Elgoibar-Amurrio 1.etapa. Udalaitz Elgoibartik

Gabonetan Unaik eta bixok Gorobelera egin genduan mendi ibilaldi hartan komentatu genduan politxa izango litzakela Elgoibar-Amurrio oinez egiten saiatzia.
Udako oporren aurretik egitia jarri genduan helburu. 80-90km inguru izango dira mendiz. Haseran bi egun jarraixan eta bidian lo egiten pentsatu arren, bi egun ezberdinetan egitia pentsatu genduan ondoren, bi egun segido hartzia ez baita erretza.
Azkenian, asko kostata eta datan aldaketa asko egin ostian, Ekainan 21a jarri genduan. Kasualidadez, Gure Esku Dagok ere fetxa bera aukeratu zaban hiriburuetako ekitaldixa itxeko. Zalantzan egon ginan fetxaz aldatu edo ez, baina bestela Iraileraino atzeratu bihar genduanez, aurrera egitia erabaki genduan, GEDeko ekitaldira jun ezinda eta lehengusuen artian baja batzuk egongo zirala jakin arren, penaz. Igual erretzaua izango zan GEDeko fetxa aldatzia, kar kar kar
Beno, plana eginda, ibilbidia aukeratzia zan hurrengo lana.
Aitzakia hori hartuta, mendikletakin ibili nintzan bidiak bilatzeko asmotan, inguruak ezagutziaz disfrutatzen. Bukaera argi zauan, Gorbeia-Baranbio-Amurrio. Baina aurretik zer?
3 Handieri esker Anboto-Gorbeia arteko bidia ezaguna da, eta Elgoibartik Anbotora ezin da zaila izan. Beraz, hori ikertzen hasi nintzan, eta nun eta Korok Wikiloc-en zeukan ruta hau erreferentzia hartuta hasi nintzan Anbotorainoko bidiari tiraka beraz (joe, Koro, danean zaude eh?). Justu egun horretan bizikletarekin arazo batzuk euki ostian, bi egunetan egin naban ibilaldi hau, batian Elgetaraino, eta bestian Abadiñotik zirkularra.
Edu Uribe maisuari ere galdetu nion. Honek beste ideia bat ere eman zidan, guztiz ezberdina. Lehenengo etapa Kalamua-Urko-Oiz-Durango, eta bigarren etapa Durango-Mugarra-Gorbeia-Amurrio. Hau ere saltseatzen hasi nintzan, eta iritsi nintzan mendikletakin Trabakuaraino. Baina luziagua begitandu jatan. Gainera, bigarren etapa ia 60km urtetzen ziranez, tute handiegixa zala pentsatu nuan, eta hiru etapatan egiteko ere arraro geratzen zan, akaso Saldroporaino egiten etapa bat, baina lekutan dago infraestruktura prestatzeko.
Beraz, lehenengo aukeratik tiratzia erabaki genduan, nik gehixen ezagutzen dotelako. Baina Urkiolara jun biharrian, Oletatik barrena Otxandixora jutia pentsatuta, motxago egitiarren lehenengo etapa.
Bi etapatan egiteko, tontorrik gabe izan bihar zan. Pistaz pista, politxa baitxa ere, baina Udalatx eta Anboto ondotik pasau eta ez igotzia... ez doa gurekin.
Azkenian, tontorrak egiten jutia erabaki genduan, eta lasaiago ibiltzeko hiru etapatan egitia ibilbide osua. Beraz, lehenengo etapa Kanpazarreraino, eta indarrekin egongo bagina, Udalatx egin.

Zapatu goizian eraman naban furgona Kanpazarrera, garagardo batzuk freskatzen laga, eta bizikletan bueltatu nintzan egin bihar genduan ibilbidiari azken errepasua ematen.
Domeka goizian 8tan Elgoibarko plazan

Domeka goizian plazatik urten ginan, azkenian Josu, Elur, Unai eta ni. Elgoibarko itzuliko bidiari jarraitzen iritsi ginan Maltzaga gaineraino

Hortik Karakatera jarraitu biharrian, Soraluzera bajau ginan, eta Deba ibaixa zeharkatu ostian, Sagarrerrekatik gora hartu. 3km karreteraz eginda, BTTko markatutako bidetik Topinbururuntz jun ginan.
Topinburura igotzen, Muskurutxu atzian daola
Oinez ez dakit, baina berba, ixildu ere egin gabe jun ginan bide osuan! Soraluzetik Topinburura izango zan igoera luziena, eta lasai hartu genduan. Zati handixena pinu azpian bada ere, momentu batzutan ingurua ikusteko beta ere hartu genduan.
Topinburu, eguneko lehenengo tontorra
Halako batian allau ginan Topinburuko tontorrera. Hemendik aurrera segitxu genduan, zati batzutan erdi korrika. Azkonabietako antenarako azken aldapan usten dot danok ixildu ginala, berua igartzen hasita genuden ordurako, eta gainera sekulako aldapa dauka azkenengo metro hauetan.
Azkonabietarako azken aldapa
Tontorrian gelditxu, ura eran eta mokadu edar bat jan genduan.
Azkonabieta tontorrian. Lortu genduan antena agertzen ez dan argazki bat ataratzia
Hemendik Karabietako mendateraino zementoz jeitsi ginan.

Joe, akordatzen egon ginan gure aitxitxa-amamek herri batetik bestera juteko, erromerixetara, edo edozein gauzatara, mendi bidiak erabiltzen zitxuela, eta ondo ezagutu biharko zitxuela, baina galdu ere makina bat bidar seguruenik. Erromerixetatik bueltan neskatan eginez gero, mutilek, herriko mutilengatik ihes ere egin biharko zaben seguruenik, Darwinismua!
Eta guk Elgetaraino allatzen asmatu genduan behintzat.

Hori sasoia, Gora Zibilizazioia!!! Ospatu biharra zauan, noski!!! Ogixa ere erosi ahal izan genduan, eta mokadu edar bat egin genduan domeka eguerdixan, baina garagardua, ze ondo sartzen zan, espezial zauan! Hau bai hornidura, eta ez lasterketetakua, kar kar kar
Baina, ezin bertan geratu, helburua Kanpazarrera allatzia zan. Denboraz ondo ginduazen, baina ez zauan lotaratzerik, eta jaiki ta abantau ginan Intxorta alderuntz.
Urak ondo bete, eta leku historiko honetara ixotzen hasi ginan. Guriak ez zeukan zer ikusirik gudarixek hemen bizi izan zabenakin.
Durangaldia parez pare agertzen hasi jakun, ikaragarrixa! Anboto, Alluitz, Astxiki, Untxillatx, Mugarra. Hor ere badaukagu Ultra bat pendiente, Zigor Iturrieta eta Txus Romonek Infernuko Diagonala izenakin bataiatutakua ideia bezela hartuta, baina bariante batzurekin

Asko poztu ginan tontorrak itxen jutia aukeratu gendualako, bestela bista hauek ixa ez dira agertzen,
denbora osuan pinupian jungo ginalako. Azken aldapian ondoren, InTxortan!!!

 Txabola zatar hori izan ezik, gainontzian sekulako parajian dago Intxorta. Karakate parez pare!!! Egin genduan bidia ere errepasatu genduan, Topinburu ingurua, ezkerrerago Azkonabieta, antenagatik erretz bereizten genduan. Pena piñuek ez zigutela Udalatx ikusten lagatzen, nora guazen ikusteko.
Aurrera segitxu genduan, eta noizean behin agertzen zan Udalatx gure parian, gero eta gertuago!

Kanpazarrera allegatzen, oindiok nahiko fresko ginduazen, baina beruak izerdi asko atera arazi zigun ordurako. Furgonetara iritsi ginan eta geldiuna bat egin genduan, ura edan, zeozer pikatu eta Udalatx han goixan ikusten zan arren, abantau ginan tontorreruntz.


Ansola belaunian molestixia sentitzen zatorrela, eta bada ezpada bertan geratuko zala esan zuan. Pena, baina ez ginan animatzera ausartu, berak ere sekulako gogua zeukalako Udalaitz igotzeko, eta horrelakuetan burua hotz mantentzen ez bada, aberixa handixa egin leike, beraz, zentzuari kasu egin eta Josu furgonan geratu zan.
Espero genduan ordu eta erdi inguruan bueltan egongo ginala, 50 min exkax kalkulatzen nuan nik tontorrerako, eta jeisteko beste 40bat minutu.
Karakate bat geratzen jakun gora (ez dakizuenontzat, 700m inguruko desnibela esateko mundu mailan erabiltzen dan neurri internazionala da karakate bat,usten dot IMHko museuan dagoela neurri originala). Karretera gurutzatu, harrobi azpitik pasatu eta gora!
Haseran arte artian hasi ginan bide zidor batetatik. Ni alde honetatik sekula ixo gabe nenguan. Oso bitxia eta politxa begitandu jatan.

