Luchon HM

Aurten ere Luchon Haute Montagne mendi elkartiak antolatuta, Luchoneko Challengea jokatu zan jun zan domekan. Laugarren urtia da hara juten gerana. Jun ginan lehenengo urtian Frantziako txapelketa izan zan, hurrenguan ez zan txapelketa batian ere puntuagarrixa izan baina aurrekuan asko gustau jakunez, bueltau ginan. Azkenengo bixetan berriz, Euskal Herriko bakarkako txapelketa eta Euskal Herriko koparako proba puntuagarrixa izan da proba.
Oueileko Burgoan jokatzen da proba hau elurra dagonian. Bestela inguruko pistaren baten inguruan egiten da. Antolakuntza lanetan urtero bolondres talde bera aritzen da. Gure aldian nagusixak diran arren, eskixekin primeran moldatzen dira eta ibilbide oso politxa egiten dabe. Apika dorsalak banatzeko orduan ez daukate bizkortasun asko, baina mendizale autentikuak dira bolondresok. Aupa zuek!!!


De 2012 Otsaila



Pena pixka batekin urten ginan haruntz, gertuago ere primerako elurra zauan eta! Baina aurten ere kopako lasterketak egiteko helburua jarri nion nere buruari, eta haraxe jun ginan hotza pasatzera.
Eskiko pista izateko oso baju dago Bourg d'oueil (1300m inguruan), horregatik da esplotatu gabeko leku bat seguruenik. Ze lasaitxasun daguan han!
Zapatuan bixamuneko ibilbidian zati handi bat egin genduan, eta inguruko beste tontorren bat ere. Demaseko elur hautsa hartu genduan, ze bizio!!!


De 2012 Otsaila



Hotza bai, baina bistak ere tamainan. Montarto, Maladetas eta Aneto, Perdiguero eta abar batetik

De 2012 Otsaila


eta Midi Bigorre, Arbizon, Neouvielle-Trois Consellers, Pic long eta abar parez pare bestetik. Ikaragarrixa bistak, eta ikaragarrixa hotz sentsaziua, -15º + haizia, atara kontuak, mokuak ere soliduak zirala.


De 2012 Otsaila



Eta emaitzeri dagokionez, B ibilbideko gure ordezkariek ez zaben hasera ona eduki, beroketak presaka egin biharra euki zaben eta. Irteerara iritsi bi minutu falta zirala, eta bixeri kaskuak furgonan ahaztu jakuela konturtu ziran (Morkaikoko mitua handi egiten hauek ere, kar kar kar). Josemak sprinta egin zaban furgonara, eta salak bihotza eskuan zeukala, zain egon, ze erremedio.
Karrera justu justu hasi zaben. Halere, Josemak aurreko urtian bezela, aurten ere podiumian bukatu zaban. Aupa Potro!!! Sala ere fin ibili zan. Jeitsierako metro batzuk falta izan jakozen lehenengua ere atzian lagatzeko. Beste danok sufritzen jeitsi ginan bitxartian, sala jendia aurreratu eta aurreratu jeitsieretan!!!

Ruth, estrainekoz mendi eski lasterketa batian, eta podiumian bera ere.
Errekonozitu, motz egin zitzaizuen B ibilbidia, eh?


De 2012 Otsaila

Anderrek eski bat puskatu eta Kristian izan zan aukera baliatu eta lehenengo postuan txapelakin geratu zana. Aupa Kristian!!! (Eta animo Ander, etorriko dituk denbora hobiak)

Eta A ibilbidian hortzak estutu biharra zauan. Ikustia besterik ez dago Igor Alzelairi lapurtu dioten bidixo hau. 3.postuarako leihan, helmuga baino 50m lehenago grabatuta dago.
Lehenengo pasatzen dana, mono urdinakin, Aitor Otxoa da, 3. egin zabana (Beteranotan lehena gainera!). Bigarren pasatzen dana, Igor Alzelai bera, eta hirugarren Joseba Tobar. Helmugarako falta diran metro exkaxetan Josebak aurre hartu zion Igorri.



Pentsatu kirol hau zelakua dan, igoeretan sasoia eduki bihar da, baina gainera igotzeko teknika ona ere bai, zati batzutan izotza tokatzen da, aldapetan indarra, bestetan malda gutxi eta deslizatu biharra, kranpoiak jarri eta kendu bizkor egin bihar da, jeitsierak elur tipo ezberdinetan, indarra eta teknika biharrezkuak, eta abiadurari bildurra kentzia gomendagarrixa ere bada eta erortzen jakitia ezinbestekua. Materixalak aguantatu bihar dizu, fokak ondo jarri, eskirik edo makilarik apurtu ez, ... ez da maratoi bat, ritmo jakin batian aguantatzen egiten dana, hemen ritmua ez da konstantia, baina faktore asko sartzen dira jokuan.
Pentsa guzti hori pasa eta gero 2 ordutatik gorako lasterketa batian, segundu gutxiren barruan hiru lasterkari hain gertu iristia zer dan.

Eta hori ikusita, orain atera kontuak Iñigo Lariz eta Javier Tirapu tenporada honetan egiten ari diranaz. Lasterketaz lasterketa bixak bata bestian gaine gainian dagoz. Orain arte Tirapu izan da helmuga lehena zeharkatu dabana, baina orainguan ez, orainguan azkenik Iñigo pasatu zan bere aurretik.

Bere kontakizunak eta azken metrotako gora-beherak erorketak eta alkar pasatziak bere blogian publikatu ditu, baina gure aldetik ZORIONAK IÑI, BAHUAN ORDUA, TXAPELA ELGOIBARRERA!!!! OEOEOEOEOE
Alfredo, Ramon, Benantzio, nahikua merito bada gabarra ateratzeko!!!


De 2012 Otsaila



Eta bestiok, ba ahal genduana egin genduan. Neri oindiok puntutxo bat falta jata aurrekueri eskixa sartzeko. Aurten espero naban puntutxo hori lortuko nabala, baina eskiatu gabe eta entrenamentu ohiturak guztiz aldatuta, nere maila txarra ez dala pentsatu arren, saltotxo hori ematia falta jata.
Lehenengo igoera gustora egin naban, baina jeitsieran pistaz kanpo asko ez naizela ibili nabaritu naban (gehixenok bezela). Hurrengo igoeran foka batek ihes egin eta kaka, gelditu egin bihar, postuak galdu eta foka berriz ere jarri. Handik aurrera sentsaziuak hobetzen jun ziran arren, jada denbora gehixegi galduta naukan. Gutxienez, pare bat postu berreskuratu nitxuan.
Ionny fin dabil aurten. Halere, azkenengo astian gaixo egotiak faktura pasatu zion.
Javik bildurra ematen du, bertan daukagu. Honek jeisten pixka bat ikasten dabanian jai daukagu. Bueno, beti geratuko jakuz orientazioko probak javin aurretik geratzeko, kar kar kar.
Enrike eta txirios ere ondo moldatu ziran. Hemen batzuk hobeto eta beste batzuk ez hain ondo, baina zenbat eta gehixo eskiatu eta entrenatu, orduan eta emaitza hobiak normala dan bezela.

Eta orain jendia Pierrara begira dago. Urten dira zerrendak. Momentuz, ezagunetatik, Guadalajarako Manolo eta Javi. Enbidia pasatuko dogu zueri begira.

Iruzkinak