Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: August, 2015

Perrons Emossonetik

Irudia
Hiru irteera eta neka neka eginda geunden, eta berriz ere eguraldi ona ematen zaben, kaka! Zerbait errexa, gerturaketa gutxikoa eta polita, karakteristikoa egin nahi genduan Cham inguruan.
Albertok Chamonixeko orratzetara joatea proposatu zigun. Oinez egin nahi ez bagenduan, Midiko orratzera doan teleferikoa hartzeko aukera geneukan desnibela gainditzeko. Ona! Justu bilatzen genduana. Alberto artista da planak proposatzen ere, ikusi genduan bezela.
Baina... Alberton lagunekin afaltzen, Perronsera joatea gomendatu ziguten. Chamonixeko masifikaziotik aterako ginela esan ziguten, haitz aparta, bia ekipatu eta luzea eta nahi izanez gero goian ertza, eta sekulako bistak. Lasaitasunean eskalatuko genuela. Beno, Japoniarrekin batera teleferikoan igotzea nahiago bagenuen, ba guk erabakitzeko.
Bezperan ere antzeko bistak eduki arren, eta Japoniarren kontra ezer ez eduki arren, Perronsera jutia erabaki genduan lasaitasun bila. Horretarako Suitzara pasatu ginan lehenengo, eta Emossoneko presara …

Orratz gorriak Chamonixen

Irudia
Hamar egun Alpeetara joateko denbora gutxi izango zala pentsatuta geunden plana egin genduanian. Halere, 2007 urteko Dibona orratza eta Meijeko ertzen trabesia egin genduanian, bi aktibidade horiek nahikua egin zitzaizkigun Alpeetatik astebeteta bueltatzeko eta Mediterraneoan parrandatxoren bat egin eta pare bat egun hondartzan etzanda pasatzeko ere gai izan ginan haren ondoren.

Oinguan ere antzeko fenomeno bat gertatu zitzaigula esan leike. Ecrins eta Dru egin ondoren, oraindik eguraldi onak jarraituko zuala mehatxatzen zaben arren, beste irteera handi bat egiteko nahiko nekatuta geunden txiri eta bixok. Alberto aldiz fresko zauan, berotzen hasitxa, hau tipua!
Chamonixeko mendiko etxian, lagun batek esan zion Orratz gorrixetan eskalatzeko bide politxak daozela, eta haitza oso ona dala.
Plan oso ona begitandu jakun. Gainera, nik aspalditik neukan inguru horretara juteko gogua. 2014an Chamonix-Zermatt ondoren egin genduan saiakera bat adibidez, baina ez ginan gora iritsi, goitxik sekul…