Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: June, 2015

Elgoibar-Amurrio 1.etapa. Udalaitz Elgoibartik

Irudia
Gabonetan Unaik eta bixok Gorobelera egin genduan mendi ibilaldi hartan komentatu genduan politxa izango litzakela Elgoibar-Amurrio oinez egiten saiatzia.
Udako oporren aurretik egitia jarri genduan helburu. 80-90km inguru izango dira mendiz. Haseran bi egun jarraixan eta bidian lo egiten pentsatu arren, bi egun ezberdinetan egitia pentsatu genduan ondoren, bi egun segido hartzia ez baita erretza.
Azkenian, asko kostata eta datan aldaketa asko egin ostian, Ekainan 21a jarri genduan. Kasualidadez, Gure Esku Dagok ere fetxa bera aukeratu zaban hiriburuetako ekitaldixa itxeko. Zalantzan egon ginan fetxaz aldatu edo ez, baina bestela Iraileraino atzeratu bihar genduanez, aurrera egitia erabaki genduan, GEDeko ekitaldira jun ezinda eta lehengusuen artian baja batzuk egongo zirala jakin arren, penaz. Igual erretzaua izango zan GEDeko fetxa aldatzia, kar kar kar
Beno, plana eginda, ibilbidia aukeratzia zan hurrengo lana.
Aitzakia hori hartuta, mendikletakin ibili nintzan bidiak bilatzeko asm…

Aitor Muruari omenaldia

Irudia
Berriako blogean aipatu dudanez, Aitor Muruak 15 urtetako lanaren ostian Eskiko Euskal Selekzioaren ardura utzi dau.
Hamabost urte hauetatik azken urteetan ezagutu dot nik bera eta bere lana, periferiatik bada ere. Lan eta erantzukizun handixa, dudarik gabe. Nik behintzat asko baloratu dotena.
Seniorrak hautatziak lan askorik suposatzen ez duan arren, gaztiek bai. Gaztiak hartu, adinerik zailenean seguruenik, eta astebukaera pasa eramatea nahiko ardura da, nere ustez. Baina jasotzen dituzten baloreak hor geratzen dira; Mendizaletasuna, kirola egiteak sortzen dituen onurak buru nahiz gorputzean, sakrifizioaren garrantzia emaitzak lortzeko eta abar luze bat.
Hori gutxi ez, eta teknikoki prestatu, lasterketetako parafernalia guztia egin, izenemateak, dorsalak, lasterketaren nondik norakoak, lasterketen estrategia prestatu, eskiak eta gorputza puntuan jarri, kilometro eta ordu asko bidaiatu, lo egiteko lekuak bilatu... eta hori dena eskiatzeaz norberaren antzekoekin planak egin gabe, disf…

Elurrari despedida bikaina! Ramougn eta Mauvic-Cambieil

Irudia
Aste santuko astakerien ondoren, eskiak jantzi gabe nengoen.
Batetik, horrelako planak egin ostean, piriniotaraino jun eta hiru ordutako aktibidade bat egiteko motibaziorik gabe geratu ginan, eta plan luziak egiteko lagunak libre eta eguraldi ona ez ziran parian tokatu. Lanian ere nahiko marroi neukanez, etxe bueltan disfrutatzia erabaki nuan.
Beraz, Leitzako EHMErako izena eman nuan, eta astebukaera honetan izan dan Gasteizko 10 Mendietarako ere emanda neukan lehenagotik.
Baina zorte txarra lagun, beno, edo betiko arazua bueltatu zan, eta lesionatu nintzan Elgoibarko itzulixan.
Aurten plantilla berriak eginda, esperantza neukan arazuak desagertuko zirala, eta ez da horrela izan.
Mendixan korrika ibiltzia gustatzen jata, baina ezin!
Azkenengo hiru astiak oso gogorrak izan dira. Korrika egiteko eskiak garaiz aurretik gorde izanan pena etorri jata, korrika hartutako sasoi apurra pikutara jun dala ikusi, eta gainera geldik egon bihar lesionatuta. Motibatu ninduten lasterketetan primerako…