Debabarrena I.RAIDa

Aspaldixan neukan RAID bat zer zan probatzeko gogua. Lolo goi mailan dabilen arren, badaoz Elgoibarren maila oso onian badabizen beste batzuk ere, eta kabroi haueri jarraipena itxen, probatzeko gero eta gogo gehixo neukan.
Urtarrilian estrainekoz Maddin lagun batzuk antolatzen zabenez, Eski-Orientazio proba batian parte hartu nuan (esperientzia oso politxa, baina txapelan bila juteko orduan desorientau nintzan, jeje). Ordutik ez dot orientazio edo RAIDen batian parte hartzeko aukerarik eduki.
Udaberri aldian hasi zan zurrumurrua Elgoibarren RAID bat prestatu bihar zabela. Jope, horrelako aukera ezin alperrik galdu.
Bikoteka danez, nola ez, Txiriosi komentatu nion. Honek gogua bai, baina mendiko bizikletarik ez zeukala. Irailan erdi aldera utzi ziuen bizikleta bat, eta hala urten ginan pare bat bidar mendikletan (beste era batian esanda, Txirik azken 15 urtetan mendikletako hirugarren eguna zeukala zapatuan RAIDian! Nagusitan zu modukua izan nahi dot).
Udan deskonektau itxen dogunez, sasoiz oso baju, baina motibazioz kargauta geunden. Izena emateko geratu zan Txiri. Taldiari ze izen jarriko diogu, Piru? galdetu zidan
Joe, ba guri rollo hauek engantxatzen gaitxuenez, jarri Drug, esan nion brometan. Baina ikasi dot lagunekin broma gutxi in bihar dala. Arnaldo Askatu, AHT EZ, edo Fraking Ez, edo Morkaiko, horrelako izenen batek gehixo pegatzen zigun arren, Drug izenakin jun ginan gure lehenengo RAIDera!!!

Gainetik begiratuta geneukan arren, barixaku gabian lanbroan kaña bat hartzen, hasi ginan materixala errepasatzen, eta estresatzen. Neoprenua, uf, garajian espero. Botikin, espadrapo, etab, pentsatzen dot badaukadala, zenbat zapatilla? Bizikletan reparazio kita? zer izango da, pintxazuena bakarrik? Benga, atara beste kaña bat aber aklaratzen geran...
Honen logistika rollo bat da, jakin izan bagendu, ez ginan apuntatuko... Baina hirugarren kañakin dana aklarauta. Azkenian ez zan hainbesterako. Benetan meritua antolatzailiek zauken, jende asko eta infraestruktura handixa bihar dalako egunian bertan, baina hilabetiak lehenago ere sekulako lana dago ibilbidiak antolatzen.

Goizian goizo gerau, motxilak prestatu eta plazara ahalik eta bizkorren juteko gerau ginan, aber lagunek ondo ari ginan aklaratzen ziguten.
Plazara allau, eta bai aklarau ere, esan ziguten Mintxetara igo bihar ginala. Lehenengo akatsa!!!
Bueno, Mintxetara igo, dorsalak laga, maletak laga eta behera bajau ginan. Bizikleta hartzian konturatu nintzan korrikako zapatillak jantzita neuzkala eta goixan maletan laga bihar nitxuala. Bigarren buelta mintxetara!!! Aupa Piru!!!
Urten aurretik bada ezpada podiumian argazkixa. Eskerrik asko Julen, Artista!

Eskerrak behingoz garaiz jun ginan irteerara, eta buelta guzti horien ondoren irteeran orduan aurretik nenguala, kar kar kar
Imanol Jefia esplikaziuak ematen




Eta hasi zan lasterketia. Haseran ittota, herritxik korrika lehenengo berotualdixa.

Nahaste Borrasteko sakuekin asmatu genduan. Bixok jun ginan, haseran nik hartu nuan eta bide erdixan Txiriri pasau nion, eta honek espriñian bukatu zaban.
Bizikletako mapa hartu eta... Sallobenten zan boleria. Haruntz jun bihar ginan, baina nere bigarren kagada, Baliza Ibarrenean zauala pentsatzen, asfaltotik jun ginan, baina metro batzuk beherago zauan. Zati horretan gurutzatu ginan plazan gure atzetik urten zianekin, eurak ya aurretik. Bueno, oindiok fin ginduazen.
Sallobenteko boleran kale eta penalizaziua itxera! Tartian Idi eta Zabala atzetik etorri ziran, eta Idik 3 txirluak kolpetik bota zitxuan!!! Artista!
Idi boleran jaun eta jabe. Zabala ere makina!!

Hemendik batera urten ginan goruntz mendiko bizikletekin, baina hurrengo balizatik bizkorrago urten ginan gu beste Elgoibartarrak baino.
Baliza guztiak hartzen ixo ginan, bentaja handixa zaukagun Elgoibartarrok, mapa ikusi eta bazakigun nun zauan baliza, eta horra iristeko ze bide hartu eta zelakua izango zan bide hori.
Kurutzetara baino lehenago zementuan sartu eta Txiri bizikletatik jausi zan, arrastaka zementuan. kauenlaetxe, edarra in juagu. Ukalondua odoletan, baina bera ondo zaola. Mallota ere ez zuan apurtu. Berak aurrera itxeko gogua zeukala, eta halaxe segitxu genduan.
Bidez bide, igoera oso politxa, zati batian bizikletia eskuan eraman bihar izan genduan baina guretzat hobe zan!




