egiten dira , egun batzuk bestiekin konpentsatzen. Kasi naa...

Momentu honetan han sekulako elurtia botatzen ari omen da. Horrelako baldintzekin ertz eta tontorrak egitia zaila izaten da, baina gogorra izaten da jeitsieretan sortzen diran bainerengatik. Ia ba nolako Pierra izaten dan aurtengua


1.ETAPA
Lehenengo etapa publikatuta: 2584m+ papelean, kranpoiak bi puntutan jarriz. Badirudi ez dutela aurreko urteko eskema jarraituko, eta normalean lehenengo egunean egiten zen ibilbide ingurutik ibiliko direla. Eguraldia lagun omen daukate eta ertzen bat ere markatzeko aukera eduki dute. Ea ba etapa polita egiten duten


Etapa ikaragarri polita izan omen da, eguraldi ona, jeitsierak elur hautsetan, eta ibilbide luze eta polita.
Hauetxek gaurko postuak:

89. Lariz-Alzelai
104. Otxoa-Vendrell
141. Joseba Sarasola-Angel Olaso

Aupa eskipoooo




2.Etapa: 2460m+ eta bi kranponeo. Badirudi ez direla Arechesetik pasatzen, eta Le Planay gaineko mendietara dixezela, atzoko etapa eta Grand Mont artean dauden mendietara dela esango nuke, Darteko lepotik atzera pasatu eta Grand Mont ostean izango dela etapa.


2. etapako emaitzak:
Iñigo eta Igorrek 82.postuan egin dabe.
Aitorrek eta Vendrellek 83. segundu batera. Danak batera helmugaratu dira antza.
Joseba eta Angel 118. izan dira gaur

Orokorrian horrela daoz,
Iñigo eta Igor dexente aurretik, 81.postuan
Aitor eta Vendrell 93.posturaino aurreratu dira
Joseba eta Angel 129. postuan.

Animo mutiloooook!!!

Lasterketako bideo polit hau ikustera gomendatu nahi zaituztet, ikusle bat (bideoan igarri daitekeen bezela, ez da edozein, Pierre Gignoux baizik, Pierrako irabazle izana eta karbonozko boten egilea) lasterkarieri igoerak eta jeitsierak grabatzen doa. Jeitsiera Pierramenteroa zer den ikusteko, Boscachiren azken jeitsierako azken metroak ikusi daitezke 9:30etik aurrera. Pentsa lasterkariek ordurako 2500m dauzkatela hanketan, eta lehenengo lasterkariak direnez, bañerak ez direla hain handiak, atzekoek bañera handiagoak eta izoztuagoak edukiko dituztela, alegia


Eta hemen ohiko bideo bat


3.Etapa: 2.513m, gazteak ere sartzen dira lasterketan, 1300 eta 950mrekin
Gaurko etapa Roselandeko presaruntz, hau da, lasterketari izena ematen dion Pierra Menta tontorreruntz egingo dute

Hemen eguneko bideoa. 5:47an Aitor Otxoaren agurra entzuten da





Gaurko sailkapenak:
Iñigo eta Igor gero eta gogorro, gaur 78.postuan bukatu dabe.
Aitorrek eta Vendrellek gaur bajoitxua, 95.postuan
Joseba eta Angel gaur hobeto, 109. izan dir

Orokorrian horrela daoz,
Iñigo eta Igor dexente aurretik, 81.postuan mantentzen dira, atzo bezela
Aitor eta Vendrell postu bat aurrerago, 92. gaur
Joseba eta Angel 10 postu aurrerago, 119. postuan.

Dagoeneko 15 bikotek utzi dute Pierra aurtengoz. 175 bikotek jarraitzen dabe lasterketan

Ez da esperotako eguraldi txarra egon gaur, eta bihar ere ona ingo dabala diue. Gaur ere euskaldun guztiek segitzen dabe lasterketan, beraz, Grand Monteko ertza pasako omen dabe, frantziako tourrian Champs Élysees izango litzakena. Zorte on danori eta disfrutatu biharko egun magikoaz

Dagoeneko jarri dabe bixarko etapa. Beste 2500m. Hirugarren igoera da berezia, Grand Monteko ertzerako arnesa eraman behar da, erorketa nahiko txarra dauka eta puntu baten 3º pausuren bat dago. Horixe da Pierrako Champs Élysees, urtero iristen ez den lekua, baldintza onenak daudenian bakarrik.



Azken etapan
Iñigo eta Igor topera 64.postuan bukatu dabe.
Aitorrek eta Vendrellek ere primeran, 85.postuan
Joseba eta Angel ere oso ondo, 106. izan dia gaur

Orokorrian horrela bukatu dabe,
Iñigo eta Igor asko aurreratuta 77.postuan
Aitor eta Vendrell bi postu aurrerago, 92.
Joseba eta Angel 5 postu aurrerago, 114. lekuan.
ZORIONAK DANORI!!!

Gaztiak ere ibili dira, aber astixakin ataratzen ditxuten euren postuak.

4.etapako ohiko bideua jarraixan
Gignouxen bideua hemen



Iruzkinak

  1. Oso ondo Piru, segi sartzen berriak. Partaideen artean egongo hintzela uste nian. Lasai, oraindik izango duk aukera eta.

    ErantzunEzabatu
  2. Eskerrik asko Alberto!
    Martxua hilabete txarra dok neretzat, lanez lepo ibiltzen nauk eta. Laubat urtian behin jai hartzia lortzia nahiko milagro, baina bueltatuko nauk, hori seguru!!

    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkina