Elurra EHn

Siberiako hotza zatorrela, baina Siberia-Gasteizera ez da gehixegizkua allau. Bai, etorri da, hotza eta elurtia, biharra bazaguan eta, baina ez demasekua, mendeko hotzena, edo azken 50 urtetako hotzenetik oso urruti egon dalakuan nago.
Halere, aurreko ostegunian hasi zan elurra botatzen. Ostegunian ez, baina barixakuan bai, biharretik bueltatu, fondoko eskixak hartu eta jun ginan Zaldibartxora (Sarriatik Gorbeiako magaletara).
EHn sarri pasatzen dan bezela, elurra behera allatzen danian ez da eskiatzeko elur ona izaten, haize korronte kontinental lehorrak ekartzen dau elur hori eta hotz asko eta hezetasun gutxi eukitzen dau normalian. Oinarrizko kaparik ez dagonez, elurra zeharkatu segitxuan jotzen dozu lurra eskixekin.  Elurran kalidadia bai, ikaragarrixa izaten da (bolumen berian hezetasun oso gutxi eukitzen dau, hotz eta haize asko dauka elur partikula bakoitzak), baina haize pixkatek elurra edozein lekutara barreiatzeko arriskua ere egoten da.
Ez dakigu zergaitik, baina Zaldibartxora jun ginanian horixe pasatu jakun, Frontalak jantzi eta urten ordurako konturatu ginan zer eukiko genduan. eskixak makina bat aldiz kendu genitxuan elur faltagatik, eta elurra zaguan leku askotan behia jotzen genduan. Txasko belasko. Halere, gabez ibiltzeko zoragarri zaguan, buelta bat eman genduan eta pozik etxera.
Inork ideia hartu nahi badu, Iraupen eskixa eitxeko leku aproposa dala esango nuke, elurra balego.
Hemen GPSan datuak (Readerretik ikusten ez bada, hemen sakatu)


Lagun batzuk Arantzazu aldian ibili ziran, eta han ere ibiltzeko beste egon arren, arazo bera zauan. Beste askotan beheraino elurrik allau ez danian baino baldintza askoz txarraguak zaozen, eta eskixek asko sufritzen dabe horrelakotan.
Horregatik, zapaturako gendukan Aizkorri alderako planak aldatu, eta Valdepiedrara jutia erabaki genduan.
Goixan, furgonatik urtetzian -10º egiten zitxuan! jesukriston hotza. Pistetatik igo biharrian, udan portua igotzen dan bidetik San Lorentzori buelta ematia erabaki genduan.

De 2012 Otsaila


Eraman genitxuan erropa guztiak aldian jantzitxa urten ginan. Ikaragarri politxa zauala ezin ukatu, haseran behintzat.

De 2012 Otsaila


Baina aurrera segitxu ahala, basuan babesetik urten eta haiziak ikaragarri gogor jotzen zaban. Pentsa, behian -10 egiten bazitxuan, gorago eta demaseko haiziakin zenbat egingo zaban!!! (momentu horien argazkirik ez dago)
segi ta segi ta segi, momentu batzutan kriston haiziakin, beste batzutan bare zauala epel ere begitantzen jakun, bi orduren ondoren 8km inguru eginda, oraindiok pistetara atzeko partetik iristeko asko falta zala konturatuta, eta hotza jasanezin bihurtzen ari zanez, buelta ematia erabaki genduan.
Azkenian 4 ordutako jun etorrixa, jesukriston hotza pasatuta eta gutxi gora behera 400m positibo egiteko guztira, baina Txikon Himalayan pasatzen egongo dana bizi izan genduala pentsatuta bueltatu ginan etxera.
Hemen ibilbidia GPSan


Eta gaur, elur maila ixoko zala eta eguraldixa exkaxtu, Opakuako basuen babesera juteko plana egin dogu. Goizian trankil jaiki eta jun gera. Eskerrak, iritsi geranian zabaldu dabelako mendatia.

De 2012 Otsaila



Nun aparkatu ez genduan ikusten, eta zalantzan egon gera eskiatzera jutia bera ere. Momentu horretan eurixa barra barra ziharduan. Azkenian beste kotxe batzuri segitzen aparkatu dogu eta urten gera

Gaur bai, 0ºinguruko hozberua zauan, eta beraz, aurkitxu dogun elurra hezia izan arren, oso konpaktua eta eskiatzeko ikaragarri ona izan da. Bezperako elur hauts kapatxo bat falta jakon gainian mundiala izateko.
Bi ordu t'erdiko buelta polit bat eman dogu basuan. Suertez, pistatik orotariko (todoterreno) bat pasatu da gu baino lehenago, eta honek utzitako aztarnatik oso eroso jun gera. Ikusi argazkixok inbidia pixkat pasatzeko!!!

De 2012 Otsaila


Agurain eta Opakua herrixak azpixan

De 2012 Otsaila

Buelta edarra eman dogu, baina pena ez dogula Ballo (Bikuña tontorretik) buelta eman Legaire ingurutik. Naparruako muga ere bertan geneukan.
Bueno, ezin kexatu, eguraldixak ez zaban basuan babesa lagatzera laguntzen, eta hurrengo batetarako zeozer uztia komeni!

De 2012 Otsaila

Itzulera leku beretik monotonua izan dan arren, beti da politxa hemen inguruan eskiatzia!
GPSan datuak beti bezela:

Behetik hau zan Aratzek zaukan itxura

De 2012 Otsaila

ia astian zihar zeozer aprobetxatzeko aukera daukagun

Iruzkinak