Atxolineko bidegurutzian zauan kontrola eta hornidura.

Korrikako tramoko mapak hartu, zeozer jan, korrikako zapatillak jantzi eta Atxolin alderuntz abantau ginan
Mapa ikusitxa, Atxolinetik Upai Goitira bajau eta handik Berasetatik Agarrera eta Elgoibarko itzulixan hasieria maltzagaraino in ostian Egurran bideraino bajau eta zuzenetik Karakatera ixo bihar ginala ikusi genduan. Bazakigun ze zatorren, edo hori usten genduan.
Upai Goitira bajatzeko bide zuzen bat hartu genduan, erdi nahigabe (eztet nik esango galdu ginanik, jeje). Hori itxen dogun aldiro sasi artian bukatzen dogunez, erreka zulo batian sartu ginan, destrepiak eta salto batzuk inda jeitsi, eta halako batian allau ginan pistara.
Justu momentu horretan aurretik zixen bikotia pasau zan pistatik. Atajo ona hartu dou! Urten jatan. Euren atzetik beheraka segitzen, konturatu ginan Upai Goiti baino beherago geundela. Kaka!!!
Buelta eta goruntz hasi ginan. Mapa hartzera jun, eta... ez nuan aurkitzen!!! Atxolinetik bajatzen galdu nuan, baina ez nakixan nun. Kaka ber 2!!!
Eskiko orientaziuan ere gauza bera pasau jatan, mapa galdu, baina orduan txoritxo batek ekarri zidan. Oinguan ez zauan halakorik, eta zerutik infernura erori ginan, konfusio eta tensio momentuak. Aldrebes izan balitz akatuko nuke, kar kar kar. Baina txiri bere tenple horrekin, lasai piru, guazen goruntz mapian bila.
Erreka zuluan gora halako batian aurkitxu genduan galdutako mapa, pistara bajau eta Upai Goiti alderuntz abantau ginan. Kostata, topatu genduan baliza eta aurrera. 15 minutu inguru galduko genitxuan zati horretan
Hortik Atxolinera balizaz baliza aipatutako bidia egin genduan, arazoripe.

Grazia egin zidan ondoren galdetu zienian ia Karakaten pista berrixak ezagutu nitxuan. Pista berriren bat ezagutu nuan, bai. Baina mapan ageri ziran bi bide oin dala urte batzuk neuk Karakateko igoerarako Bengillon laguntzaz desbrozadoriakin garbitxu nitxualako sortu ziran (hor etzauan biderik), eta horietako batian erdixan baliza bat ere bazauan haitzian. Ez naiz ez ehiztari ezta perretxikuzale ere, baina horrek ez dira ingurua hain ondo ezagutzen daben bakarrak, guk ere bentaja handixa geneukan bestiekiko, zalantzaripe.
Bidian guazela, Txirios eta nere artian komentatu genduan politxa izango litzatekela ibilbide osua itxia, nahiz eta denborakin justu ibili, eta horrek agian denboraz kanpo iristea ere esan zezakeen.

Eta allau ginan mendikletako bigarren zatira, berriz ere baliza guztiak hartuta. Txiri denboraz oso kontziente zan. Ni zoratuta nenguan balizak, puntuak, bidiak besterik ez nitxuan ikusten, jokuan zeharo sartuta.
Eskerrak jefiak atzaparra ixo zaban, bestela puntu guztiak galdu igual, kar kar kar

14:30ak pasata ziran, oindiok erreka jeitsiera falta jakun, 35 eta 45 minitu artian egitia kalkulatzen genduan, beraz, plazatik 16:15etan urten bihar ginan, eta sustorik ez eukitzeko, plazan 16:00tako egon nahi genduan.
BTTko bigarren zati honetan Hirukurutzetaraino jun, Kurutze Bakarretik Pol-Polerako BTTko bidian zatitxo bat egin, Pago bedeinkatura bueltatu, eta Karakatetik BTTko martxan bidetik jeistia geratzen jakun puntu guztiak hartzeko. Nere kalkuluen arabera ematen zigun astixa, justu justu. Klaru ikusten ezpagenduan azken balizak ez hartu eta kitto, ze puntu gutxien haiek zeuzken.

