Albako 15 Gendarmeen ertza

Abuztuan halabeharrez, azken orduko plan aldaketagatik, aspaldiko mendiko lagun Txiriosek alpinismo pixkat itxeko plana proposatu zidan Benasque aldian.
UltraAzpikin geratuta zauan Txirios, eta hartara, hirurok jun ginan Benasque aldera.
Lehenengo plana Albako 15 Gendarmeen ertza izan zan.
Baños de Benasquera allau eta hurrengo egunian eskalatzeko materixala bildu eta ilunetan abantau ginan goruntz.
Albako ibonetatik, atzean erdiko punturik bajuena ertzaren hasera, ezkerrean Albako tontorra, ertzaren bukaera

Ni nahiko bildurtuta urten nintzan, orkatila oindiok flojo, eta gainera eskalatzeko materixalan pisua eta harri arte horietara jutiak ez zidan konfidantza gehixegi ematen, eta bi hauen sasoia ikusitxa, hauek segitzen saiatzia tranpa bat izan leiken neretzat. Hala ere, hanka babestu, eta abantau ginan Albako ibonen alderuntz, goruntz.
Ertzaren zati bat

Aspalditik neukan bailara eta igoera hau ezagutzeko gogua; neguan behin tokau jatan eskiatzaile bat Albatik Bañosera jeitsi bihar zala esan zidala tontorrian, eta kotxez jeisten geundela, azkenengo zatiko elur tubua ikusitxa,beti fijatzen nintzan ia nolakua izango zan jeitsiera osua eskixekin. Goiko zatixa ez da hain espektakularra, baina jeitsierarik zuzenena hauxe da zalantzarik gabe.
Bueno, 15 Gendarmien ertzera bueltatzen, ritmo politxian ixo ginan pareteko oinarriraino, batez ere bi astapotro hauek, hauena bai sasoia.
Ertzeko argazki bat Txiriosi esker. Atzian Posets edo Llardana

Behin paretian sartuta, Azpintzat lehenengo eguna zan sokekin ibiltzera animatzen zana eta gu saiatzen ginan ahalik eta gehixen erakusten. Egixa esan, primeran ibili zan. Nik uste gustau jakola kontu hau, aber beste egunen batian berriz etortzera animatzen dan!

Txirios eta bixok lagun zaharrak, baina aspalditik horrelako paraje batian elkarrekin egon gabe, bidia eta bilerak aukeratzeko erraztasuna eta segurtasunakin beti flipatzen dot, benetan mendirako sekulako sena dauka Txiriosek, eta sasoia zer esanik ez. Halere, esan bihar dot zati erabakiorrena neuk zabaldu nabala ertz honetan, zati motx baina intensuena, kar kar kar....



Ertz osoa, goitik ikusita

Bueno, horretan lagako dogu, bakoitzak sinistu dezala nahi dabana. Baina ertza politxa izan arren, onena tontorrian egon zan nahiz eta egualdixa eskastu jakun

Albako tontorrian mokadutxo bat jaten, sokak albo batera lagata


eta jarraixan aktibidade honetako bideua

Kuriosidadia daukanak, hemen GPSko datuak Garmin Connect

Iruzkinak