Baina behin basotik urtenda, gora eta gora, gora eta gora, pentsatzen genduan tontorra izango zana urrutiratu itxen zan. Horizontia bezela? Zenbat eta bizkorrago jun, orduan eta bizkorrago aldentzen dala? Ba horixe bera
Puta soria! lekutan dagok
Behintzat inguruko bisten gero eta dominazio handixagua hartzen ari ginan.
Nekia eta egarrixa ere igartzen ziran, ordu asko izerditan halako egun bero batian. Baina zenbat eta gorago, haizetxua zabilen, eta primerako girua zauan oinezian ibiltzeko.
Pare bat geldiune egin genitxuan txutatzeko, eta halaxe allau ginan lepora!
Lepotik sekulako bistak, Muskurutxuko mendikatia nabarmen

Muskurutxu erdi erdixan, baina Topinburu, Azkonabieta, Intxorta, danak parian. Atzian, ezkerrian Arno eta Muskurutxu ostian Izarraitz, eta itsasua ere ikusten zan. Eta Kanpazar hanketan, zuluan. Igoera zuzen zuzena dago hemendik, oso politxa!
Ni urtiak Udalaitzeko tontorrian egon gabe, eta iturrixa zauala entzunda neukan, baina usten dot sekula egon gabe nenguala. Behintzat ez nintzan akordatzen. Oso kuriosua
Udalatxeko tontorreko koban iturri bitxia
Ura eran eta dagoeneko hustuta zauan botila bete, eta tontorreraino jun ginan. Tontorreko bistak zer esanik ez. Leku guztietatik ikusten da Udalatx, eta beraz, Udalatxetik leku guztiak!
Galdera hau egin izan baligute: Zer igo zerate Udalatik?
Ez, Elgoibartik, kar kar kar
Baina nota desagradablia ere bazauan. Beitzen genduan lekura beitzen genduala, AHTren obrak! Photoshopakin borratzia bezain erretza balitz, eh?
 Izan ere, jakingo dozue Euskal Yren erdigunia justu Udalaitz dala. Beste era batian esanda, Udalaitz bere alde guztietatik zulatu bihar dabela tunelak itxeko: Donostia-Gasteiz tunel bat (edo bi, ez naiz gogoratzen seguru), Donostia-Bilbo beste bat eta Gasteiz-Bilbo hirugarren zulaketa bat. Eta horri kanpazarreko harrobixa batzen badiogu, igual kobazulotik izango da hurrengo igoera!
Goiko argazkixan, gure atzian ezagun da trenbidian desbideraketa horietako bat. Eta azkenian bide berdea egiteko sekulako dirutza gastau bihar tunelak argiztatzen, ikusiko dozue.

AHTren obrak Google Mapsetik
Baina gu gurera, atzian ikusten genduan Besaide, Anboto eta Gorbeia ere bai. Hurrengo etapetako nundik norakuak.
Eta horrez gain, Urkuluko presa, Kurtzebarri, Elgea, Aizkorriko mendilerroa, barrenian brumakin Aralar, Txindoki aurrian zeukala, ikaragarrizko bistak, sekulako eguna. Ya pijo jarrita, neguko egun hotz horietan hezetasuna jausten danian, edo udazkeneko hego haiziakin bezela urrutiko bista hori falta zan. Baina hori ya pijuentzat lagatzen dogu. Egualdixa soragarrrrixa jauan!!!

Eta Josu behian zain zauanez, platano bat jan, eta behera.
On bila, on bila, azkenian bonbilla, esaten da ba? Ba ni ere bajatzeko biderik onenan bila, Udala alderuntz bajatzen hasi ginan ondoren bide hobio bat egongo zala pentsaurik. Total, ondoren direkta bat egin bihar izan genduala, harri eta belar artian zuzen beheruntz, eta azkenian albozka ere bai.
Emosiño apur bat emate aldera, eta azkenian, oh gu hemen, bidean galduak, kar kar kar

Berriz ere artadira allau ginan, bidia hartu eta behera. Han geneukan Ansola zain, furgonan, garagardo freskuekin!!! Hori bai ongi etorri komitea
Hemen GPSan datuak



Eta atxikiturik bideoa


Iruzkinak

  1. Hi haiz hi tipua!!! 5 minutuan berriz bizi izan juat biajia...

    ErantzunEzabatu
  2. Jo, enbidixa pixkat pasau juat. Nere terrenuetatik ibili zarie baina jakin banajuan emango nizuen bide batzuen berri etapa hau ondo ezagutzen juat eta. Zorionak kuadrilla eta komentauko juat hirekin Piru.

    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkin bat