Baina... Hirukurutzeta ondoren Idi eta Zabalakin juntau ginan berriz. Pago bedeinkatutik bajatzen, Tumulo batian zauan baliza, hor daguan tumulo bakarrian. Nik, baina, gaizki irakurri, eta baliza arbola batian zauala irakurri naban. Danok arboletara begira, konturatu gabe pasatu ginan aurreruntz!
Denboraz justu, konturatu ordurako buelta emateko berandu, aurrera tiratu genduan. Pago bedeinkatura bideko beste guztiak hartu eta Karakateko tontorrera. Tontorran ondorengo balizan fitxatu, eta Karakateko jeitsiera falta jakun. Pagaditik jeitsi beste 2 puntutako baliza bat hartzen edo ez erabakitzen ari ginala, Txirik, poseituta nengoela konturatuta, "PIRU, ORAIN ESPERIMENTURIK EZ, ORAIN ESPERIMENTURIK EZ!!! Oihukatzen zidan. Kasu egin, eta hortik aurrera, karakaterako bide normalian zaozen balizak bakarrik hartu genitxuan plazaraino. Ondo egin genduan, eskerrak txiriri.
Plazara allau ginan 16:10 inguruan. 50 min geneuzkan erreka jeitsiera egin eta plazara garaiz bueltatzeko, teorian denbora nahikua, baina ezin lotaratu.
Arrapataka bizikletan jun ginan Aitz Bizkarreko kanterara. Han Laskun eta zeuden, eta denboraz justu genbiltzala, baina egingo genduala esan ziguten. Uretan sartzia plazer bat izan zan, hankak bero bero geneuzkalako, baina akordatu nintzan mobil mugikorra mallotian neukala, puta soria!!! Plastiko batian bilduta neukan, baina... pare bat lekutan gorputz osua sartu nuan uretan, baina poseiduta segitzen nuanez, kasurik ez, eta baliza bila zoro.
Egin genduan erreka jeitsiera osua ahalik eta bizkorren, bizikleta hartu, eta ikusi genduan garaiz iritsiko ginala plazara, baina ahalik eta bizkorren bajau ginan.
Plazara sartu, fitxatu eta 16:50 ziran. 10 minutu sobrau izan jakuzen oindiok, kar kar kar. Papel bat eman ziguten zenbaki pila batekin. Galdetu genduan hark zer esan nahi zuan, eta esan ziguten puntu asko geneuzkala, baina ezin zala oindiok jakin zer egin genduan. Ah, bale.
Azken fitxajian ya relajauta


Bazkarixan geundela, podiuma egin genduala esan ziguten. Joe, hori ilusiua!!!
3.egin genduan, eta oparirik onena MAUSITXAko Gazta!!!

Eta gero Debabarrenako lehenak izan ginanez, Ainhoa Fisioterapian masai baterako balia!!
Morreua bakarrik falta jaku

Oinguan ez nintzan desorientatu, eta sari ta guzti etxera, beno, etxera baino, etxera bidian desorientatu nintzan orainguan.


Ondoren, buruari bueltak ematen, BTTko tumuluan baliza ez genduan ikusi, eta beste 4taz paso egin genduan. Horrek topetik 7 puntu ez genituela batu esan nahi zuen, baina irabazleek guk baino 9 puntu gehiago zeuzkaten, zerbaitek ez zidan kuadratzen. Halere, ez ginen denbora pasatu arte kontziente izan eta ez genuen ezer erreklamatu (ez dakit egin daitekeen ere).
Astean zehar sailkapenaren xehetasuna publikatzean konturatu ginen erreka irteerako balizak ez zigula punturik eman, eta 7 puntu ziren. Egia esan, hain presaka pasa ginen hortik, ez naizela gogoratzen gaizki fitxatu edo ikusi ere ez genuen egin, ze ez daukat gogoan non zegoen, baina baliza hori bilatzeko ez zen maparik behar, beraz, bista bistan egon behar zuen, eta guk ikusi ere ez.

Edozein kasutan, ura pasatakuan alperrik da presia itxia. Nobatadaren bat egin bihar genduan, ez? Gu gustora geratu ginan ibilbide osua egin gendualako, mendiko bizikletakin karakateko jeitsieran pixka bat desbideratu besterik ez ginalako egin, eta datuak kontrastatzen, irabazliek egin zaben ibilbidia egin genduan, tumuluan eta erreka jeitsieran balizak fitxatu ez arren.

Aiii, zer izango ete zan mapa galdu izan ezpalitzait, eta 15 min horiek galdu ez, eta tumulua ikusi eta erreka jeitsierako fitxajea... eta... eta... nahi beste eta. Baina kirol hau horrelakua da, eta Karakate ezagutzen dogun bezela ezagutzia sekulako abantaila.

Oin beste RAIDen bat itxia izango da kuestiua, jakiteko norainoko bentaja izan dan Elgoibarren egotia

Arrazoia esaten dabenian honek engantxatzen duala
Argazkixak FBtik aterata, Julen eta Aitorrenak usten dot
Hemen web orri ofiziala
Barreneko notizia
DVkua
Noski, nola ez, Kororen blogeko aipamena, hor ikusi daiteke antolatzea ze lan den (Batzuk beti lanian, aupa zuek!!)
Eta Neskalatzaileak, Lehenago Altitoyren batean egin genuen bezela, oraingoan eskaladako makina hauekin konpartitu genuen Raid hau. Aupa Ana, Idoia eta lagunak!!
Berriako ibilkari blogeko sarrera
Pyrenaicako blogeko sarrera

Iruzkinak